Umeak
2024/11/14 - 08:34
Albiste izango dira: Alerta Valentzia eta Malagan, bullying epai aitzindaria eta Irungo emakume baten hilketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/13 - 21:41
Bilboko ikastetxe bat zigortu dute bullying kasu baten aurrean ezer ez egiteagatik
Biktima bost urteko neskato bat da, eta ikastetxeak 40.000 euroko kalte-ordaina pagatu beharko dio familiari. Epai aitzindaria da biktimaren adinagatik, ikastetxeak erantzukizun zuzena izan duelako, eta kalte-ordaina orain arteko handiena delako.
2024/11/11 - 10:02
Kalteturik ez dauden 47 ikastetxe ireki dituzte gaur Valentzian
Gainerakoak arian-arian irekitzen joango dira. Bien bitartean, ikasle horiek beste ikastetxe batzuetan hartuko dituzte. Eskola euren udalerritik kanpo egonez gero, eskola-garraioa izateko aukera emango diete.
2024/11/11 - 07:00
Nazioarteko adopzioak, desagertzear
Adopzioaren Mundu Eguna igaro berritan, haurrak babesteko erremintak izan duen bilakaera aztertu dugu. Gaur-gaurkoz, herrialde asko haurrak jaio diren ingurunean egon daitezen saiatzen dira. Bertako adopzioetan ere, gero eta ohikoagoa da familia biologikoarekin kontaktua izaten jarraitzea.
2024/11/11 - 07:00
Eraitz Gorrotxategi: ''Familia bat eduki, inguru bat sortu eta harremanak egiteko aukera eman zidaten''
2002ko maiatzean iritsi zen Eraitz Gorrotxategi Zuaitz Guatemalatik Gabiriara, zortzi hilabeterekin. Gurasoek adopzioan hartu zutelako oso eskertuta dago. Eraitzen ustez, okerrena da jende askok lehen hitza gaztelaniaz egiten diola.
2024/11/07 - 21:31
Valtierran jaiotzak sustatzeko laguntzen deialdi bat ikertzen ari da Arrazakeriaren aurkako Bulegoa
Laguntza jasotzeko baldintzen artean udalerrian gutxienez hogei urtez erroldatuta egotea dago. EH Bilduk Parlamentuan egindako galdera bati erantzunez, Carmen Maeztu Eskubide Sozialen sailburuak esan du deialdia "bidegabea eta diskriminatzailea" izan daitekeela.
2024/11/01 - 19:53
2025ean 246raino igoko da haurreskola kopurua eta 9.180ra plazena
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 79,6 milioi euro bideratuko ditu Haurreskolak Partzuergora 2025ean. urtea amaitzerako, 8 ikastetxe gehiago egongo dira eta 319 plaza gehiago eskainiko dira.
2024/10/31 - 20:08
8 urteko kartzela-zigorra ezarri diote Gasteizko pub baten jabeari adingabe bati sexu-abusuak egiteagatik
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ostegun honetan jakitera eman duenez, zigortuak baimenik gabe grabatu zituen adingabe horri egindako abusuak eta beste adingabe bat inplikatuta egon zen beste sexu-ekintza batzuk.
2024/10/31 - 16:48
Bi urteko zigorra Iruñeko gizon bati, 16 urtez azpiko alabari sexu eraso jarraituak egiteagatik
56 urteko iruindarra zaintzapean aske izango da espetxetik atera eta hurrengo bost urteetan; ezingo da bost urtez biktimarekin komunikatu ez harengana 300 metro baino gutxiagora gerturatu. Horrez gain, tarte horretan galduko ditu guraso-ahala, zaintza, tutoretza edo harrerarako gaitasunak.
2024/10/24 - 19:24
Jaurlaritzak 2025eko urtarriletik aurrera garraioa 12 urte bete arte doakoa izatea luzatzea proposatuko du
Susana Garcia Mugikortasun Jasangarriko sailburuak zehaztu duenez, datorren asteazkenerako deitu dute EAEko Garraio Agintaritza, eta hara eramango du 12 urte bete arte garraioa doakoa izateko proposamena.
2024/10/22 - 21:43
Haur eta gazte abesbatzak galtzen ari dira
Eusko Jaurlaritza eta Abesbatzen Federazioa lanean hasi dira konponbide bat bilatzen saiatzeko
2024/10/18 - 21:08
Guraso bakarreko familiei jaiotzagatiko baimenak 16 astetik 26ra luzatzea onartu du Auzitegi Gorenak
Epaiak "adingabearenganako edozein diskriminazio mota" saihestu nahi du. Oraingoz, familiaburuak enplegatu publikoak diren guraso bakarreko familiei baino ez die balio baimenak; gainerakoek itxaron egin beharko dute, haien egoera Konstituzio Auzitegian ebazteko baitago.
2024/10/17 - 20:06
Ia 65.700 haur eta nerabe pobrezia edo bazterketa arriskuan daude EAEn
Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko etxekoen unitateen % 24,2k ustekabeko gastuei aurre egin diezaiekete, eta % 12,9k ezin dute etxebizitza tenperatura egokian mantendu.
2024/10/16 - 14:56
Osakidetzak gripearen aurkako 105.000 txerto baino gehiago jarri ditu kanpainaren lehen astean
Gripearen eta covidaren aurkako txertaketa-kanpaina urriaren 7an hasi zen Euskal Autonomia Erkidegoan, eta arriskuko eta 60 urtetik gorako herritarrek jaso zuten txertoa. Gainerako herritarrek azaroaren 4tik aurrera eskatu ahal izango dute hitzordua.
2024/10/10 - 14:49
370 milioi neskatok eta emakumek sexu-erasoak jasaten dituzte 18 urte bete aurretik
Zortzitik batek bortxaketak edo sexu-abusuak jasan dituzte. Unicefen datuen arabera, haurren aurkako sexu-indarkeria oso zabalduta dago, eta muga geografiko, kultural eta ekonomikoaz harago doa.
2024/10/08 - 15:21
10 nerabetik 4k buruko osasun arazo bat izan dute edo izan dutela uste dute azken urtean
% 32,3k uste du sakelako telefonoa edo Internet gehiegi erabiltzeak kalte egiten diola osasun mentalari, UNICEFek egindako ikerketa baten arabera.
2024/10/07 - 12:12
Jaurlaritzak 2025eko lehen seihilekorako izango du prest guraso bakarreko familien araubidea
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuaren hitzetan, familia mota horien beharrizanei erantzungo die neurriak. (Jatorrizkoa gazteleraz)
2024/09/30 - 20:34
Nahia, ikasle gorra: ''Interpreterik gabe erabat isolatuta sentitzen naiz institutuan''
Zeinu-hizkuntzan itzulpena ezinbestekoa da ikasle gorrek eskolak jarrai ditzaten. Hala ere, zerbitzu hori ez da beti ematen. Nahia gorra da, eta itzultzailerik gabe hasi behar izan du DBHko bigarren maila.
2024/09/28 - 22:04
Euskadin 4.225 andrek beren borondatez eten zuten haurdunaldia iaz, eta Nafarroan 1.054k
Adin tarteei dagokienez, 1.023 abortu 20-40 urteko emakumeenak izan ziren Hego Euskal Herrian, eta gehienak zentro pribatuetan egin ziren.
2024/09/25 - 13:34
Bizkaia "mugan" dago adingabe atzerritarrak hartzeko, eta "plangintza" eskatu dio Estatuari
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak "arrazoizko plana" eskatu dio berriro Espainiako Gobernuari, sistemak ez baitu gehiago ematen. Guggenheim Urdaibai hizpide hartuta, azpimarratu du herritarren iritzia entzungo duela.