Gaurtik garraio publikoa doan izango da 12 urtetik beherakoentzat Araban; Bizkaian eta Gipuzkoan, ez oraindik
Urtarrilaren 7tik aurrera, 12 urtez azpiko haurrek garraio publikoan doan bidaiatzeko aukera izango dute Araban, eta hurrengo asteetan Bizkaira eta Gipuzkoara ere zabalduko da neurria. Hala ere, itxura guztien arabera, otsailaren hasierara arte ez da neurria indarrean sartuko azken bi lurralde horietan.
Horrela, 12 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharko Alavabus zerbitzuko autobusetan, eskualdeko garraiobideetan eta Gasteizko tranbian ibiltzeko. Gasteizko autobusetan (Tuvisa) dagoeneko doan bidaiatu ahal dute 12 urtez azpikoek.
Gasteizen tranbia zerbitzua ematen duen Euskotren konpainiak azaldu duenez, otsailera arte 12 urtetik beherakoek ez dute BAT txartel pertsonalizatua erakutsi beharko doan bidaiatzeko. Ez dute txartelik hartu beharko, baina ikuskatzaileek beren adina egiaztatu beharko dute.
Otsailetik aurrera, ordea, BAT txartel pertsonalizatua baliozkotu beharko dute bidaia guztiak hasi aurretik, gainerako erabiltzaileek bezala.
BAT txartel pertsonalizatua egin nahi duen orok Gasteizko tranbiaren informazio bulegoan eskura dezake, urtarrilaren 7tik aurrera, 08:00etatik 19:30era.
Euskadiko Garraio Agintaritzak abenduaren 23an erabaki zuen 12 urtetik beherakoek garraio publikoa doan erabil dezaten neurria ezartzea eta garraio publikoan % 50eko deskontuak luzatzea. Eustaten datuen arabera, EAE osoko 130.400 haur izango dira neurri horren onuradunak: 22.000 Araban, 65.000 Bizkaian eta 43.300 Gipuzkoan.
Noiztik izango da garraio publikoa doan 12 urtez azpikoentzat Bizkaian eta Gipuzkoan?
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) abenduaren 26an egindako batzar orokorrean erabaki zuen % 50eko deskontuak ekainera arte mantentzea eta doakotasuna 6 urtetik 14 urtera zabaltzea.
GGLAk ohar batean azaldu duenez, neurria urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran jarriko da indarrean. 12 urtetik beherako haurrek, doakotasun honetaz baliatzeko, nahitaez, Mugi gazte txartela izan beharko dute; hau da, ez dute txartel berririk eskatu behar. Hasiera batean, balioztapen prozesua honakoa izango da: haurrak txartela gidariari erakutsiko dio, eta gidariak paperezko txartela emango dio, doan. Etorkizunean, autobusetako eta trenetako sistemak egokituko dituzte, doakotasuna balioztapen automatikoaren bidez aplikatu ahal izateko, beste kasuetan egiten den bezala.
Bizkaiko Garraio Partzuergoa, bere aldetik, urtarrilaren 7an ellkartuko da epeak zehazte aldera. Hala ere, itxura guztien arabera, neurria ez da otsailaren hasierara arte aplikatuko Bizkaian; izan ere, Bizkaiko Garraio Partzuergoak hartutako erabakiak 30 egunez jendaurrean jarri behar dira herritarrek alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.
Zure interesekoa izan daiteke
Zangozan desagertutako 84 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute
Bilaketa hasi eta gutxira, 20:00ak aldera, desagertutako 84 urteko emakumearen gorpua aurkitu dute. Heriotzaren arrazoia argitzeko ikerketa abiatu du Foruzaingoak. Vadoluengoko San Adrian elizaren inguruan topatu dute haren gorpua.
Elkarbizitza arazoak bainularien eta erabiltzaileen artean Euskal Herriko portuetan
Uretara salto egitea ohikoa da Euskal Herriko portuetan, debekatuta dagoen arren. Hori dela eta, bizikidetza-arazoak sortzen ari dira. Zenbait portutan jokabide arriskutsuak ikusten dira eta kalteak izan dira ontzietan. Eusko Jaurlaritzak egoeraren larritasunaz ohartarazi du, eta 2.000 eta 12.000 euro arteko isunak ezar daitezkeela gogoratu du.
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.