Ia 65.700 haur eta nerabe pobrezia edo bazterketa arriskuan daude EAEn
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) haur eta nerabeen % 18,8, hau da, ia 65.700 pertsona, pobrezia edo bazterketa arriskuan dago (AROPE tasa). EAEn tasa hori Espainian 18 urtetik beherakoek dutena baino 15,7 puntu txikiagoa da (% 34,5), Unicefen 2023ko bizi-baldintzei buruzko inkestan jasotako datuen arabera.
Gainera, 18 urtetik beherako pertsonen % 13,7 (48.200 inguru) pobrezia arriskuan dago Euskadin, eta horrek esan nahi du Espainia osorako ateratzen den batez besteko errenta baliokidearen (Estatuko atalasea) % 60tik beherako diru-sarrerak dituzten etxeetan bizi direla.
Estatuko atalasearen ordez erkidegoetako atalasea hartzen bada erreferentziatzat, EAEko haur eta nerabeen pobrezia-arrisku tasa 20,1ekoa izango litzateke, eta egoerak 70.300 pertsona ingururi eragingo lieke.
Bestalde, Euskadiko adingabeen % 7,2 (25.100 bat pertsona) gabezia material eta sozial larria duten etxebizitzetan bizi dira. Ikuspegi konparatu batetik, tasa hori Espainiako Estatuan oro har ematen denaren azpitik dago (% 12,3).
Gabezia egoeren eragina anitza da adingaberen bat duten etxebizitzen artean. EAEn, etxe horien ia laurdenak (% 24,2) ez du ustekabeko gastuei aurre egiteko gaitasunik, % 21,1ek ezin du urtean gutxienez astebetez oporretara joan, eta % 14,1ek atzerapenak izan ditu etxebizitza nagusiarekin edo epekako erosketekin lotutako gastuen ordainketan.
Era berean, % 12,9k ezin du etxebizitza tenperatura egokian mantendu, eta % 3,8k ezin du haragi, oilasko edo arrainik jan bi egunean behin gutxienez.
Zero Pobrezia plataformako 20 bat ekintzailek agerraldia egin dute gaur Donostiako Boulevardeko kioskoan, Pobreziaren eta Bazterketaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta. Gobernuz kanpoko 14 erakundek eta kolektibo sozialek osatutako plataformak salatu duenez, Europan eta munduko beste leku batzuetan "eskuin muturraren gorakadak pertsona guztien giza eskubideak mehatxatzen ditu, eta intolerantzia sustatzen du".
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.