Ura
2018/10/17 - 11:05
Hernanin erori zen zubiaren hondakinak kentzen hasi da URA
Larunbatean Hernaniko Lastaola poligonoan kolapsatu eta behera erori zen zubiaren hondakinak kentzen hasi da Uraren Euskal Agentzia.
2018/09/24 - 10:40
Iturriko uraren kalitateak kontrol handiagoa izango du Euskadin
Errege dekretu baten ondorioz, erkidego guztiek lur azpiko uraren erradioaktibitatea neurtu beharko dute 2019ko iraila baino lehen. Euskadin dagoeneko lanean hasi dira.
2018/09/23 - 20:21
Odoletan zegoen kaxalote bat grabatu dute Zarautzen
Portuko ureetan ikusi dute itsas-animalia. Bere zauriaren ondorioz, itsasoko ura gorriz jantzi da. Iturria: Kalispera Planet.
2018/09/12 - 13:33
Kontxako badian kutsadura fekala izan dela salatu du Eguzkik
Ondarretako eta Kontxako hondartzetan bainua debekatu zuten asteartean. Talde ekologistaren arabera, herritarrei ez zieten zergatia 'garaiz eta argi' jakinarazi.
2018/09/11 - 12:06
Eugiko urtegiko hondoko urak husten hasi dira
Urtegiaren hondoan dauden gai organikoak eta metalak kentzeak Urtasungo plantara iristen den uraren kalitatea hobetzeko aukera ematen du.
2018/09/07 - 10:05
Amezketa ibaian izandako isuria ikertzen ari dira, Alegian hainbat arrain hil ostean
URA agentziako teknikariek isuri zurixka bat atzeman dute Amezketa ibaira doan ibaiadar txiki batean.
2018/08/31 - 11:46
Tabernak iturriko ura doan eskaintzera behartzeko kanpaina abiatu du OCUk
Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak #EskatuPitxerBatUr izeneko kanpaina hasi du hiritarren babesa lortu eta taberna eta jatetxeeak iturriko ura doan ematera behartuko lituzkeen legea eskatzeko.
2018/08/22 - 20:22
Egileor ibaian hainbat arrain hil dituen isuri bat ikertzen ari dira Agurainen
URA Uraren Euskal Agentzia gertatutakoa aztertzen ari da; baliteke lotura izatea hilaren 13an Aldanondo gaztandegia kiskali zuen sutearekin.
2018/08/04 - 18:57
Uraren kalitatea egunero neurtu ohi dute igerilekuetako sorosleek
Azken egunetan Arabako hainbat igerilekutan kloro isuriekin izandako ezbeharren ostean, neurketak nola egiten dituzten jakin nahi izan dugu.
2018/07/25 - 18:19
Ur gazi eta likidoa aurkitu dute, lehen aldiz, Marten
Europako Espazio Agentziak Mars Express zundan jarritako radar bati esker, Italiako ikertzaile talde batek ur likidoz osatutako laku handi bat topatu du izotz geruza baten azpìan.
2018/07/17 - 22:39
Euskal kostaldeko zenbait hondartzatan uraren kalitatea txarra da
Bandera gorria Mutrikun, baina ez itsasoa zakar dabilelako baizik eta uraren kalitatea txarra delako. Orion Antillako hondartza itxita dago ekoli bakteriarekin kutsatuta baitaude urak.
2018/07/12 - 21:29
Euskal kostaldean uraren tenperatura gradu erdi igo da 30 urtetan
Azti ikerketa zentroak Pasaia inguruko uretan egindako neurketek hala erakutsi dute.
2018/07/05 - 21:12
Herrixka erromatarreko termen hondarrak aurkitu dituzte Foruan
URA agentziak egindako zundaketei esker bainuen hondarrak topatu dituzte. Orain arte aztarnategian aurkitu duten 15. eraikuntza litzateke.
2018/06/15 - 17:44
Uribe Kostako hondartza guztiak zabalik, kutsadura altuagatik itxita egon ostean
10 egunez Bizkaiko hainbat hondartzatan bainatzeko debekua izan da indarrean, hain zuzen ere, azken asteetako euriteak tarteko estoldetako ur zikina itsasbazterrera iritsi zelako.
2018/06/14 - 16:19
Kutsadura fekala, Uribe Kostan
Euri jasen eraginez, ura mugitu egin da eta bainatzea debekatu du Osasun sailak. Inguruko surf eskola eta uretako jarduerak antolatzen dituzten enpresak kexu dira.
2018/04/04 - 20:40
Argara isuritako gasolioa kontrolpean dago, Nafarroako Gobernuaren esanetan
Kamioiak 10.000 litro gasolio isuri zituen, baina emari handia eta uraren tenperatura baxuari esker, espero baino txikiagoa izango da ingurumenean eragingo duen kaltea.
2018/03/13 - 18:54
Isuri berri bat antzeman eta ikertzen ari dira Deba ibaian, Elgoibarren
URA-Uraren Euskal Agentziak laginak hartu ditu eta zonaldean kamera bat du, ibaian agertu den aparraren jarraipena egiteko.
2018/02/21 - 10:45
Zianuroa izan zen Deba ibaian, Soraluzen, ehunka arrain hil zituena
URA agentziak baieztatu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak otsailaren 12an jasotako ur laginetan zianuroa ageri zen eta datu hori pauso nabarmena da isurketaren balizko iturria zehazteko.
2018/01/10 - 21:43
Tabernetan derrigortuta egongo dira bezeroei iturriko ura eskaintzera
Horrela agintzen du Nafarroako Gobernuak onartu berri duen hondakinen foru lege berriak. Europa iparraldean hedatuta dago iturriko ura eskaintzeko ohitura.
2017/11/20 - 18:37
Usurbilgo ura edangarria da dagoeneko
Frogek agerian utzi dute kutsatutako ura ez zela Añarbekoa, herriko ur hornidurakoa baizik.