Ura
2020/09/17 - 11:51
Lau pertsona ikertu dituzte Arkaitzerrekako amoniako isuriarekin lotuta
Dirudienez, garbiketa lanetan aritu ziren teknikariek ez zioten isuriari garrantzirik eman, hau da, ez zuten Zubietako araudia errespetatu.
2020/08/16 - 15:33
Oria ibaian "isurketa bat" izan dela salatu du Eguzki Talde Ekologistak
Lasarte-Oriakoaz gain, beste sei isurketa salatu ditu azken asteetan Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian.
2020/08/08 - 17:10
Mijoa ibaian, Mutrikun, isuria salatu du Eguzki talde ekologistak
Mijoa ibaia Saturrarango hondartzan itsasoratzen da. Ostiralean isuriaren “berri izan bezain laster” 112 telefonoan abisua eman, eta URA agentziako ikuskatzaile bat bertaratu zen, azaldu du Eguzkik.
2020/07/29 - 20:12
Isuna jarri dio GHK-k erraustegia kudeatzen duen enpresari, maiatzeko isuragatik
Gipuzkoako Hondakinen Batzordeak jakitera eman duenez, hiru arau-hauste egin ditu Ekondakin enpresak; horietako bat larria, eta beste biak arinak. Guztira, 45.000 euroko isuna ezarri diote.
2020/07/23 - 18:38
Zaindu komuna, zaindu mundua
Komunetik behera gure kaka urak darama, araztegiraino; bertan garbitu eta naturari itzultzeko.
2020/07/20 - 18:19
Zierbenan desagertutako bigarren arrantzalearen gorpua aurkitu dute Castroko uretan
Aisialdirako ontzi batean arrantzan atera ziren bi gizon portura itzuli ez zirela jakinarazi zuten igandean.
2020/07/17 - 14:51
Mikroplastikoak uretan
Mikroplastikoek askotariko gaietan dute jatorria: arropa, kosmetiko, hondakin plastiko, industria prozedura, garbikarietan…
2020/07/07 - 16:04
Fiskaltzak epaitegira igorri ditu Zubietako isurketaren inguruko ikerketak
Isuria maiatzaren 7an jazo zen, eta ehunka arrain hil ziren Arkaitzerreka errekan. Orain, ingurumenaren aurkako delitu bat egin ote zen ikertzen ari dira.
2020/07/07 - 15:48
Ibilgua eta ur emaria
Ibai urak egiten duen bideari deritzogu ibilgu. Baina ibaia haztean, ohiko emaria baino askoz ur gehiago darama.
2020/06/30 - 15:31
Etxea trenbidearen gainean, bai?
Ibaiak haztean bere egiten duen eremu horretan etxeak eta auzoak eraikiz gero, herritarrak arrisku natural baten aurrean jarriko genituzke.
2020/06/17 - 10:26
Nola kudeatu uholde arriskua?
Uholdeak gertakari naturalak ditugu, baita errepikakorrak ere. Ondo kudeatzeko, hainbat neurri hartu behar ditugu.
2020/06/11 - 10:13
Iraganeko akatsik ez!
Aurreko hamarkadetako aurreikuspen faltagatik, populatutako hainbat zonalde dugu uholdeen mehatzupean Euskadin.
2020/06/03 - 21:30
Klima aldaketa
Lurraldea eta bertako urak zuhurrago kudeatu behar ditugu.
2020/05/28 - 11:48
Uholdea! Kontuz!
Aurrena, pentsa zugan, maite zaituztenengan eta zu salbatzeko beren larrua arriskatu behar dutenengan.
2020/05/19 - 11:40
Zeri deritzogu ibai zikina?
Ibaia zinez zikintzen dutenak hondakin artifizialak dira; ibaira botatako zabor horrek kalteak zor litzake.
2020/05/13 - 19:44
Zer dugu ibaia?
Mendian jaio eta bokalean itsasoratzen den bizitza.
2020/05/12 - 01:57
Zubietako erraustegiaren ondoko ubidean izandako isurketa ikertzen ari dira
Gipuzkoako Foru Aldundiak esan du jatorria ezin daitekeela erraustegian egon, "ura kudeatzeko zirkuitu itxia daukalako". Hainbat arrain hilda agertu ziren asteburuan.
2020/05/10 - 16:23
Zubietako erraustegiaren ondoko errekan arrainak agertu dira hilik
Gipuzkoako hondakinen kontsortzioak ukatu egin du erraustegiak zerikusirik izatea, bere urak zirkuitu itxian doazelako, isurtzeko aukerarik gabe. Dena den Ura agentziak laginak hartu ditu.
2020/05/07 - 22:41
Hondartzetako eta igerilekuetako uretan infekzioa "zaila" dela adierazi du CSIC-k
Uretako ingurunean kutsatzea "oso gutxitan" gertatzen dela diote, eta hondartzen ezaugarriek arriskua gutxitzea eragin dezaketela.
2020/05/07 - 00:50
Gasteizko ur zikinak ikertuko dituzte koronabirusaren hedapena kontrolatzeko
Izan ere, gizakion hondakin urek oso informazio baliagarria dute, botiken eta substantzia toxikoen maila neurtzeko balio dezaketelako.