Urnieta
2020/11/30 - 20:17
Jaurlaritzak 10 pertsonako muga eta zirkulazio librea proposatu du Gabonetarako
Era berean, gaueko mugikortasuna hilaren 24an eta 31n 01:00 arte luzatzearen eta egun horietan gehienez 10 pertsona elkartzea baimentzearen alde egitea adostu du.
2020/11/25 - 15:25
Asier Nieblaren familiak indarkeria matxistaren legea aldatzea nahi du
Genero indarkeriaren kontrako legeak emakumeak eta seme-alabak babesten ditu, erasotzailea bikotekidea edo ohia denean. Familiak legea zabaltzea eskatzen du alboko biktima guztiak kontuan har ditzan.
2020/11/03 - 19:11
Urnieta da 100.000 biztanleko kutsatu gehien dituen Euskadiko herria: ia 3.000
Egoera ezin duela kontrolatu ikusita, Udalak laguntza eskatu dio gaur bertan Jaurlaritzari eta ohar bat zabaldu du herritarren artean zuhurtziaz jokatu dezatela eskatuz.
2020/10/24 - 22:23
1567 PCR proba egin ditu Osakidetzak Urnietako baheketa masiboan
Metatutako bigarren intzidentzia tasa altuena duen Gipuzkoako udalerria da, Ordiziaren atzetik. 1615 kasu ditu 100.000 biztanleko.
2020/10/21 - 22:45
Osakidetzak baheketa selektiboa egingo du Urnietan ostegunetik
13 eta 40 urte arteko biztanle guztiei egin diete deia PCR proba egiteko.
2020/10/21 - 16:24
Intzidentzia-tasa altua duten herriak 18 dira Gipuzkoan
Hernani eta Lezo sartu berriak dira , 5.000 biztanletik gorako herrien artean kutsatze tasak 500 positibo gainditzen dituztenen artean.
2020/10/18 - 18:16
Gipuzkoako gune gorriak: 10 udalerri daude kutsatze-tasa oso altuarekin
100.000 biztanleko 500 kutsaturen langa gainditu dute 10 herrik Gipuzkoan. Herritarrekin izan da ETB eta datu txarrak ikusita, "neurriak orain hobeto beteko" ote diren esperantza dute askok.
2020/10/11 - 16:50
Asier Niebla genero indarkeriaren biktimatzat aitortzea nahi du sendiak
Elkarretaratze isil batekin oroitu dute Urnietan (Gipuzkoa) Asier Niebla, duela 2 urte hildako gaztea. Epaiketa abenduaren 9an hasiko da. 20 urteko kartzela zigorra eskatzen du familiak.
2020/10/11 - 16:09
Asier Nieblaren familiak "justizia" eskatu du Urnietan, bi urte eta gero
28 urteko gaztea gizon batek jo zuen, gizon horren bikotekide ohiarekin hitz egiten ari zenean, eta, bi hilabete koman egon ostean, hil egin zen. Genero indarkeria kasutzat hartzea nahi du familiak.
2020/10/02 - 22:29
Urnietako Udalak zehaztu du COVID-19aren aurkako neurriak betetzea eskatu duela
Herrian hiru positibo detektatuta, funtsezkoak ez diren jarduerak etetea eskatu du goizean, baina arratsaldean kaleratu duen oharrean prebentziorako segurtasun neurriak betetzeko deia egin du soilik.
2020/08/21 - 11:47
Sute batek kalteak eragin ditu Urnietako pabiloi batean
Dirudienez, goizeko 07:00ak aldera su hartu duen pabilioia birziklatze enpresa batek erabiltzen zuen obra-hondakinak gordetzeko.
2020/08/11 - 22:37
Asier Niebla gogoratu dute, indarkeria matxistaren biktima izan zela nabarmenduz
Asier Nieblaren heriotza eragin zuen erasoaren bigarren urtemuga bete da gaur. Urnietako Udalak aho batez onartu du eraso matxista izan zela Asier Nieblaren heriotza eragin zuena.
2020/07/10 - 21:32
Asier Nieblaren ustezko erasotzaileak espetxean jarraituko du epaiketa hasi arte
28 urteko gaztea 2018ko urrian hil zen, bi hilabete koman eman ondoren. Neska baten bikotekide ohiak jipoitu zuen. Gipuzkoako Auzitegiak behin-behineko espetxealdia bi urtez luzatu dio orain.
2020/03/13 - 18:59
Sagardotegiak itxi dituzte aldi baterako Hernanin, koronabirusaren ondorioz
Txotx denboraldia bertan behera uztea erabaki dute hamabost egunez ostalariekin eta sagardogileekin egindako bileran.
2020/03/10 - 17:50
Txerri batzuek kamoi batetik ihes egin dute Urnietan, eta istripuak eragin dituzte
Zenbait ibilgailuk txerrien kontra talka egin dute eta pertsona batzuk arin zauritu dira.
2020/02/12 - 21:26
Bilkurak Gipuzkoako hainbat herritan, Zaldibarko zabortegiaren kudeaketa salatzeko
Gaur iluntzean hainbat elkarretaratze egin dira, besteak beste, Andoain, Hernani, Irura, Lasarte-Oria, Oiartzun, Urnieta, Usurbil edota Donostian ere.
2020/01/26 - 22:14
Enba "ingurunea eta herriak zaintzen dituen familia nekazaritzaren" alde azaldu da
Aralarreko pisten prozesu judizialean murgildurik dauden udal eta foru arduradunei zein teknikariei "babesa" adierazi die Goenagak, horietako batzuek astelehen honetan deklaratu behar baitute.
2019/12/03 - 09:21
Pertsona bat larri zauritu da GI-3722 errepidean, Urnieta parean, izandako istripuan
Suhiltzaileek gidaria erreskatatu behar izan dute autoaren barrutik. Ondoren, anbulantzian eraman dute Donostia Ospitalera.
2019/09/30 - 17:21
Euskararen arnasguneen garrantzia azpimarratzeko kanpaina aurkeztu dute
'Arnasa Gara' proiektuak hiru osagai nagusi ditu: komunikazio kanpaina bat, herrietan egingo diren aurkezpen ekitaldiak eta 'Kartzela' serie digitala.
2019/08/11 - 18:34
Asier Nieblaren familiak 'justizia' eskatzen du
Duela urtebete hil zen Niebla, neska batekin hizketan ari zela, haren bikotekide ohiak ukabilkada bat eman ondoren. Gazte urnietarraren familiak indarkeria matxista kasu bezala epaitzea nahi du.