Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asier Nieblaren ustezko erasotzaileak espetxean jarraituko du epaiketa hasi arte

28 urteko gaztea 2018ko urrian hil zen, bi hilabete koman eman ondoren. Neska baten bikotekide ohiak jipoitu zuen. Gipuzkoako Auzitegiak behin-behineko espetxealdia bi urtez luzatu dio orain.
Urnietan (Gipuzkoa) egindako elkarretaratzea 2018ko urriaren 20an. Artxiboko irudia: EiTB
Urnietan (Gipuzkoa) egindako elkarretaratzea 2018ko urriaren 20an. Artxiboko irudia: EiTB

Gipuzkoako Auzitegiak Asier Nieblaren ustezko erasotzaileari behin-behineko espetxealdia beste bi urtez luzatu dio. Gaztea 2018ko urrian hil zen, bi hilabete koman eman ondoren. Neska baten bikotekide ohiak jipoitu zuen, Niebla emakumearekin hizketan ari zenean, Donostiako Aste Nagusiaren aurreneko gauean.

Erasoa 2018ko abuztuaren 12an gertatu zen 05:00ak aldera, Alde Zaharreko Perujuantxo kalean. 28 urteko hildakoa jipoitu zuen akusatuak, biktima haren bikotekide ohiarekin hitz egiten ari zenean.

Dirudienez, biktima lurrera erori zen, eta buruan kolpe handia hartu zuen. Donostia Ospitalean koma egoeran egon zen urriaren 11ra arte.

Donostiako udaltzainek ustezko erasotzailea abuztuaren 13an atxilotu zuten 11:00ak aldera. Ondoren atxilotua epailearen esku utzi zuten, eta hark espetxera bidali zuen.

Heriotzaren berri izan ondoren, Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako eta Urnietako udalek atsekabea agertu zuten. Era berean, erakundeek eraso “matxista irmo gaitzetsi eta errefusatu” zuten.

Epaiketa abenduan

Fiskaltza eta defentsaz gain, hildakoaren familia (akusazio partikularra), Yosu Agote abokatuaren bidez, eta Urnietako Udala (herri akusazioa) pertsonatuko dira epaiketan. Auzia abenduan epaitzea litekeena da.

Uztailaren 7an saioa egin zuen Gipuzkoako Auzitegiak, auzipetuaren egoera aztertzeko; izan ere, abuztuaren 14an bi urte beteko ditu behin-behineko espetxealdian, legezko epemuga.

Ihes egiteko arriskua

Espetxealdia beste bi urtez luzatzea erabaki du orain Gipuzkoako Auzitegiak, “ihes egiteko arriskua” egotzita. 10 urtez gorako kartzela-zigorra ezar diezaioketela erantsi du auzitegiak ebazpenean.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X