Albiste dira
Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako Aste Nagusian jipoitutako gaztearen heriotza gaitzetsi du Urnietak

Senitartekoek, ehunka herritarrek eta ordezkari politikoek eraso matxista salatu dute, baita justizia eta legea aldatzeko eskatu ere.
Donostiako Aste Nagusian jipoitutako gaztearen heriotza gaitzetsi dute Urnietan. Argazkia: EiTB
Donostiako Aste Nagusian jipoitutako gaztearen heriotza gaitzetsi dute Urnietan. Argazkia: EiTB

Donostiako Aste Nagusian jipoitu eta lehengo ostegunen hil zen Urnietako gaztearen heriotza gaitzesteko elkarretaratzea egin dute, larunbat honetan, haren jaioterrian.

Urnietako Udalak eta 28 urteko gizonaren senideek deitutako deialdiaren helburua eraso matxista gaitzestea izan da. Senitartekoez eta ehunka herritarrez gain, besteak beste, Mikel Pagola Urnietako alkatea, Eneko Goia Donostiako alkatea eta Miren Elgarresta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria izan dira bertan.

URNIETA  BILKURA ELKARRETARATZEA CONCENTRACION ERASO MATXISTA

Irudia: EiTB

Urnietako San Joan Plaza beteta egon da, eta "Justizia Asierrentzat, eraso matxista gehiagorik ez" lemapean egin dute elkarretaratzea. 10 minutuko isilunea egin ostean, justizia eta legea aldatzeko eskatu dute; biktimaren koinatuak irakurri du oharra.

Abuztuaren 12an Donostiako alde zaharrean emakume batekin hizketan zegoen gaztea, eta emakume horren bikotekide ohiak buruan jo zuen, ondorioz, lurrera erori zen, eta kolpe handi bat hartu zuen. Orduz geroztik koman egon da, eta lehengo ostegunean hil zen. Bestalde, urnietarra ustez jipoitu zuen gizonak espetxean jarraitzen du.

Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere gertaeren gaitzespen irmoa egin dute.

---------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X