SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute batek kalteak eragin ditu Urnietako pabiloi batean

Dirudienez, goizeko 07:00ak aldera su hartu duen pabilioia birziklatze enpresa batek erabiltzen zuen obra-hondakinak gordetzeko.

Sute batek kalteak eragin ditu ostiral honetan Urnieta herri gipuzkoarreko pabilioi baten barnean.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sutea goizeko 07:00ak aldera sortu da pabilioi barnean obra-hondakinak gordetzeko erabiltzen zen gunean. Dirudienez, birziklatze enpresa batek erabiltzen zuen eraikina.

Suhiltzaileek sua amatatzea lortu badute ere, bertan jarraitzen dute pabiloiaren aireztatze lanetan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X