Urrezko Danborra
2024/01/19 - 11:24
Dena prest urteko gaurik zaratatsuenerako
Azken prestaketetan ari dira milaka lagun San Sebastian gau zirraragarriaz gozatzeko. Donostia, Azpeitia, Tafalla eta Lakuntzako plazak eta kaleak kolorez beteko dira jai labur bezain bizi honetan.
2023/12/05 - 14:11
Isabel Verdini, 2024ko Urrezko Danborra
Inklusioaren, formakuntzaren eta dantzaren alde egindako lanagatik sarituko du Donostiako Udalak, datorren urtarrilaren 20an.
2023/12/01 - 17:59
Springsteen, Dolores Redondo, Imanol Alguacil eta Arbelaitz, Urrezko Danborra jasotzeko 141 hautagaien artean
Orain, Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gehienez hiru hautagai aukeratu beharko ditu herri-bozketaren prozesua egiteko edo, adostasun handia badago, irabazlea izendatzeko.
2023/01/20 - 15:47
San Sebastian jaiak aurrera darrai milaka danbor hotsekin
San Sebastian Egunik "jendetsuena" aurrera doa. 41 eskolatako 4.731 haurrek desfilea egin dute Sarriegiko Martxaren doinuekin. Bestalde, Javier Garcia Cogorrok Urrezko Danborra jaso du.
2023/01/20 - 14:14
Javier Garcia Cogorro hunkitu batek jaso du Urrezko Danborra
Viralgen enpresa biosanitarioko arduradun nagusiak Eneko Goia alkatearen eskutik jaso du saria.
2023/01/20 - 08:46
Albiste izango dira: San Sebastian Eguna, 2022ko langabezia datua eta NATOren goi-bilera Alemanian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/01/19 - 12:58
San Sebastian eguna euri txikiarekin hasiko da, baina atertzera egingo du
Gauerdian eta goizaldean egingo du batez euria eta arratsalderako atertzera egingo du. Egunaren amaieran berriro busti dezake. Tenperaturak 4 ºC eta 9 ºC-artekoak izango dira Donostian, eta hiru bat gradu baxuagoak Azpeitian.
2022/12/02 - 14:05
Javier Garcia Cogorro, 2023ko Urrezko Danborra
Bozeramaileen Batzordeak Viralgengo CEOa izendatu du urtarrilaren 20an emango dioten sariarekin.
2022/10/27 - 20:58
2023ko Urrezko Danborraren hautaketa prozesua astelehenean hasiko da, urriaren 31n
Donostian erroldatutako herritarrek, elkarteek, fundazioek, kirol klubek, enpresek eta talde politikoek azaroaren 13ra arte izango dute aukera proposamenak aurkezteko.
2022/01/20 - 19:36
Donostiak festaren zati txiki bat berreskuratu du bi urte geroago
Oraingoan bakarrik umeen eskutik, nahiz eta guztiek ezin parte hartu. 2023an jaia bere osotasunean disfrutatzea espero dute donostiarrek.
2022/01/20 - 18:07
2022ko Haurren danborrada
Haur danborrada atipiko batek danbor hotsak jo ditu Donostian. Haurren danborrada hiriko bost auzotan banatu da.
2022/01/19 - 22:02
Festa girorik ez San Sebastian bezperan
Danborrada faltan, giro goibela dago hirian; jende gutxi kalean eta talde-afaririk apenas. Aurten ere, Gaztelubidekoek ezin izango diote Konstituzio plazan festari hasiera eman.
2022/01/19 - 21:49
Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak banatu dituzte Victoria Eugenia antzokian
Urrezko Danborra Esther Ferrer artista donostiarrari igandean Parisen eman zion alkateak. Hiriagatik egindakoagatik Hiritar Merezimenduaren bost domina banatu dituzte.
2022/01/19 - 21:49
Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren Dominak eman ditu
Victoria Eugenia Antzokian egin dute dominak entregatzeko ekitaldian. Urrezko Danborra joan den igandean jaso zuen Esther Ferrer artistak Parisen eta gaurko sari-banaketan une horretako bideo bat emititu dute.
2022/01/19 - 12:16
Festa giro gutxi Donostiako kaleetan, San Sebastian bezperan
Hala ere, egun handiak ospakizunak izango ditu, hala nola Haur Danborrada. Bestalde, jai bezpera honetan Realak Atletico Madrilen aurka jokatuko du Errege Kopako final-zortzirenetako partida Reale Arenan.
2022/01/16 - 19:57
Esther Ferrer artistak Urrezko Danborra jaso du bere Parisko etxean
Donostiako alkatea Frantziako hiribura joan da, urtero San Sebastian jaia dela eta ematen duten golardoa entregatzera.
2022/01/16 - 16:28
Eneko Goia Parisera joan da Esther Ferrerri Urrezko Danborra ematera
Donostiako alkatea Edurne Ormazabal Tabakaleraren zuzendariarekin bertaratu da. Artistak hunkituta eta oso eskertuta jaso du saria. Pandemiak uzten duenean Gipuzkoako hiriburura joango dela hitzeman du.
2022/01/14 - 11:55
Bost haur danborrada izango dira San Sebastian egun "berezian"
Donostiako Udalak San Sebastian egunaren bueltako jarduerak aletu ditu gaur, ostiralarekin, kazetarien aurrean. 3.000 umek hartuko dute parte bost haur danborradatan, "neurri zorrotzekin eta ibilbide oso-oso mugatuan".
2022/01/13 - 17:54
Esther Ferrerrek Parisen jasoko du Urrezko Danborra igandean
Eneko Goia Donostiako alkatea Frantziako hiriburura joango da artistari saria ematera, medikuaren aginduz Ferrer ezingo baita Donostiara etorri.
2022/01/11 - 20:28
Esther Ferrer ez da Donostian izango Urrezko Danborra jasotzeko, osasun egoeragatik
Parisen bizi den eskultoreak astearte honetan iragarri dio Eneko Goia alkateari ez dela Donostian izango. 84 urteko artistak "atsekabe handia" azaldu dio alkateari saria jasotzera ez etortzeagatik.