Urrezko Danborra
2022/01/07 - 21:36
Donostiak Danborrada bertan behera uztea erabaki du bigarren urtez
Donostia, bigarren urtez, danborradarik gabe geratuko da. Udala haurren eta helduen konpainietako ordezkariekin batzartu da. Urtarrilaren 20an ez da danbor hotsik entzungo hirian.
2021/12/03 - 15:43
Esther Ferrerek jasoko du 2022ko Urrezko Danborra
Bozeramaileen Batzordeak zuzenean izendatu du diziplinarteko artista, aho batez. Alkateak adierazi duenez, Ferrer "ibilbide luzeko artista da eta sari honekin kulturaren alde egiten duen apustu irmoa berresten du hiriak".
2021/11/26 - 14:07
76 hautagai, 2022ko Urrezko Danborra izateko
Saria jasotzeko hautagaien artean, Izaro, Maialen Chourraut, Felix Zubia, Toschack, Maixabel Lasa, Albako Dukesa, Mikel Oyarzabal, Imanol Alguacil edo Nerea Eizagirre daude.
2021/01/20 - 00:34
Jenderik gabe abiatu da ezohiko Danborrada
Koronabirusaren pandemiaren ondorioz, donostiarrek etxean ospatuko dute San Sebastian Eguna.
2021/01/19 - 23:57
Banderaren igoera aurreratu eta jenderik gabe egin da Konstituzio Plazan
Udal Txistulari Taldeak, Jose Ignacio Ansorenaren zuzendaritzapean, San Sebastian Martxa jo du Eneko Goia alkateak bandera igo duen bitartean.
2021/01/12 - 21:13
Donostiako Danborradaren bandera igoera grabatu dute, etxetik online ikusi ahal izateko
Victoria Eugenia antzokian grabatu dute bideoa. Hiriko hainbat danborradatako ordezkariek San Sebatian martxa eta Sarriegiren beste pieza batzuk jo dituzte.
2020/12/17 - 09:12
San Sebastian eguna "etxetik" ospatzeko deia egin du Donostiako Udalak
Ez da kaleko ekitaldirik egongo, eta banderaren igoera streaming bidez emango da. Udalak leihoak eta balkoiak hiriko banderarekin apaintzeko deia egin du.
2020/10/16 - 12:49
Goia: "Urrezko Danborrak ez du inongo zentzurik bizi dugun egoera honetan"
"Modu kontrolatuan egitea posible den arren, saria jasotzen duenak ez luke danborra ganoraz jasotzeko eta ospatzeko aukerarik izango, eta hori oso tristea da", azaldu du.
2020/01/21 - 02:17
Azken danbor-hotsak Donostian
Realeko emakumeen futbol eta hockey taldeetako jokalariek jaso dute Urrezko Danborra. Banderaren jaitsierarekin amaitu da festa, gauerdian.
2020/01/20 - 18:03
Realeko emakumeen futbol eta hockey taldeek Urrezko Danborra jaso dute
Sariarekin hunkituta, kirolariek nabarmendu dute bi taldeak "berdintasun- eta gainditze-balioen ordezkariak" direla.
2020/01/20 - 14:22
Realeko hockey eta futbol taldeetako neskek Urrezko Danborra jaso dute
Realeko hockey eta futbol taldeetako kapitainek Urrezko Danborra jaso dute Eneko Goia alkatearen eskutik.
2020/01/20 - 01:02
Danbor-hotsak Donostia hartu du, hotzari aurre eginez
Dagoeneko danborradez gozatzen ari da Donostia, baina banderaren igoerak eta 'San Sebastian martxa'k abiatu dute festa handia.
2020/01/19 - 09:00
Has dadila jaia!
Donostiak eta Azpeitiak, eta Nafarroako Tafallak eta Lakuntzak San Sebastian eguna ospatzen dute danborrei eraginez.
2020/01/18 - 14:39
Urrezko Danborra: musika-tresna, sinbolo bihurtuta
Tomas Hernandez Mendizabal artista donostiarrak sortu zuen lehendabiziko danbolina, eta 52 urte izan da urrezko danborra egiten, askatasun osoz, gainera.
2020/01/17 - 17:24
San Sebastian egunean garraio publikoa erabiltzea gomendatu du Donostiak
Udaltzaingoa eta Ertzaintza elkarlanean ari dira, astelehen honetako jaia normaltasunez garatuko dela bermatzeko. Helburua herritar guztiek ondo pasatu ahal izatea da.
2020/01/17 - 14:08
Danborradan, hotz eta ateri
Maximoak 7 ºC-koak eta minimoak 2 ºC ingurukoak izango dira Donostian, eta pare bat gradu baxuagoak Azpeitian. Gainera, ipar-ekialdeko haize biziak hotz sentsazioa areagotuko du.
2020/01/15 - 16:41
151 danborradak donostiarrak hunkituko dituzte astelehenean, San Sebastian egunean
Horietako bost berriak dira. Guztira, 19.000 lagunek hartuko dute parte, Gipuzkoako hiriburuko festa handian.
2020/01/15 - 16:02
Euskotrenek zerbitzu berezia eskainiko du San Sebastian eguneko ospakizunerako
Gaueko trenak bezperan gau osoan zehar ibiliko dira, urtarrilaren 19tik 20ra, Lasarte-Hendaia, Altza-Amara eta Zumaia-Amara lineatan.
2020/01/14 - 17:47
8.800 ume baino gehiago ibiliko dira Easo Ederrik gabeko lehen Haur Danborradan
Aitor Ikastolak erabaki du Easo Ederrik ez egotea aurten; izan ere, ikastetxe horri egokitu zaio aukeratzea 2020ko Danborradako pertsonaiak. Herritarrak emango du hitzaldia, Udaletxetik.
2020/01/13 - 18:10
Urrezko Danborra Realeko emakumeek jasoko dutela berretsi egin du Donostiako Udalak
Realeko hockey eta futbol taldeek jasoko dute Urrezko Danborra. Herritar Merezimenduaren Dominak, berriz, Naizen Elkarteak, Why Not Fundazioak, Bikarte Elkarteak, Itziar Mintegik eta Jesus Rubiok.