Uruguai
2019/02/07 - 11:58
Europa eta Latinoamerikako ordezkariak Uruguain bilduko dira gaur Venezuelaren harira
Bolivia, Costa Rica, Ekuador, Mexiko, Uruguai, Alemania, Espainia, Frantzia, Holanda, Italia, Portugal, Erresuma Batua eta Suediak parte hartuko dute bileran.
2019/02/07 - 10:37
Montevideo, Venezuelako hiriburu
Madurori ondo datorkio harremanetarako taldearen ekimena, denbora irabazteko aukera ematen diolako; Guaidok, aldiz, mesfidantzaz begiratzen dio ekimen horri.
2018/02/27 - 12:21
Eneko Sagardoy, aktore onenaren sariaren irabazlea Punta del Esteko zinemaldian
Sagardoyk “Handia” filmean egindako lana saritu dute Uruguain. “Cuando dejes de quererme” (zinemetan ikusgai) eta “Errementari” ostiral honetan, martxoak 2, estreinatuko den lanean ere ageri da.
2017/11/29 - 11:26
Igor Yebrak SODRE Uruguaiko Ballet Nazionala zuzenduko du
Bizkaitar dantzari, koreografo eta irakasleak 2018ko urtarrilean hartuko du horren ardura, Julio Bocca lehengo zuzendariak posturako gomendatu eta gero.
2017/11/28 - 23:33
Igor Yebra Uruguaiko balleteko zuzendari izendatu dute
Orain arteko zuzendari Julio Boccaren proposamena onartu du bilbotarrak eta urtarriletik aurrera hartuko du ardura berria. Beregan jarritako konfidantzarekin hunkituta agertu da Yebra.
2016/03/10 - 13:57
Leire Apellaniz zinemagileak Montevideon aurkeztuko du film berria
Euskal zinemagilearen lanak Miguel Angelen istorioa kontatzen du: hiru hamarkadaz Estatu osoan aire libreko zinema emanaldiak programatu eta gero, bere negozioa arriskuan ikusten du.
2014/12/07 - 21:51
Uruguaik Guantanamoko sei preso hartu ditu
Uruguaik Kubako Guantanamoko kartzelan zeuden sei preso hartu ditu, errefuxiatu gisa.
2014/12/07 - 19:40
Uruguaik Guantanamoko sei preso errefuxiatu gisa hartu ditu
AEBk Kuban duen base militarretik Uruguaira egindako presoen lekualdaketa Barack Obamak Guantanamo ixteko egindako planaren zati da.
2014/11/30 - 13:13
Hauteslekuak zabaldu dituzte Uruguain presidente berria aukeratzeko
Tabare Vazquez kontserbadorea -faboritoa- eta Luis Lacalle oposizioko kidearen artean dago lehia.
2014/10/26 - 21:52
Parte-hartze altua eta lasaitasuna nagusi, Uruguaiko hauteskundeetan
Frente Amplio alderdiaren bi jarraitzaile hil dira, deskarga elektriko bat jasota, bandera bat jartzen ari zirela.
2013/12/11 - 22:48
NBE: 'Uruguaik marihuana legeztatu izanak tratatuak urratzen ditu'
Legea idatzi eta izapidetzean Uruguaiko Gobernuaren eta erakundearen artean egon den elkarrizketa eza deitoratu du Nazio Batuen Erakundeak.
2013/12/11 - 10:48
Uruguaik marihuana legeztatzeko egitasmo berritzailea onartu du
Oposizioak legearen zehaztasun eza kritikatu du; izan ere, legearen alderdi praktiko ia guztiak 120 eguneko epean egin beharko den araudi berri batean zehaztuko dira.
2013/06/01 - 01:04
Mujica: 'Euskal herritarrek asko eman ziguten, ez bakarrik abizenak'
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jose Alberto Mujica Uruguaiko presidenteak bi herrialdeen arteko harreman ekonomikoak eta kulturalak indartzeko konpromisoa hartu dute.
2013/05/31 - 23:37
Jose Mujika Uruguaiko presidentea Urkullurekin bildu da
Duela sei urte hartu zuen azkenekoz lehendakariak atzerriko presidente bat. Jose Mujika Uruguaiko presidentea Euskadira etorri da helburu ekonomikoak dituen bisita ofizialean.
2013/05/27 - 20:47
Uruguaiko presidentea Euskadin izango da asteburuan
Urkullurekin batzartuko da eta Mondragon Korporazioa bisitatuko du. Inbertitzaileak bilatzeko asmoz Espainiara egingo duen bidaiaren baitan bisitatuko du Euskadi.