AEB-Uruguai
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uruguaik Guantanamoko sei preso errefuxiatu gisa hartu ditu

AEBk Kuban duen base militarretik Uruguaira egindako presoen lekualdaketa Barack Obamak Guantanamo ixteko egindako planaren zati da.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Uruguaik Guantanamoko sei preso hartu ditu

Uruguaik Guantanamoko kartzelan (Kuba) zeuden sei preso errefuxiatu gisa hartu ditu eta, horrela, Uruguaiko presidenteak Barack Obama AEBko presidenteari emandako hitza bete du. AEBk Kuban duen base militarretik Uruguaira egindako presoen lekualdaketa Barack Obamak Guantanamo ixteko egindako planaren zati da.

AEBren iritziz, profil baxuko eta arrisku maila txikiko presoak dira. AEBk Uruguain duen enbaxadak baieztatu duenez, Uruguaira lekualdatutako presoak  lau siriar, tunisiar bat eta palestinar bat dira: Adnan Anham, Ali Hussain Shaabaan, Omar Mahmoud Faraj, Abdul Bin Mohammed Abis Ourgy, Mohammed Tahanmatan eta Jihad Diyab.

Guantanamotik Hego Ameriketako herrialde batera presoak lekualdatzen dituzten lehen aldia da. Aurrez, 2012an Salvadorrek bi preso hartu zituen, baina dagoeneko ez daude bertan.

Montevideoko ospitale militarreko iturriek jakinarazi dutenez, sei preso horietako batzuk bertara eraman dituzte, hegazkinez, Uruguaiko hiriburura iritsi ostean.

"AEBk eskerrak eman nahi dizkio Uruguairi, Guantanamoko kartzela ixteko prozesuan babesa emateagatik", adierazi du AEBk Uruguain duen enbaxadak ohar batean.

Preso horien kontra ez dute inoiz kargurik aurkeztu, eta profil baxukoak dira AEBren arabera.

"Guantanamon bahiketa krudela jasaten ari ziren gizakiei gure abegikortasuna eskaini diegu. Arrazoi humanitarioak daude horren atzean", adierazi du Mujica presidenteak eskutitz batean.

Lekualdaketa horrekin, orain 136 preso daude Guantanamon. Horietako 67ren lekualdaketa onartuta dago, eta beste 59ren kasuak berrikusten ari dira libre utzi ala ez erabakitzeko. Horrenbestez, 10 preso bakarrik daude karguekin.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X