Usurbil
2023/12/15 - 13:25
Lagun bat zauritu da AP-8an Usurbilen izandako istripuan
Bi errei itxita egon dira Bilboko noranzkoan baina konpondu dira jada arazoak. Bi-637an Erandion Barakaldorantz, bi autoren arteko istripu baten ondorioz sortu diren arazoak ere konpondu dira dagoeneko.
2023/12/13 - 14:24
15 urteko kartzelaldia ezarri diote Andatzako hilketaren egileari, eta 3 urtekoa haren bikotekide ohiari
Hilketa delituagatik zigortu ditu Gipuzkoako Auzitegiak, droga mendekotasun aringarriarekin.
2023/12/12 - 08:47
Gizon bat hil da Usurbilen, N-634 errepidean auto batek harrapatuta
Ezbeharra bart, 23:00ak aldera jazo da errepide horretan 3. kilometroan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
2023/11/14 - 23:25
Epaimahaiak errudun jo du Usurbilgo Andatza mendian gizon bat hiltzeagatik akusatutakoa
Joan den azaroaren 3tik krimena epaitu duen epaimahaiak errudun jo du 2022ko urtarrilaren 24an beste gizon bati lepoa moztu eta berori hiltzeaz akusatutako gizona.
2023/11/06 - 14:34
Usurbilgo Andatza mendian lagun bat hiltzeagatik auzipetutako gizonak bere egiletza aitortu du
Bere gain hartu du hilketa. "Ez nau inork behartu hau egitera, askatasun osoz egiten dut", erantzun dio gizonak fiskalari. Halaber, droga kontsumitzen zuela onartu du.
2023/10/21 - 15:56
Cuencan aurkitu duten gizonaren gorpua ehiztari usurbildarrarena dela baieztatu dute
Beste ehiztari batek topatu du hilotza Ciervan, desagertu zen lekutik gertu, eta ordu batzuetara baieztatu dute 67 urteko gipuzkoarrarena dela.
2023/10/16 - 19:45
Cuencan desagertu den 67 urteko aginagar baten bila ari dira
Desagertutako ehiztariaren lagun batek eman zuen abisua igande goizean, begietatik galdu baitzuen. Buenache de la Sierra ingurura ehizara joana zen gizona.
2023/10/10 - 22:01
Usurbil: Euskal artearen gune bat
Usurbilgo erdigunean dagoen Zumetaren muralak 50 urte bete ditu. Bisita egingo dugu bere buruaren museoarena egiten duen herrian.
2023/09/29 - 11:54
Pertsona bat zauritu da AP-8an, Usurbil parean, hainbat autok talka eginda
Ezbeharra 07:30ean gertatu da, eta ilara luzeak sortu dira Irungo noranzkoan. Bi ordu pasatxo igaro ondoren zabaldu dute berriro autobidea, eta zirkulazioa bere onera etorri da.
2023/09/29 - 11:22
Pertsona bat zauritu da AP-8an, Usurbil parean, hainbat autok izandako istripuan
Lau ibilgailuk talka egin dute gaur goizean AP-8an, Usurbil eta Orio artean, Irungo noranzkoan. Gidarietako bat ibilgailuan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera dute. Anbulantzia medikalizatu batek Donostia Ospitalera eraman du.
2023/08/19 - 18:55
Usoa Zumeta: "Aitaren estudioa berak utzi bezala dago, baina artxiboa osatzen ari naiz orain"
Duela 3 urte hil zen Jose Luis Zumeta margolaria, baina haren obrak oraindik bizirik jarraitzen du. Horretaz arduratzen da alaba, Usoa Zumeta. Usurbil museo irekia ekimenaren baitan, Zumetaren estudioan sartu gara, bisitariak etorri aurretik.
2023/07/25 - 16:40
Hiru autoren arteko talkak hiru zauritu arin eta ilara luzeak eragin ditu AP-8an, Usurbil parean
Ezbeharra 13:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu da, eta bi errei itxi behar izan dituzte. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira, baina 14:30ak pasata, zirkulazioa normaltasunera itzuli da.

2023/07/07 - 17:49
Euskararentzat ''lege esparru eraberritua'' eskatu du UEMAk
Auzitegi Konstituzionalak udalei euskara hutsean jarduteko eskumena ematen dien legea baliogabetu eta biharamunean, agerraldi jendetsua egin dute UEMAko kide diren udaletako hautetsiek. Iraitz Lazkano UEMAko jarduneko presidenteak irakurri du agiria: "Euskarak arnasa behar du", esan du.

2023/07/07 - 13:54
Euskara sustatzeko "lege-esparru eraberritua" galdegin du UEMAk "oldarraldi judizialari" aurre egiteko
Auzitegi Konstituzionalak euskararen kontrako epaia eman eta biharamunean, "nahikoa da" esateko agerraldia egin dute 125 alkatek eta hautetsik. Salatu dutenez, justiziak "hizkuntza eskubideen irakurketa erabat trakestua" egin du, euskara "gazteleraren makuluarekin soilik" erabiltzera mugatuta.
2023/05/11 - 12:11
Itzulia Women 2023 lasterketak eragina izango du trafikoan ostirala eta igandea bitartean
Garraio publikoa erabiltzeko deia egin die herritarrei Eusko Jaurlaritzak. Autoa hartu behar izatekotan, lasterketa igarotzen ez den tokietatik joatea aholkatu die, baita agenteen jarraibideei kasu egitea ere.

2023/02/13 - 15:21
Adinekoen zentroetan 25 pertsonako bizikidetza unitateak eratu beharko dira, eta logelen % 75 banakakoak izan
Zaintza sistemaren eraldaketa mahai gainean dago aspaldi eta jarraitu nahi den eredua da, ahal den neurrian, norbere etxearen kontzeptutik ahalik eta gertuen egotea egoitzak.

2023/02/12 - 17:34
Zumetaren keramikazko horma irudia berritzen ari dira Usurbilen, 50 urte betetzean
Apirileran beteko dira hiru urte Zumeta hil zenetik eta urteurren horren harira, Usurbilgo horma irudi ezaguna berritzen ari dira, hezetasunak kaltetua baitago. Data horretarako lanak amaitzea espero dute.
2023/01/31 - 22:04
Berriz ireki dute AP-8a Usurbilen, zazpi orduz itxita izan eta gero
Kamioi bat irauli egin da eta zama, enborrak, errepidean geratu da barreiatuta.
2023/01/17 - 12:37
Euskotrenen zirkulazioa berrezarri dute Usurbil eta Orio artean, zuhaitz bat erori ostean
Euskotrenek jakitera eman duenez, gaur goizeko lehen orduan haize-bolada bortitzen ondorioz zuhaitz bat erori da katenariaren gainean, Usurbil eta Orio artean.
2023/01/10 - 22:20
Txotx denboraldia abian da
Pablo Hermoso de Mendozak eta bere semeak ireki dute txotx denboraldia Usurbilgo Saizar sagardotegian.