Euskara sustatzeko "lege-esparru eraberritua" galdegin du UEMAk "oldarraldi judizialari" aurre egiteko
Euskararen kontrako "oldarraldi judizialaren" aurrean "nahikoa da" esateko, eta euskaldunon hizkuntza sustatzeko "urrats erabakigarriak egiteko lege-esparru eraberritu bat" eraikitzeko deia egin du gaur UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Horren arabera, epaiak "erantzun juridiko sendoa" behar du, eta adierazi du, UEMAri berari dagokionez behintzat, "udalen euskalduntzean pausoak ematen jarraitzea" dela asmoa.
Euskararen aurkako enegarren epaia eman zuen atzo Auzitegi Konstituzionalak, eta 2016an Eusko Legebiltzarrak onartutako Udal Legearen 6.2 artikulua, hots, udalei euskara hutsean jarduteko eskumena ematen diena, baliogabetu zuen. Urgentziazko balorazioan, euskararen kontrako "eraso larritzat jo zuten atzo UEMAk eta Kontseiluak, baina gaur, balorazio pausatuago bat egin dute Usurbilgo frontoian (Gipuzkoa). Mankomunitateko 125 alkate eta hautetsi bildu dira prentsaurrekoan, jasotako "kolpe handia"ren erakusle. Iraitz Lazkano UEMAko jarduneko presidenteak irakurri duen erakundearen adierazpena.
Nabarmendu dutenez, udal euskaldunak "epaitegien ezpatapean" aritzen ziren garaietara itzularazi ditu Auzitegi Konstituzionalak, duela bi urte Vox alderdi ultraeskuindarrak, EAEn batere zinegotzirik ez duen indarrak, jarritako salaketa aintzat hartuta. Euren ustez, hizkuntza eskubideen "irakurketa erabat trakestua" egin du Auzitegiak, "argudio erabat onartezinak" erabilita.
"Udalei eskumena kendu zaie beren barne-funtzionamenduan hizkuntzen erabilera arautzeko, eta muga argi bat ezarri: administrazioan, gaztelaniaren makuluarekin soilik
erabil daitekeela euskara. Hots, gaztelaniaz mugarik gabe egin daiteke; udalek euskaraz egiteko aukera izatea, zinegotzien hizkuntza-eskubideak errespetatuta, hori supremazia dela dio auzitegiak", salatu dute.
Lazkanok gogorarazi dutenez, egoera hau ez da berria euskararen aldeko eragileentzat, "ez gara hutsetik abiatzen", erantsi dute. UEMAko udalek eta mankomunitatean sartzeko asmoa zutenek izandako "debeku, arazo, eta trabak" gogora ekarri dituzte, baita azkenaldian emandako kutsu bereko beste epai batzuk ere. UEMAren aburuz, "euskara sustatzeko lege-zimendua higatzen ari dira auzitegiak", eta horren aurrean, "elkarlanean" ekiteko deia egin du. "Inolaz ere onartu ezin dugun atzerakada da", nabarmendu dute.
"Oldarraldi juridikoari" kalean —azaroaren 4an Kontseiluak manifestazioa deitua du— erantzuteko aldarria egiteaz gain, euskara sustatzeko "lege-orubea eraberritzeko" deia egin du UEMAk; "badago premia, badaukagu erantzukizuna".
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.