Pertsona bat zauritu da AP-8an, Usurbil parean, hainbat autok talka eginda
Lau ibilgailuk istripua izan dute gaur AP-8an, Usurbil eta Orio artean (Gipuzkoa) Irungo noranzkoan, eta pertsona bat zaurituta eraman dute erietxera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharraren ondorioz, errepidea guztiz itxi dute, eta pilaketa luzeak sortu dira, sei kilometrorainokoak.
Iturri horien arabera, ezbeharra 07:30ean jazo da, autobidearen 32. kilometroan. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, lau ibilgailuk egin dute talka. Gidarietako bat auto barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Donostia Ospitalera eraman dute anbulantzia medikalizatu batean.
Ertzaintza, suhiltzaileak, osasun zerbitzuak eta lau garabi bertaratu dira. Azken horiek ibilgailuak erretiratu ondoren, Bidegiko langileek bidea garbitu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda