Uxue Barkos
2018/02/01 - 12:17
Barkos: 'Ez dago opakutasunik' Nafarroako Ekonomia Hitzarmenean, 'solidarioa da'
Andaluziako PSOEk egindako galdera bati erantzun diote Nafarroako alderdiek; arbuiatu dute aipatutako Hitzarmena zalantzan jartzea, eta nabarmendu dute Konstituzioan islatuta dagoela.
2018/01/19 - 15:10
FITUR azokan Nafarroaren eguna da gaur
Uxue Barkos bertan izan da eta turismoaren garrantzia azpimarratu du. Datozen urteetan Nafarroak nabarmen hobetu nahi du kalitatea turismo alorrean.
2017/12/29 - 13:48
Barkos: 'Egonkortasun ekonomikoa eta politikoa dira aurrera egiteko giltzarriak'
Nafarroako presidentearen hitzetan, "egungo egoera ekonomikoa, politikoa eta soziala azken urtebetekoa baino hobeagoa da eta, hortaz, baikorrak izateko arrazoiak ditugu".
2017/12/29 - 13:08
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuaren presidentearen urte-amaierako mezua
Foru Erkidegoko Gobernuaren liderra herritarrei zuzendu zaie, urte-amaieran ohikoa duen hitzaldian.
2017/12/28 - 15:05
Nafarroako Gobernua pozik dago Hitzarmen Ekonomikoarekin
Bi urte eman ditu Uxue Barkos buru duen Foru Gobernuak Estatuarekin negoziatzen; Nafarroak 480 milioiko ekarpena egingo dio, urtero, Estatuari.
2017/12/28 - 12:42
Barkos pozik, sinatutako akordioak 'egonkortasun ekonomikoa' ematen baitio Nafarroari
Nafarroako Gobernuko presidentearen hitzetan, Estatuarekin egindako itun berria "justua eta beharrezkoa" da.
2017/12/27 - 15:25
Nafarroako eta Espainiako Gobernuek Hitzarmen Ekonomikoa sinatuko dute gaur
480 milioi eurotan ezarri dute Foru Erkidegoak Estatuari urtero egin beharreko ekarpena. Foru Gobernua pozik azaldu da negoziatutakoarekin. Aurrekontuak, gainera, onartuta daude, aurreko astetik.
2017/12/03 - 17:17
Uxue Barkosek 'tinko' defendatu du Nafarroako sistema
'Etengabe eraikitzen ari den tresna solidarioa eta arduratsua' dela babestu du Nafarroako presidentek erkidegoaren egunaren ospakizun ekitaldi nagusian.
2017/12/03 - 15:27
Uxue Barkosek foru erregimenaren defentsa sutsua egin du Nafarroaren Egunean
Eguerdian izan da ekitaldi nagusia: Nafarroako Foru Erkidegoko bandera egin zuten Arturo Campion, Hermilio de Oloriz eta Julio Altadill historialarien ondorengoek Urrezko domina jaso dute.
2017/12/03 - 09:02
Nafarroaren Eguna ospatuko da gaur, ekitaldi instituzionalak eta musika lagun
Eguerdian izango da ekitaldi nagusia: Nafarroako Foru Erkidegoko bandera egin zuten ondorengoek Urrezko domina jasoko dute.
2017/11/14 - 11:52
Uxue Barkosek 'proportzionaltasuna' eskatu du Altsasuko gazteen auzian
Uxue Barkosek esan du Altsasuko gazteen familien hausnarketan babesten dituela: 'ez dute inpunitatea eskatzen, baina proportzionaltasuna eskatzen dute'.
2017/11/10 - 17:38
Nafarroak DBHko 17 espezialitatetan eta Lanbide Heziketako 6tan deituko du LEP bat
Gutxienez 211 lanpostu eskainiko ditu Hezkuntzako LEP horretan; gainera, Departamentuak iragarri du gutxienez beste 73 eskainiko dituela Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan.
2017/10/17 - 18:09
Euskararen dekretuan aldaketak egitea aztertzen ari da Nafarroako Gobernua
Akordio programatikoan jasota dagoen dekretua babestu du lauko Gobernuak. Oposizioak, berriz, dekretua erretiratzea eskatu dio Foru Gobernuari.
2017/10/02 - 15:04
Barkos: 'Ezberdintasun politikoak elkarrizketarekin bideratu behar dira'
Uxue Barkosek U-1eko biolentzia gaitzetsi du. Elkarrizketa politikoa bide bakarra dela gaineratu du, eta atzoko egunak nazioartean utzitako irudiaz hitz egin du.
2017/09/30 - 18:43
Gursen erbesteratuek askatasunaren alde egindako borroka gogoratu dute
Urkulluk esan du 1939ko ekainaren eta 1940 hasiera artean Espainiako Gerra Zibileko 18.000 erbesteratu baino gehiago sartu zituztela Gursen (Frantzia).
2017/09/17 - 20:00
Nafarroako akordio programatikoa babestu du Barkosek
"Argudio apokaliptikoak" gezurtatu ditu Nafarroako presidenteak, eta "bakoitzak bere kalkulu politikoak egiten hasteak" ekar lezakeen "arriskuaz" ohartarazi du.
2017/09/14 - 15:22
Euskadik eta Nafarroak Gurseko esparruko biktimak omenduko dituzte
Frantziako kontzentrazio-esparruan omenaldia egingo diete irailaren 30ean, eta Urkullu eta Barkos bertan izango dira, biktimen senideekin batera.
2017/09/14 - 12:19
Barkos AHTari buruz: Alderdien interesengatik hartu du erabakia Estatuak
Nafarroan, Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren kudeaketa osoa bere gain hartu du Espainiako Sustapen Ministerioak.
2017/09/13 - 19:21
Martzillako alkatea: "Nik ez dakit euskaraz; beraz, 'good morning' guztioi"
Mario Farbo (UPN) euskara gutxiesten saiatu da eta Uxue Barkosek honela erantzun dio: "Alkate jauna, 'egun on' 'good morning' baino errazagoa da".
2017/08/25 - 19:11
Terrorismoaren kontrako martxa handi batek Bartzelona hartuko du gaur
Herritarrak joango dira manifestazioaren buruan eta ordezkari politikoak bigarren mailan izango dira. Administrazio guztiak bertan izango dira, eta segurtasun neurriak indartu dituze.