Valentzia Erkidegoa
2024/11/04 - 21:24
Valentziako kaltetuekiko elkartasuna "antolatua" eta dirutan izan dadila eskatu dute EAEko erakundeek
Valentziako Generalitatearekin harremanetan daudela adierazi dute, kaltetuen behar zehatzak zeintzuk diren jakiteko.
2024/11/04 - 21:08
Bolañosek lege-dekretu bat iragarri du, goialdeko borraskak kaltetutakoek berehalako laguntza jaso dezaten
Bolaños ministroak berretsi du orain "batasunerako unea" dela, administrazio guztiek batera lan egin behar dutela eta eztabaida "antzuak" alde batera utzi behar direla, herritarren premia hori baita.
2024/11/04 - 20:15
Valentziara joandako euskal suhiltzaileekin egon gara
Arabako suhiltzaileak Massanssan daude, kaltetutako eremuan, eta egoera nolakoa den azaldu digute.
2024/11/04 - 19:57
Yolanda Diazek Valentziarentzat ''lan-ezkutua'' iragarri du, enplegu guztiak ''salbatzeko''
"Inork ez du eskubiderik galduko, ez soldatarik, ez kotizaziorik", baieztatu du presidenteordeak, eta langileei "beldurrik ez izateko" eskatu die, beharrezkoak diren mekanismo guztiak martxan jarriko direlako, eta ez bakarrik kalteak jasan dituzten 69 udalerrietan.
2024/11/04 - 18:14
Valentziako epaitegi bat Paiportako istiluak ikertzen ari da, atentatutzat eta desordena publikotzat hartuta
Errege-erreginen, Sanchezen eta Mazonen bisitan, Espainiako Gobernuko presidenteak kolpe bat jaso zuen.
2024/11/04 - 17:39
''100 hildako sartzeko gorputegi bat genuen, baina ez zen nahikoa, eta orain 400 sartzeko bat dugu''
Javier Marcos Estatu espainiarreko Larrialdietako Unitate Militarreko jeneral nagusiak esan du hildakoek "espazio duina eta arreta duina" behar dutela. "Horixe da, hain zuzen ere, Valentziako agintariekin batera egiten ari garena", adierazi du Marcosek.
2024/11/04 - 17:04
Feijook ''larrialdi nazionala'' deklaratzea eskatu du, krisialdia Espainiako Gobernuak kudea dezan
"Lehen egunetik egin dugun bezala, larrialdi nazionala deklaratzea eskatzen jarraitzen dugu. Hala erabakitzen bada, gure babesa izango du premiazko laguntza sorta bat onartzeko", adierazi du Feijook. Horrek aginte operatiboa Valentziako Generalitateak ez, Barne Ministerioak hartzea ekarriko luke.
2024/11/04 - 16:36
Feijook gaitzetsi egin ditu Paiportako istiluak, eta fokua ez desbideratzea aholkatu die Sanchezi eta PSOEri
PPko presidenteak Felipe VI.aren eta Letizia erreginaren papera nabarmendu du. Feijooren arabera, politikari guztiei dagokie "maila berean egotea", "herritarren haserrea ez baita marjinala, ezta itxurazkoa ere", baizik eta "oso erreala eta ulergarria".
2024/11/04 - 14:15
Bonaire merkataritza-guneko aparkalekuan arakatutako lehen 50 ibilgailuetan ez dute biktimarik aurkitu
Polizia Nazionalak baieztatu duenez, dagoeneko 50 ibilgailu arakatu dituzte asteartetik urpean egon den parkingean, eta oraingoz ez dute biktimarik aurkitu. Nolanahi ere, kezka nabarmena da oraindik ere, milaka auto egon daitezkeelako egun luzez ur azpian egon den parking horretan.
2024/11/04 - 13:02
Bonaireko merkataritza-guneko aparkalekuan arakatutako lehen 50 ibilgailuetan, oraingoz, ez dago biktimarik
Goizean goizetik miatzen aritu dira lurpeko aparkalekua, eta kezka nabarmena da oraindik ere, milaka kotxe egon baitaitezke egun luzez ur azpian egon den parking horretan harrapatuta. Ura ateratzeko lanei esker, 1,5 metro jaitsi da uraren maila, baina oraindik asko dago egiteko.
2024/11/04 - 11:29
Bonaireko merkataritza-guneko aparkalekuan lanean jarraitzen dute, baina ez dute gorpurik aurkitu oraingoz
Ikuskatu dituzten lehen autoetan ez dute hildakorik aurkitu, baina asko izan daitezkeela uste dute. Oraingoz, lehen solairuko ura atera dute.
2024/11/04 - 11:02
Nafarroako Volkswagenek bi lan-txanda eten ditu astelehenean, Valentziatik hornidura ez delako iritsi
Landabengo lantegiko hiru hornitzailek kalte handiak jasan dituzte instalazioetan. Dena ondo bidean, bihar, asteartea, ekoizpena bere onera itzuliko da.
2024/11/04 - 10:59
Eskolarik gabe, trafikoan murrizketak ezarrita eta telelanerako deiarekin hasi dute astea Valentzian
Joan den astearteko denboraleak desagerrarazitako herritarrak bilatzea da erreskate taldeen lehentasuna. Azken datu ofizialen arabera, hildakoak 213 dira.
2024/11/04 - 10:07
Marlaskaren arabera, biolento bakan batzuek antolatu zituzten istiluak
Valentziara joatea ez zela "egokia izan" uste du Puentek, eta gaitzetsi egin du Sanchezen aurkako "jarduera antolatua".
2024/11/04 - 09:28
Alarma gorria ezarri dute euriagatik Bartzelonan, alerta laranja Tarragonan eta abisu horia Castellon
Bestalde, AEMET Espainiako Meteorologia Agentziak bertan behera utzi du goialdeko borraskak Valentziako Erkidegoan eragin duen krisialdi meteorologikoa.
2024/11/04 - 08:43
Albiste izango dira: Goialdeko depresioa Valentzian, kanpaina amaiera AEBn eta Santi Cocaren epaiketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/03 - 22:12
AEMETek laranjara jaitsi du Valentziako hegoaldeko kostaldean euriagatik ezarritako abisua
Igandeko 22:00ak arte, euriteen arriskua handia izango da oraindik. Gainera, agentziak hainbat abisu laranja eta hori ditu indarrean Valentziako Erkidegoan, asteleheneko 09:00ak arte.
2024/11/03 - 19:22
Espainiako errege-erreginak, Sanchez eta Mazon oihu artean eta objektuak botaz hartu dituzte Paiportan
Jendartera gerturatzen hasi direnean dozenaka lagun oihukatzen eta objektuak botatzen hasi dira. "'Hiltzaileak', 'kanpora', 'laguntza, 'Mazon dimisioa' eta 'Sanchez dimisioa entzun dira.
2024/11/03 - 19:02
Sanchez: ''Indarkeria kasu bakan batzuek gorabehera, erakundeok ez gara helburuetatik aldenduko''
Paiportan errege-erreginen eta Espainiako nahiz Valentziako presidenteen bisitan herritarrak haiei oldartu ostean, helburuei tinko eusten dietela azpimarratu du Sanchezek, hau da, "bizitzak salbatzea, gorpuak berreskuratzea eta kaltetutako eremuak berreraikitzea".
2024/11/03 - 15:02
213 dira jada goialdeko borraskak Valentzian eragin dituen hildakoak
Valentzian 213 pertsona dira hildakoak, eta Albaceten, berriz, 4. Bien bitartean, 3.000 etxe inuguru hornidura elektrikorik gabe daude eta biztanleen erdiek linea mugikorrik gabe jarraitzen dute.