Valentzia Erkidegoa
2024/06/07 - 20:33
Gizon batek emaztea eta horren semea hil ditu Valentzian
Ondoren, erasotzaileak bere buruaz beste egin du. Hiru gorpuak Benaguasil herriko etxebizitza batean aurkitu dituzte, eta Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
2024/05/31 - 20:47
'Glutenik gabeko' etiketa duten txokolatez betetako barkilloak glutena dutela ohartarazi dute
Natur Green markako 'Wafer Sticks Cacaos Ecologicos' txokolatez betetako barkilloak dira. Produktua Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ere merkaturatu dute.
2024/05/03 - 13:11
Giza eskubideen kontrakoak direlakoan, PPren eta Voxen "konkordiaren legeak" kritikatu ditu NBEk
Nazio Batuek memoria historikoa defendatzeko "beharrezkoak diren neurriak" hartzeko deia egin diote Espainiako Gobernuari. Estatuko Memoria Demokratikoaren Legea mugatu nahian arauak ari dira Valentzian, Gaztela eta Leonen eta Aragoin.
2024/04/29 - 10:36
Rafelcoferren (Valentzian) erail duten emakume baten kasua ikertzen ari dira
66 urteko emakumearen gorpua atzo topatu zuten bere etxean, indarkeria zantzu agerikoak zituela.
2024/04/02 - 22:20
Epaileak Monica Oltraren aurkako auzia artxibatu du, inolako deliturik ikusi ez duelako
2022an Valentziako Generalitateko presidenteorde ohia dimisioa ematera behartu zuen auzi judiziala artxibatzea pozarren hartu dute Compromiseko alderdikideek, eta lehen lerro politikora itzultzeko deia egin diote Oltrari.
2024/03/11 - 16:47
Valentziako sutea sukaldeko etxetresna batean hasi zen
Baztertu egin dute "zantzu penalak" egotea, eta ondorioz, aseguru-etxeak eraikinean sartu ahal izango dira euren lana egitera.
2024/03/05 - 21:52
Marokotik iritsitako marrubi batzuetan A hepatitisa dagoela ohartarazi dute
RASFFek (Rapid Alert System Feed and Food) ohartarazi du A hepatitisa dagoela Marokotik Espainiara iritsitako marrubietan. Arrisku "serioa" da, substantzia horren "gehieneko maila" (25 gramo) gainditzen duelako.
2024/03/04 - 13:08
Hiru hildako, tartean adingabe bat, Villajoyosako etxebizitza eraikin batean izandako sutean
Emakume bat, bere semea, eta horren 5 urteko semea dira hildakoak. Sutea goizaldeko ordu biak aldera piztu da, eta 15 pertsona artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik.
2024/03/04 - 13:05
Hiru pertsona hil dira, horietako bat adin txikikoa, Villajoyosan izandako sute batean
Sutea goizaldeko 02:15ean piztu da, 24 solairuko eraikin bateko 11. solairuan. 120 pertsona etxetik atera dituzte suhiltzaileek eta 15 zauritu dira kea arnastuta.
2024/03/01 - 20:47
Valentziako suhiltzaileek Coco katua onik erreskatatu dute Campanar auzoan sutea izan eta zortzi egunera
Valentziako Udaleko suhiltzaileek katua onik erreskatatu dute ostiralean, Campanar auzoko bi eraikin kiskali zituen sutea izan eta zortzi egunera.
2024/02/26 - 17:37
Valentziako sutea zirkuitulabur batek piztu ahal izan zuen, 86. apartamentuko toldoaren mekanismoan
Campanar auzoan kiskalitako eraikina berrikusteko lana amaitu du Polizia Zientifikoak, eta hori da, azterketa amaitu ondoren, lehen txostenetik ondoriozta daitekeen arrazoirik posibleena.
2024/02/26 - 15:48
''Garrantzitsuena kapital egokia aseguratzea da''
Roberto Neirak (AXA aseguruak) uste du eraikina aseguratzea derrigorrezkoa ez bada ere, "guztiz gomendagarria" dela. Neirak adierazi du Valentziakoa bezalako kasu larrietan aseguruek kalte-ordainak aurreratu ohi dituztela.
2024/02/24 - 13:38
Ehunka lagun Valentzian, sutearen biktimen aldeko minutuko isilunean
Valentziako Udalak minutuko isilunea deitu du larunbat egunerdirako eta ehunka lagun bildu dira Udaletxe atariko plazan, osteguneko sutean hildakoen eta zauritutakoen alde, eta senideei babesa helarazteko egin den minutuko isilunean.
2024/02/24 - 13:14
10 dira dagoeneko Valentziako sutearen ondorioz hildakoak, gorpu berri bat aurkitu eta gero
Desagertuta jarraitzen zuen azken pertsonarena da aurkitu duten gorpua. Bien bitartean, sutearen jatorriari buruzko ikerketak aurrera jarraitzen du, baina sekretupean dago sumarioa.
2024/02/23 - 21:15
Valentziako sutean hildakoak 9 direla baieztatu du Poliziak
Horrez gain, 15 pertsona artatu behar izan dituzte; bik ospitalean jarraitzen dute, baina euren bizia ez dago arriskuan. Valentziak hiru dolu egun ezarri ditu.
2024/02/23 - 19:20
Hamar lagun hil dira Valentziako sutean, eta ez omen dago desagerturik
Horrez gain, 15 pertsona artatu behar izan dituzte; bik ospitalean jarraitzen dute, baina euren bizia ez dago arriskuan. Valentziak hiru dolu egun ezarri ditu.
2024/02/23 - 18:37
Pilar Bernabe: ''10 gorpu aurkitu dira, desagertutako 10 pertsonekin bat datozenak''
Pilar Bernabek, Espainiako Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen ordezkariak, baieztatu duenez, "begizko lehen ikuskapen batean, polizia zientifikoak 10 gorpu, 10 hildako, zehaztu ditu, eta bat datoz desagertutzat ditugun 10 pertsonekin".

2024/02/23 - 17:54
Aldin eta Lidlen saldutako txokolatezko gaileta batzuetan metal arrastoak egon daitezkeela ohartarazi dute
Gaileta sorta horiek (Cookies Aux Trois Chocolats, Grandino triple chocolate eta Nougatelli) Estatuko zenbait erkidegotan banatu dituzte, tartean EAEn.
2024/02/23 - 17:53
Zer estaliko du etxe-aseguruak sute kasuan?
Sutea zerk eragin duen ezagutzean funtsezkoa izango da gure aseguruak zer estaltzen duen eta zer ez jakiteko. Gainera, jakin beharko da gure polizak edukitzailea, edukia ala biak estaltzen dituen, indemnizazioa aldatu egingo baita horren arabera.
2024/02/23 - 15:47
Xabier Olano (Tecnalia): ''Poliuretanoa sistema baten barruan joaten da eta horrek ere garrantzia du''
Xabier Olano Azkune Tecnaliako suaren kontrako laborategiko arduradunaren arabera, fatxadako sistema guztiak du garrantzia, ez bakarrik materialak, izan poliuretanoa edo beste edozein isolamendu. Tecnaliak Azpeitian duen laborategian eskala txikiko, ertaineko eta handiko probak egiten dituzte.