Valentzia Erkidegoa
2023/08/30 - 15:16
120 tona tomate inguru bota dituzte aurten Buñoleko Tomatinan
Azken urteetan bezala, planetako bazter guztietako 15.000 pertsona inguruk parte hartu dute Valentziako herrian ospatzen den jai famatuan.
2023/08/27 - 22:23
Hainbat zauritu, erreskateak eta itsasontzien talkak Mediterraneoa astintzen ari den denboraleagatik
Euri eta haize denborale bortitzak ehunka gorabehera sortu ditu Balearretan, Katalunian eta Valentziako Erkidegoan. Iragarpenen arabera, eguraldi txarrak jarraituko du datozen orduetan.
2023/07/20 - 19:05
Bost botulismo kasu izan dira Espainian, ontziratutako patata-tortillen kontsumoarekin lotuta
Guztira, zazpi pertsona dira Palacios taldeak banatutako patata-tortillen kontsumoarekin lotutako agerraldiaren eraginpean daudenak, baina bost baino ez dituzte baieztatu: Madrilen, Valladoliden, Asturiasen eta Galizian. Beste bi balizko kasuak dira: Malagan eta Valentzian.
2023/07/09 - 19:56
Gizon batek emaztea hil du Antellan (Valentzia)
53 urteko gizonak adin txikiko semearen aurrean hil du 38 urteko emakumea, 15:00ak aldera. Ondoren, bere burua hil du gizasemeak.
2023/06/26 - 22:35
PPk Voxeko diputatu ultrakatoliko bati eman dio Valentziako Parlamentuko presidentzia
Valentziako akordio eskuzabalari esker, Voxek Parlamentuko burua, Generalitateko presidenteordea eta hiru sail izango ditu.
2023/06/17 - 18:39
Aita Mari euskal erreskate ontzia hamargarren misiorantz abiatu da
Burrianako (Castello) portutik itsasoratu da. Aurreko misioan, 2023ko urtarrilean, Aita Marik 111 pertsonari laguntzea lortu zuen Mediterraneoan.
2023/06/16 - 21:27
Aita Mari euskal erreskate ontziak bere hamargarren misioa abiatuko du bihar
Burrianako (Castello) portutik itsasoratuko da. Aurreko misioan, 2023ko urtarrilean, Aita Marik 111 pertsonari laguntzea lortu zuen Mediterraneoan.
2023/06/13 - 17:01
PPk eta Voxek aurreakordioa lortu dute Valentziako Erkidegoan koalizio gobernua osatzeko
Aurreakordioaren arabera, Carlos Mazon (PP) Valentziako Generalitateko presidentea izango da eta Valentziako Gorteetako presidentea, berriz, Voxekoa izango da.
2023/06/08 - 23:33
Podemosek Valentzian bakarrik aurkeztea proposatu du, eta Espainiako gainerako erkidegoetan Sumarrekin
Alderdi moreak negoziazio mahaian proposatu du Valentzian bereizita aurkezteko aukera, Compromisekin akordioa lortzeko zailtasunen aurrean, baina Sumarrek baztertu egin du.
2023/05/29 - 09:16
PPk irabazi ditu udal hauteskundeak Estatuan, eta autonomia gehienetan gobernatu ahalko du
PSOE Gaztela-Mantxan eta Asturiasen nagusitu da berriro, baina Kanarietan eta Extremaduran lehen indarra izan bada ere, eskuinaren batuketak agindu ahalko du.
2023/05/23 - 15:15
18-21 urteko hiru pertsona atxilotu dituzte, Valentziaren zelaian Viniciusi egindako irain arrazistengatik
Atxilotuak espainiarrak dira, eta oinarrizko eskubideei eta askatasun publikoei lotutako delituak leporatzen dizkiete.
2023/05/23 - 14:58
Txikizio ugari utzi dituzte euriteek Murtzian, Almerian, Alacanten eta Valentziako Erkidegoan
Euriteek kalte esanguratsuak eragin dituzte hainbat Autonomia Erkidegotan. Uholdeen ondorioz hainbat karretera itxi berhar izan dituzte. Murtzia, Alacant eta Valentziako Erkidegoa abisu laranjan daude ordubetean 40 litro metro karratuko baino gehiago pilatzea espero baita.
2023/05/22 - 23:13
Fiskaltzak ikerketa abiatu du ustezko gorroto delituagatik, Viniciusen aurkako irainengatik
Real Madrilek salaketa aurkeztu zuen Fiskaltzaren aurrean, igandean Valentziaren aurkako partidan jokalari brasildarrari irain arrazistak egin zizkiotela argudiatuta.
2023/05/08 - 14:48
Francis Montesinos jostuna atxilotu dute adin txikiko bati sexu erasoa egitea leporatuta
Jostun valentziarra aske utzi dute ordu batzuk geroago, kasua ikertzen ari den epaileak noiz deituko zain.
2023/03/27 - 22:49
Hiru herri hustu dituzte, eta beste batean, Caudielen, etxeratze agindua ezarri dute
Suteek bost egun daramate eta garrek gauean atseden eman duten arren egusentiak haize boladak ekarri ditu, 70 kilometro ordukorartekoak. 1.500 bizilagun atera dituzte bere etxetik, eskualde horretako biztanleriaren % 40.
2023/03/27 - 22:43
PPren mitinean protagonismo guztia eliza ebanjelistako predikatzaile batek bereganatu zuen asteburuan
Gaur oraindik ere zeresana ematen ari da Alderdi Popularrak asteburuan antolatutako ekitaldia. Latinoen boto bila edo, PPren mitinean protagonismo guztia eliza ebanjelistako predikatzaile batek bereganatu zuen.
2023/03/27 - 15:05
Zortzi atxilotu, Euskadin eta Valentzian hildako 22 adinekoren herentziaz jabetzeagatik
Guardia Zibilak zortzi pertsona atxilotu ditu, eta horietako bat kartzelan sartu dute, hildako 22 adinekoren herentziaz jabetzen zen erakunde bat desegin ostean. Talde kriminalak enpresak eta sozietate paraleloak muntatu zituen dirua zuritzeko.
2023/03/27 - 14:03
Zortzi atxilotu, tartean bi bilbotar, hildako 22 adinekoren ondareaz jabetzea egotzita
Guardia Zibilaren arabera, sare horretako buruak Bilboko bi anai-arreba ziren.
2023/03/27 - 10:50
Castelloko suteak hobera egin du eta erretako eremua ez da handitu
Suak 3.800 hektarea inguru erre ditu eta kaltetutako perimetroa 40 kilometro karratukoa da.
2023/03/26 - 19:44
Gizon batek emaztea hil du Orihuelan
Espainiako Gobernua genero indarkeria gisa ikertzen ari da Alacanteko udalerri horretan ustez bikotekideak emakume bat hil izana.