Gizon batek emaztea hil du Antellan (Valentzia)
53 urteko gizon batek bikotekidea hil du labankadaz, familiaren etxean, Antellan (Valentzia). 38 urte zituen emakumeak eta bien semea, 12 urteko mutikoa, etxean zegoen aitak ama hil duenean. Ondoren, bere burua hil du gizonak lepoa moztuta.
Valentziako Guardia Zibilaren Komandantziak jakinarazi duenez, hilketa 15:00ak aldera izan da, etxean zegoen hamabi urteko seme baten aurrean.
Bikotea banatzeko izapideetan zegoen, aipatu iturrien arabera. Ikerketaren inguruko iturriek EFEri zehaztu diotenez, bikotearen artean ez zegoen aurretik salaketarik indarkeria matxistagatik (hilketa matxisten % 80an gertatzen den bezala), eta, beraz, ez zegoen urruntze-agindurik.
Guardia Zibilak jakinarazi duenez, Alzirako Guardiako Epaitegiko Batzorde Judizialak gorpua altxatuko du, Valentziako Polizia Judizialaren Unitate Organikoak instruitutako eginbide batzuetan.
Indarkeria matxista kasu gisa baieztatuz gero, asteburu honetan gertatzen den bigarrena izango litzateke, 34 urteko beste emakume bat hil baitzuen atzo, Logroñon, haren bikotekideak. 44 urteko gizon bat atxilotu zuten gero, hiru seme-alaba adingabeak Ebro ibaian itotzen saiatzen ari zela.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak