Valentzia Erkidegoa
2024/11/15 - 20:47
Carlos Mazon "berreskuratzea gidatzeko" geldituko da, eta gai ez bada, ez da berriro bozetara aurkeztuko
Valentziako presidenteak esan duenez, "ahal zen onena egin zen" zuten informazioarekin. PSPVk bere botoak eskaini dizkio Gobernuari berreraikitze prozesurako, Voxen menpe egon beharrik izan gabe, betiere PPk Mazon kargutik kentzen badu.
2024/11/15 - 15:32
Valentziak errekuperaziorako presidenteordetza bat izango du, eta larrialdietarako kontseilaritza berri bat
Valentziako Generalitateko presidenteak ez du sail horiek zuzenduko dituzten izenen berri eman, ezta birmoldaketa noiz egingo duten zehaztu ere.
2024/11/15 - 13:44
Valentziako Unibertsitatea GOIDIk hondatutako familia-albumak zaharberritzen ari da
Valentziako Unibertsitateak argazkiak ez botatzeko eskatu die herritarrei, hondatuta egon arren. Familiako oroitzapen horiek berreskuratu nahi ditu, zaharberrituta, jabeei kontserbazio-egoera onean itzultzeko.
2024/11/15 - 13:03
Mazonek GOIDIaren inguruko ikerketa batzordea eskatuko du: ''Valentziarrek gertatu zena jakin behar dute''
Valentziako Generalitateko presidenteak esan duenez, prebentzio sistemak "ez zuen ondo erantzun" eta "gauza gehiegik egin zuten kale". "Ahal bezain ondo egin genuen eskura genuen informazioarekin", erantsi du.
2024/11/15 - 12:50
Ehunka manifestarik Mazonen dimisioa eskatu dute
Valentziako Erkidegoko presidentearen irudia ahuspez erakutsi dute pankarta batean manifestariek, eta "Mazon, dimititu" oihukatu dute protestan.
2024/11/15 - 08:54
Albiste izango dira: Mazonen azalpenak hondamendiari buruz, Ondas sariak eta Euskadi Bono Denda abian da
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/14 - 22:20
Andaluzia, Valentzia eta Katalunia normaltasuna berreskuratzen hasi dira, goialdeko depresioa atzean utzita
Kalte handiagoak saihesteko asteazkenetik herritarrak ohartarazita, Espainiako Estatuak 15 egunetan astindu duen bigarren borraska aldentzen ari da hildakorik utzi gabe, baina milaka pertsona etxetik kanpo daude oraindik, eta Valentzian garbiketa lanak moteldu ditu.
2024/11/14 - 13:57
Goialdeko borraska hego-mendebaldera mugitu da, Andaluziako hainbat probintzia abisu laranjapean jarrita
Ordubetean metro koadroko 30 litro pila daitezke Cadizen, Sevillan eta Huelvan. Valentziak eta Malagak normaltasuna berreskuratzeko lanetan jarraitzen dute.
2024/11/14 - 08:34
Albiste izango dira: Alerta Valentzia eta Malagan, bullying epai aitzindaria eta Irungo emakume baten hilketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/13 - 16:38
Torresek batasuna eskatu du Valentziako hondamendiaren arrean: "Helduko da erantzukizunak argitzeko ordua"
Kongresuan egin duen agerraldian, iragarri du kaltetuei laguntzeko eta horien eskariak bideratzeko Goi Batzorde bat sortuko dutela. Orain, "erakundeen indarra" kaltetuei bideratu behar zaiela nabarmendu du.
2024/11/13 - 14:30
Hainbat ibaik gainezka egin eta uholdeak eragin dituzte Malagan, eta Valentzia berriro alerta gorrian dago
Malagan, osasun zentro asko itxi eta milaka herritar etxetik atera behar izan dituzte. Gainera, Espainiako Meteorologia Agentziak maila gorrira igo du Valentziako probintziaren kostaldean 21:00etatik ostegun eguerdira arte egingo duen euriteengatiko abisua.
2024/11/13 - 13:43
Mazonek esan du bere Gobernua 'ziztu bizian' ari dela lanean GOIDIak kaltetutakoei laguntzak emateko
Carlos Mazon Generalitateko presidenteak defendatu du gobernua "oso azkar" eta "kalez kale" ari dela lanean, eta Valentziako Gobernuak azken egunetan onartutako laguntzak "ziztu bizian" aplikatzen ari dela.
2024/11/13 - 12:11
Goialdeko borraskaren egunetik Torrenten desagertuta zeuden 3 eta 5 urteko haurren hilotzak aurkitu dituzte
Ruben eta Izan haurren gorpuak Torrentetik hainbat kilometrotara aurkitu dituzte, bi udalerritan.
2024/11/13 - 08:51
Albiste izango dira: Beste borraska bat Mediterraneoan, Guggenheimeko zuzendari berria eta Euskadi Bono Denda
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/12 - 18:33
Egoerak hobera egin badu ere, lokatzak Algemesiko kaleak estaltzen jarraitzen du
Azken egunotan, Algemesiko bizilagunek ikusi dute herriko kaleetan pilatutako objektuak kentzen joan direla. Hala ere, badirudi "erabateko normaltasuna" berandu iritsiko dela Valentziako herrira.
2024/11/12 - 08:42
Albiste izango dira: Lehendakariari elkarrizketa Euskadi Irratian, zerga erreforma eta borraska Mediterraneoan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/11 - 21:37
''Goialdeko depresio bat dator eta prezipitazio mardulak utzi ditzake Mediterraneo inguruan''
Goialdeko depresio honek gurean ez du euri askorik utziko, baina Mediterraneo inguruan asko bota dezake. "Hala ere, ez dugu uste duela bi astekoa gertatuko denik", adierazi du Andoni Aizpuruk.
2024/11/11 - 14:39
Hondamendiak eragindakoengatik erantzukizun politikoak eskatzea baztertu du oraingoz Pedro Sanchezek
Espainiako Gobernuko presidenteak esan du exekutiboa "behar den horretan buru-belarri" dagoela, eta "denborarik" izan izango dugula erantzukizunak eskatzeko. Halaber, argitu du Mazon Generalitateko presidentearekin WhatsApp bidez mezuak trukatu zituela urriaren 29an, hondamendiaren egunean.
2024/11/11 - 13:22
Mazon: ''Akatsak izan zirela onartu beharko dugu, zalantzarik gabe, umiltasun osoz''
Goialdeko depresioaren inguruko kudeaketagatik kolokan dagoen Valentziako presidenteak esan du "denok" daudela behartuta "egin ahal izan ziren akatsak birpasatzera". Dena dela, ez du argitu dimitituko ote duen.
2024/11/11 - 10:02
Kalteturik ez dauden 47 ikastetxe ireki dituzte gaur Valentzian
Gainerakoak arian-arian irekitzen joango dira. Bien bitartean, ikasle horiek beste ikastetxe batzuetan hartuko dituzte. Eskola euren udalerritik kanpo egonez gero, eskola-garraioa izateko aukera emango diete.