Barne kontseilari ohiak esan du teknikariengatik bidali zela berandu alerta mezua, ez Mazonengatik
Salome Pradas Valentziako Generalitateko Justizia eta Barne kontseilari ohiaren arabera, goi-geruzetako depresio isolatua (goidia) iragartzeko alerta ez zen lehenago bidali teknikariengatik, eta ez Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidentearengatik. 2024ko urriaren 29 hartan, 20:11n bidali zieten horren berri emateko alerta herritarrei.
Valentziako goialdeko depresioaren kudeaketa ikertzen ari den Catarrojako epailearen aurrean hitz egin du Salome Pradasek, eta bere abokatuaren galderei soilik erantzun die.
EFE albiste agentziak jakin duenez, epaile aurrean, Barne kontseilari ohiak ukatu egin du presidentearen aginduaren zain egon zela. Horren arabera, Ekintzak Koordinatzeko Zentro Integratuko (Cecopi) teknikarien jarraibideak izan zituen kontuan mezua bidaltzeko.
Aurrez, esana zuen ez zuela esperientziarik larrialdien kudeaketan.
Zure interesekoa izan daiteke
Denis Itxaso: “Kaleratze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Gaur egingo dira Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"