Viana
2024/12/26 - 15:14
Vianako enpresa batetik lapurtutako 10 tona brontze aurkitu dituzte Bilboko txatartegi batean
Ikerketari esker, 10.625 kg brontze berreskuratu eta taldea desegin zuten. Operazioan lau pertsona atxilotu dituzte eta beste bat inputatu dute.
2024/08/31 - 14:35
Hiru zauritu Vianan bi autoren arteko aurrez aurreko talkan
Istripuaren ondorioz su hartu dute bi autoek eta Suhiltzaileek itzali behar izan dute. Zaurituetako bi Logroñoko San Pedro Ospitalera eraman dituzte.
2024/03/20 - 19:52
55 urteko gidari bat larri zauritu da Vianan, traktore batekin talka eginda
Istripua NA-134 errepidean gertatu da, Viana (Nafarroa) parean, eta zaurituak burezurreko traumatismo larria izan du. Hori dela eta, Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dute.
2023/09/23 - 19:19
Euskararen ofizialtasuna eta Euskal Herri osorako hezkuntza sistema propioa aldarrikatu dituzte ikastolek
2023-24 ikasturtearen hasiera ekitaldia egin du Ikastolen Elkarteak Vianan. "Hezkuntza Marko Orokor berria" estreinatuko dutela ere iragarri du Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak.
2023/06/03 - 16:51
Dolores Redondo idazleak Vianako Printzea saria jaso du gaur
Kultura arloan Nafarroako Foru Erkidegoak banatzen duen saririk nagusiena da, eta María Chivite presidenteak eman dio garaikurra idazleari. Redondo oso eskertuta agertu da, eta hitzaldia kritikarako erabili du, besteak beste, Adimen Artifizialaren kontra egiteko.
2023/04/03 - 15:13
Itzuliak trafikoan eragingo dituen traba nagusiak
Txirrindularien lasterketak trafiko eta tranbia etenak eragingo ditu gaur Gasteizen. Datozen egunetan, honetan izango dira trafikoan gorabeherak: Nafarroan (asteartea), Errenterian (asteazkena), Bizkaiko Ezkerraldeko hainbat herritan (osteguna), Zornotzan (ostirala) eta Eibarren (larunbata).
2022/05/20 - 15:13
Pedro Salaberri margolariak jasoko du Vianako Printzearen Saria
Talentu Artistikoaren Sustapenerako saria Sofía Esparza Jaúregui sopranoarentzat izango da.
2022/05/02 - 22:13
Bi emakume larri zauritu dira Vianan eta Bertizaranan izandako trafiko istripuetan
59 urteko motor-gidari larri zauritu da N-111 errepidean, Vianan, aurrez aurre talka eginda. Gainera, 70 urteko emakume sunbildar bat oso larri zauritu da beste istripu batean, NA-1210 errepidean, Bertizaranan.
2022/04/29 - 15:35
Pedro Salaberri, El Drogas, Josu Imanol Delgado eta Jose Luis Lizarraga, Vianako Printzearen Sarirako hautagai
Kulturaren Vianako Printzearen Sariak kulturgintzan azpimarragarriak diren pertsona eta erakundeen, oraingoan lau gizonezkoren, ibilbidea "nabarmendu eta azpimarratzen" du.
2021/08/02 - 14:54
Flamenco on Fireren programazioa larunbatean abiatuko dute Vianan
F on Firek jaialdiaren lagin bat eramango du Vianara, Nafarroa Arenara eta Lizarrara, abuztuaren 25etik 29ra Baluarten kontzertu nagusien zikloa hasi aurretik.
2021/07/03 - 14:27
18-29 urtekoen txertaketa eta 60-67koen bigarren dosia aurreratuko dute Nafarroan
Azken agerraldiak ikusita, gazteak immunizatu nahi ditu, batetik, Nafarroako Gobernuak, eta, bestetik, AstraZenecaren bigarren dosiaren zain dauden adinekoen pauta amaitu nahi du hilabete amaierarako.
2021/05/28 - 15:19
Vianako Printzearen Saria, Teresa Catalanentzat
Musikari eta konpositoreaz gain, Nafarroako Gobernuak Martxel Rodriguez dantzari eta koreografoa ere saritu du, kasu horretan talentua sustatzeko sariarekin.
2021/05/08 - 20:02
Zer egin ahalko da eta zer ez Nafarroan, igandetik aurrera?
Hauek dira alarma egoera amaitzearekin batera, igandetik aurrera, Nafarroan indarrean egongo diren neurriak.
2021/05/05 - 13:44
Bederatzi hautagai, Vianako Printzearen Saria irabazteko
David Beriain joan den astean Burkina Fason hil zuten nafar kazetaria da aurten 20.000 euroko diru saria berreskuratuko duen saria jasotzeko hautagaietako bat.
2021/04/23 - 01:50
Bi emakume hil dira Vianan izandako trafiko-istripu batean
Ezbeharra 22:18 aldera jazo da, eta bi autoek aurrez aurre egin dute talka N-111 errepideko 84. kilometroan, udalerri nafarrean.
2020/11/28 - 16:40
% 3,9ra jaitsi da positibitate tasa Nafarroan eta % 5,3ra Euskal Autonomia Erkidegoan
105 kasu berri atzeman dituzte azken orduetan Nafarroan eta 618 EAEn: 73 Araban, 309 Bizkaian eta 233 Gipuzkoan.
2020/11/27 - 15:46
Positibotasun tasak behera egiten jarraitzen du EAEn eta apur bat gora Nafarroan
Positiboek behera egin dute apur bat Euskadin (624), eta COVID-19 kasuen kopuruak gora egin du berriro Foru Erkidegoan, bigarren egunez jarraian (161).
2020/11/26 - 15:24
Positibo tasa apur bat igo da EAEn eta Nafarroan
Euskadik 666 kasu erregistratu ditu azken 24 orduetan, % 6,1eko positibo tasarekin, eta Nafarroak 138, % 4,3ko positibo tasarekin.
2020/11/25 - 16:39
Euskadin 97 hildako izan dira COVID-19aren eraginez azken astean eta Nafarroan 48
Kutsatze tasa % 5,6ra jaitsi da EAEn eta % 3,6ra Nafarroan, azken orduetan 693 eta 106 positibo atzeman ostean.
2020/11/24 - 20:11
Positibo tasa % 6,3 eta % 6,9ra jaitsi da azken orduetan EAEn eta Nafarroan
Euskadik 610 positibo berri atzeman ditu eta Nafarroak 141. Kasuen gorakada gorabehera, positibo tasak behera egin du.