% 3,9ra jaitsi da positibitate tasa Nafarroan eta % 5,3ra Euskal Autonomia Erkidegoan
COVID-19aren 11.603 proba diagnostiko egin zituzten atzo Euskal Autonomia Erkidegoan eta, horietatik, 618k positibo eman zuten (% 5,3), Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez.
Lurraldeka, 73 kasu berri atzeman dira Araban, 309 Bizkaian, 233 Gipuzkoan eta 3 beste autonomia erkidego batzuetako pertsonengan.
Ospitaleen egoerari dagokionez, 47 pertsona ospitaleratu zituzten atzo EAEko ospitaleetan COVID-19agatik, eta 130 pertsona daude une honetan Zaintza Berezien Unitatean gaitza dela eta.
Udalerriei buruzko informazioa eta R0 indizea ez dira astelehenera arte eguneratuko.
Gainera, Bizkaiko adinekoen egoitza-sareko bi erabiltzaile hil dira azken 48 orduetan COVID-19arekin, eta pandemiaren bigarren olatua hasi zenetik 101 dira hildakoak jada. Halaber, gaur egun 172 egoiliar daude kutsatuta.
Bestalde, COVID-19 kasuak berriro jaitsi dira Nafarroako Foru Erkidegoan, 105era arte, aurreko bi egunetan zertxobait igo ostean, Nafarroako Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.
Ostiralean 2.688 PCR eta antigeno proba egin ziren (1.252 PCR eta 1.436 test antigeno), eta horietatik % 3,9 positiboak izan ziren. Beraz, positibotasun-ehunekoa ere jaitsi egin da berriro, eta OMEk gomendatzen duen % 5etik behera geratu da.
Gainera, atzo bi pertsona hil ziren: 83 eta 35 urteko bi gizon, eta aurreko egunetan beste hiru heriotza izan zirela jakinarazi zuten: 91 eta 88 urteko bi emakumerenak eta 66 urteko gizon batena. Arrazoi horrek eragindako heriotzen kopuru osoa, beraz, 870eko da Nafarroan.
Eremuka, Iruñean eta eskualdean atzeman dituzte positibo berrien % 59, Tuteran % 15 eta Lizarran % 18. Gainerako positiboak (% 8) Nafarroako beste eremu batzuetan banatu ziren.
Adin-tarteen arabera, kasu berri gehien 15 urtetik beherakoen artean atzeman dituzte (% 25); ondoren, 45 eta 59 urte bitartekoen artean (% 23); eta, hirugarrenik, 15 eta 29 urte artekoen artean (% 22). Ondoren, 30-44 urteko taldea % 16koa izan da; 60-75 urteko taldea, % 11koa; azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea, % 3koa.
Ospitaleen ikuspegitik, 177 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19arekin (atzo baino 11 gutxiago), horietako 37 ZIUn daude (atzo baino hiru gutxiago) eta beste 14 etxean ospitaleratuta (atzo bezala). Gainerakoak, 126 paziente, plantan daude.
Koronabirusaren bigarren olatua geldiarazteko hilabete baino gehiagoko neurri gogorren ostean, aste honetan hasi dira neurriak malgutzen Nafarroan. Ostegunetik terrazak irekita daude, eta adinekoen egoitzetan bisitak baimendu dituzte.
Dena dela, Nafarroako Gobernuak konfinamendu perimetralari eusten dio, baita etxeratze-aginduari eta eremu publikoan 6 pertsonara arteko bilera mugari ere (eremu pribatuan, elkarbizitza unitatea bakarrik bil daiteke).
Zure interesekoa izan daiteke
Hil egin da Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatutako mutiko bizkaitarra
Ezbeharra pasa den larunbatean gertatu zen, eta, harrezkero, Gurutzetako ospitalean egon da larri.
Zuzenean: Balearen Desfilea
Balearen desfileak kolorez jantziko du Bilbo. Gaztetxoenei zuzendutako ekitaldiak hiriko kaleak zeharkatuko ditu milaka lagunek lagunduta.
Ur murrizketak Arabako hainbat herritan, lehorteak eta eskasiak eraginda
Arabako Ur Partzuergoak ur murrizketak ezarri ditu Agurain edo Alegria-Dulantzi bezalako udalerrietan. Zuian, berriz, ura zisterna-kamioietan eramaten hasi dira hornidura bermatzeko.
Zuzenean: Bilboko Aste Nagusiko txupinazoa
Bilbok bere jaiei hasiera emango die: txupinaren burrunbarekin, bilbotarrek zazpi jai-egun dituzte aurretik Aste Nagusiaz gozatzeko.
Euria lagun, Rigloseko sutea mendean hartzea lortu dute
Baso-sutearen bilakaera ona dela eta, gaur hasiko dira 19 herrigunetatik ebakuatutako bizilagunak (1.000 baino gehiago) beren etxeetara itzultzen.
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.