Villabona
2024/04/09 - 10:46
Normaltasuna itzuli da N-1 errepidera, Villabonan lau ibilgailuk istripua izan eta auto ilarak sortu ondoren
Donostiarako noranzkoan izan da ezbeharra da, eta, ondorioz, zazpi kilometrorainoko auto ilarak sortu dira.
2024/03/06 - 23:05
Xuhar Herri Plataforma: ''Arduradunek biktima izaera ukatu eta erruduntzat jo nahi gaituzte''
Agerraldia egin dute Villabonako Berdura plazan. Bertan, asteazkenean, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuaren adierazpen "larriak" salatu dituzte. Esan dute "zaurgarri eta umiliatuak" sentitzen direla. Horregatik, Poliziaren indarkeria salatzeko manifestazioa deitu dute martxoaren 16rako, Tolosan.
2024/03/05 - 18:29
Tolosan zauritutako gazteak ''istiluetan parte hartu'' zuela adierazi du Erkorekak
Segurtasun sailburuak adierazi duenez, Ertzaintzaren "oinarrizko" hipotesia Tolosako inauterietan jaurtigai baten kolpea jaso ondoren zauritutako gaztea "istiluetan parte hartzen" ari zela da.
2024/03/01 - 17:55
Xuhar herri plataformak "bestelako" polizia eredu bat eskatu eta "sinesgaitz" jo du errebotearen hipotesia
EAJk Tolosako auziaren inguruan harturiko jarrera "lotsagarria" kritikatu du plataformak, eta asteazkenean Villabona-Amasako Udalbatzan esandako "astakeriak publikoki" salatu ditu.
2024/02/29 - 16:52
Ertzaintzak ondorioztatu du foam jaurtigai batek zauritu zuela Villabonako gaztea, "errebotez"
Txostenaren hipotesi nagusia da beste pertsona baten besoan jo ondoren "errebotez" zauritu zutela 16 urteko mutila begian. Ertzaintzaren jokaera protokoloen araberakoa izan zela ere badio txostenak.
2024/02/27 - 11:15
Hiru orduz 10 kilometrotik gorako auto ilarak izan ostean, trafikoa bere onera etorri da N-1ean
Bi ibilgailuren artean jazo da ezbeharrean ez da inor zauritu.
2024/02/13 - 21:26
Tolosan zauritutako gaztearen aitak Ertzaintzaren jokabidea salatu eta erantzukizunak eskatu ditu
Ertzaintzaren proiektil batek zauritutako gaztearen aitak agerraldia egin du Villabonan. Azaldu du semea ospitalean dagoela, ebakuntzaren zain. Begian 15 puntu eta odolbilduak dituela esan du, eta erretina alde batera jausi zaiola. Ertzaintzaren jokabidea salatu eta erantzukizunak eskatu ditu.
2024/02/13 - 18:21
Beatriz Unzue, Villabona-Amasako alkatea: ''Gaztea sendatzea eta dena ondo joatea espero dugu''
Villabona-Amasako alkateak herriko gazte bati Tolosako inauterietan gertatutakoa salatu du. Larri zauritutako 16 urteko gaztea Ertzaintzaren "pilotakada batek" jo zuen; horixe izan zen Tolosako Asunción klinikara eraman aurretik artatu zuen osasun-langileari esan zion lehen gauza.
2024/01/31 - 10:45
Villabonako Anders Gallery estudiokoak urteko tatuaje onenen artean hautatu dituzte
Espainiako estatuan zabalkundea duen Tinta&Estilo aldizkarian jaso dituzte 2023ko tatuaje onenak. Tartean dira Ander Ortiz de Muruak egindako lau. Tatuatzaileak aitortu du 2023an egindako ahaleginek emaitza eman dutela eta 2024an ikasten eta hobetzen jarraitu nahi duela.
2023/12/21 - 08:53
Albiste izango dira: Hezkuntza Legearen onarpena, San Tomas feriak eta greba Bilbobusen
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/20 - 12:12
Lehen orduko trafiko arazoak konponduta, zirkulazioa bere onera itzuli da N-1 errepidean
Adunan eta Iruran bi istripu izan dira goizean, eta Donostiarako zein Gasteizerako noranzkoetan 6 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira bi ezbehar horien ondorioz.
2023/12/20 - 12:09
N-1 errepidean izandako bi istripuk auto-ilara luzeak eragin dituzte gaur goizean
Gaur goizeko lehen orduan Villabonan eta Tolosan N-1 errepidean izan diren bi istripuk hiru kilometro inguruko auto-ilarak eragin dituzte bi noranzkoetan.
2023/12/20 - 10:44
Albiste izango dira: Lointek Gernikaren ekitaldia, Cyberzaintzaren aurkezpena eta kaosa N-1 errepidean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/16 - 17:15
N-1eko lanak behin amaituta, desegin dira Villabona pareko auto-ilarak
Mantentze-lanak zirela eta, bi erreietako bat itxi behar izan dute Irungo noranzkoan, eta, ondorioz, 7 kilometroko auto-ilarak sortu dira, tarteka Tolosaraino iritsi direnak.
2023/09/19 - 10:21
Albiste izango dira: Euskara Kongresuan eta EBn, sagardoaren uzta berria eta NBEren bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/08/31 - 21:47
A-15a eta N-1a sei orduz kolapsatuta egon dira, Villabonan izandako istripu baten ondorioz
Kamioi bat Oindolar tunelaren barruan gurutzatuta gelditu da. N-1era ere hedatu dira pilaketak.
2023/08/21 - 15:07
Normaltasuna Belabietako tunelean, A-15 errepidean, estalkiaren zati bat jausi ondoren
Gertakariaren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute Donostiarako noranzkoan, eta auto-ilarak sortu dira.
2023/08/21 - 12:05
Belabietako tunelaren estalkiaren xafletako bat jausi da, Villabona parean
Belabietako tunelaren (Villabona, Gipuzkoa) estalkiaren xafletako bat jausi da, eta, ondorioz, A-15 autobidea zarratu behar izan dute Donostiako noranzkoan.
2023/08/07 - 15:43
Ilarak sortu dira A-15ean, Villabona parean, auto batek su hartu duela eta
Hasiera batean errepidea guztiz itxi dute, baina jada zabalik dago Irungo noranzkoa eta errei bat Iruñekoan.
2023/07/21 - 17:22
67 urteko mendizale debar bat hil da Panticosan
Ostegun arratsaldetik desagertuta zegoen. Lagunekin ibilaldi bat egitera irten zen, baina taldetik urrundu zen. Hildakoa, Joxan Larrañaga, oso ezaguna zen hainbat herritan; izan ere, Debakoa izan arren, apaiza zen, eta Oñatin eta Villabonan parrokoa izan zen urte askoan.