Errepideak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

N-1eko lanak behin amaituta, desegin dira Villabona pareko auto-ilarak

Mantentze-lanak zirela eta, bi erreietako bat itxi behar izan dute Irungo noranzkoan, eta, ondorioz, 7 kilometroko auto-ilarak sortu dira, tarteka Tolosaraino iritsi direnak.

Normaltasuna itzuli da N-1 errepidera, Villabonan, eguerdi aldera, auto-ilarak izan ostean.

Mantentze-lanak zirela eta, bi erreietako bat itxi behar izan dute Irungo noranzkoan, eta, ondorioz, 7 kilometroko auto-ilarak sortu dira, tarteka Tolosaraino iritsi direnak

14:30 jota zirenean, Segurtasun Sailak jakinarazi du amaitu direla inguru horretan egiten ari ziren lanak, eta erreia ireki dutela. Ondorioz, auto-ilarak pixkanaka-pixkanaka desegin dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

VacaPop, ganadua erosi eta saltzeko aplikazioa: “Edadekoak ere hasi dira, pixkanaka, erabiltzen”

Inora joan beharrik gabe abereak saldu eta erosteko helburuarekin sortu da VacaPop mugikorrerako aplikazioa. Azoken zain egon barik, Internet bidez behiak, zaldiak, ahuntzak, landako makinaria eta bazka saldu eta erostea posible da honezkero.  Oier Aizpuru eta Aitzol Gorospe abeltzain gazteek adierazi dutenez, oso erraza eta azkarra da. Nabarmendu dute, halaber, tratuak era tradizionalean ixten direla, alegia, aurrez aurre. 

Gehiago ikusi