Vitoria-Gasteizko Kuadrilla
2023/09/11 - 14:55
Mugarrietatik egin ohi den ibilbidearekin hasi dira Gasteizen Olarizu Eguna ospatzen
Udalbatzak, ia hamar kilometroko ibilbidean, Lubinau, Jungitu, Matauku, Argomaiz eta Andollu herriak igaro ditu, 38 mugarriak bisitatuz.
2023/07/07 - 13:38
Lau pertsona atxilotu dituzte Gasteizen, farmaziako produktuak eta kosmetikoak legez kanpo salerostea egotzita
Gainera, beste pertsona bat atxilotu dute Madrilen. Halaber, merkatuan 180.000 euroko balioa izango luketen produktuak hauteman dituzte.
2023/06/19 - 16:33
Basquevolt enpresak litiozko bateria solidoaren prototipo berri bat egingo du urte amaierarako
Bateria horien teknologia "iraultzaileak" egungo bateria elektrikoen kostua % 30 murriztu, eta, gainera, horien autonomia % 50 handituko du, "hemendik 2035era ibilgailu elektrikoa demokratizatzea" ahalbidetuko duena, Basquevolt enpresako buruak iragarri duenez.
2023/05/22 - 18:37
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egiteagatik
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, biktimak "azken asteetan" jasaten ari zen erasoen eta tratu txarren berri eman die agenteei.
2023/04/28 - 18:43
Armentia, jendez lepo Arabako zaindariaren eguna ospatzeko
Milaka arabar ari dira euren zaindariaren eguneko erromeriaz gozatzen. Aurtengo San Prudentziok azken urteotako jendetsuena izateko itxura guztia du.
2023/04/28 - 12:29
Armentia izango da gaur, San Prudentzio egunean, jaiaren erdigunea
Probintzia plazan erretreta egin ostean, gau tropikal batez gozatu dute arabarrek, danbor eta upelak hartuta. Festak Armentiako landetan jarraituko du egunean zehar; hainbat ekitaldi daude antolatuta.
2023/04/20 - 23:38
Gamarrako hilketaren akusatua errudun jo dute, eta aldeek espetxealdi iraunkorra eskatu dute
Fiskalak, akusazio partikularrak eta defentsak espetxealdi iraunkor berrikusgarria eskatu dute. 2020ko uztailean, desgaitasuna zuen 20 urteko gizonezko bat hil zuen 18 urteko mutil batek Gasteizen, Gamarrako industrialdeko pabiloi batean.
2023/04/12 - 22:52
Gamarrako pabiloi bateko hilketagatik akusatuak erruduntzat jo du bere burua
2020ko uztailean, Gasteizen, Gamarrako industrialdeko pabiloi batean, desgaitasuna zuen 20 urteko gazte bat hil zuen 18 urteko mutil batek. Ander gaztea hil zuela onartu du akusatuak baina, drogen eraginez, ez zela bere buruaren jabe deklaratu du.
2023/04/12 - 10:14
Gasteizen desgaitasuna zuen gazte bat ustez hil zuen gizonaren aurkako epaiketa, Arabako Lurralde Auzitegian
Hilketa 2020ko uztailean jazo zen Gamarrako pabiloi abandonatu batean. Aurrez pentsatutako eta azpikeriaz egindako erailketa delitua egotzi dio Fiskaltzak, eta espetxealdi iraunkor berrikusgarria eskatuko du ustezko hiltzailearentzat.
2022/11/17 - 11:57
Urtaran: "Ez dugu aurreikusita Gardelegiko zabortegia handitzea, ezta hondakin arriskutsuak jasotzea ere"
Jaurlaritzak hondakinen kudeaketaren harira atzo aurkeztutako ibilbide orriaren kontura, alkateak azpimarratu du ez dutela Gasteizko zabortegiaren "izaera aldatuko, inondik inora".
2022/09/13 - 15:59
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen urruntze agindua urratu, eta bikotekide ohia jotzen saiatzeagatik
Olarizuko zelaietan, lagun talde bat eztabaidan zebilela ohartarazi zuen hiritar batek. Udaltzaingoa bertaratu zen, eta gizonaren bikotekide ohiak eta haren senitarteko batek baieztatu zuten gizonezkoa eraso egiten saiatu zela, eta, gainera, urruntze agindua hautsi zuela.
2022/09/12 - 19:39
Olarizuko erromeria itzuli da
Aurten bai, gurutzera igo eta erromeriaz gozatzeko aukera dute Gasteizko herritarrek.
2022/07/14 - 19:29
Sutea Argandoñan, Gasteizko ekialdean
Arratsaldeko lehen orduan, Argandoñan, Gasteizko ekialdean, sute bat piztu da, eta suhiltzaileak sua itzaltzen saiatzen ari dira.
2022/07/14 - 17:45
Araban piztutako bost sute, kontrolpean
Dirudienez, traktore batek su hartu du Argandoñan, eta horrek eragin du sutea. A-132 errepidea itxi behar izan dute, eta Andolluko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte badaezpadako neurri gisa.
2022/07/13 - 13:31
Jaurlaritzak alerta ezarri du Araban baso-suteen arriskua tarteko
Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak baso-suteetarako planaren alerta fasea jarri du indarrean, gaurko 39 ºC-ko maximoak espero baitira Arabako hainbat lekutan.
2022/07/12 - 23:22
Sute batek bost pertsona etxetik ateratzera behartu ditu Mendiolan
Bestalde, beste sute bat piztu da Barrundiako (Araba) landa eremu batean. Sua 18:30ak aldera hasi da. Suhiltzaileek kontrolatu badute ere, 20:30ak aldera berriro bizitu da.
2022/06/01 - 19:25
Jon Buesa Arabako EAJren bozeramaile ohiak 46 urte desagertuta egon den Bako jainkoaren bustoa entregatu du
Eskultura erromatarra Arkaiako aztarnategian topatu zuten eta Aldundiak, Ertzaintzarekin harremanetan egon ostean, Fiskaltzara jo zuen. Orain, BIBAT Arkeologia Museoan beharrezko frogak egiten ari dira pieza benetakoa ote den baieztatzeko.
2022/05/18 - 13:40
Gasteizko igerilekuek pandemia aurreko funtzionamendua berreskuratuko dute uda honetan
Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuetan ez da beharrezkoa izango aldez aurretik hitzordua eskatzea, ez da osasun-arrazoiengatik edukiera-mugarik egongo, ezta gehieneko egonaldi-orduen mugarik ere.
2022/05/12 - 14:27
Urtaran, Subillako gasaren kontura: "Zentzurik al dauka ustiatu ezingo den zerbait esploratzea?"
Bestalde, Gasteizko alkateak aurreratu du administrazioan lan egiten duten bitartekoen egoera egonkortzeko prozesua konplexua izango dela, eta horretarako, elkarlana sustatzearen alde egin du. 600 bat pertsona sartuko dira prozesuan hiriburuan.
2022/04/28 - 14:44
Giro ona Armentian, eguraldiak gehiegi lagundu ez arren
Lehen ordutik, ehunka lagun hurbildu dira Armentiako zelaietara San Prudentzio eguna ospatzeko.