Gasteizko igerilekuek pandemia aurreko funtzionamendua berreskuratuko dute uda honetan
Mendizorrotzako eta Gamarrako Gasteizko udal igerilekuek pandemiaren aurreko funtzionamendua berreskuratuko dute uda honetan; beraz, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik hitzordua eskatzea, ez da osasun-arrazoiengatik edukiera-mugarik egongo, ezta gehieneko egonaldi-orduen mugarik ere.
Halaber, bere garaian kutsatzeak prebenitzeko segurtasun-distantzia gordetzea xede zuten zirkuluak ere desagertuko egingo dira, eta barruko aldageletan eta dutxetan edukiera mugak kenduko dira; iaz edukieraren % 35ean bakarrik erabil zitezkeen.
Mendizorrotza zabalik egongo da maiatzaren 27tik irailaren 18ra; Gamarra, berriz, ekainaren 3an zabalduko dute, eta irailaren 11n itxi. Ordutegia berbera izango da bi instalazioetan, 08:00etatik 22:00etara, Udalak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda