Volkswagen
2014/10/27 - 12:37
Sute batek Volkswagenen Nafarroako plantako ekoizpena geldiarazi du
Panel elektriko batek su hartu du eta, ondorioz, ordu eta erdiz eten behar izan dute ekoizpena. 400 langile irtenarazi dituzte eta, geldialdiaren ondorioz, ezin izan dituzte ekoitzi 123 ibilgailu.
2014/10/07 - 23:10
Akordioa Nafarroak eta Madrilek, Volkswagenen BEZaren inguruan
Hori horrela, Espainiako Gobernuak bertan behera utziko du helegitea. Bestalde, Nafarroaren esku geratuko dira loteriak eta on line jokoek eragindako zergak.
2014/10/03 - 14:15
Nafarroan ekoitzitako Polo GTI berria aurkeztu du Volskwagenek
Mundu osoan esklusiban, Landabengo lantegian egiten da modelo berria. Astean modelo horretako 300 auto egingo dituzte.
2014/09/22 - 15:00
Estatuak murriztu egingo du Nafarroari Volkswagen auzian eskatutakoa
Orain arte, 1.513 milioi euro eskatu izan dizkio Estatuak, baina orain baliteke 2007-2011 epeagatik urteko 25 milioi euro itzultzeko eskatzea.
2014/09/18 - 19:08
Nafarroak Volkswagenen BEZaren kontrako helegitea kentzea eskatu du
Onartutako deklarazi instituzionalean, “Espainiako Gobernuak geure autogobernuari eraso egiteko dinamikari oposizio zuzena” deklaratu du Nafarroako Parlamentuak.
2014/09/17 - 12:32
Estatuak 1.513 milioi eskatu dizkio Nafarroari Volkswagenen BEZagatik
Nafarroako presidenteak kazetarien aurrean hitz egingo du atzo Cristobal Montoro Ogasun ministroarekin izandako 'tentsio handiko' bileraren ostean.
2014/04/23 - 19:35
Volkswagenek 300.000 unitateko ekoizpena gaindituko du Nafarroan
2013ko zenbakiekin alderatuta, hazkundea % 3,5etik gorakoa izango da.
2013/12/16 - 20:33
Volkswagen Nafarroak 10.000 auto gehiago ekoitziko ditu 2014an
Guztira 300.000 ibilgailu produzituko dituzte Nafarroako lantegian. Gainera, lan hitzarmen kolektiboaren behin betiko dokumentua sinatu du gaur enpresak.
2013/10/23 - 10:02
Volkswageneko langileek oniritzia eman diote lan-hitzarmen berriari
UGTk, CCOOk eta CCk enpresarekin lotutako aurreakordioa babestu dute boto-emaileen % 62,51k; % 32,2, berriz, kontra agertu da.
2013/10/17 - 23:05
Nafarroako Volkswagenek 4.000 auto gehiago ekoiztuko ditu
Ekoizpenari aurre egin ahal izateko bi hilabeterako 180 behargin gehiago hartuko dituzte Landabengo egoitzan.
2013/10/10 - 23:04
Hitzarmen kolektiborako aurreakordioa lortu dute Volkswagenen
Zuzendaritzak eta sindikatuen gehiengoak adostu duten aurreakordioak "Landabengo lantegiaren etorkizuna egonkortzen du".
2013/05/14 - 14:29
Volkswagenek bi milioi auto saldu ditu aurten, iaz baino % 5,3 gehiago
Europan salmenten beherakada izan arren, Asia-Pazifikoa eskualdean hazkunde nabarmena izan dute, Txinan bereziki.
2012/12/05 - 22:21
Volkswagen etxeak 785 milioi euro inbertituko ditu Nafarroan
Inbertsio horren zenbateko handi bat modelo berri baten garapena egin ahal izateko instalazioak egokitzera bideratuko dute. 2013ean 262.610 auto ekoizteko asmoa dute.
2012/03/12 - 12:10
Volkswagenek munduko ekoizle 'berdeena' izan nahi du
Alemaniako auto ekoizle handiak fabrikak berregituratuko ditu ekologikoagoak izan daitezen. Automobilgintzarentzat Volkswagen eredu izatea nahi dute.
2012/01/24 - 10:27
Nafarroako Volkswagenek 10.000 autotan jaitsiko du produkzioa
Murrizketak behin-behineko 300 langileri eragin diezaieke, baina enpresak neurri gehiago hartzea espero du enpresa-batzordeak.
2012/01/09 - 13:23
Volkswagenek aurreko salmenta marka guztiak hautsi zituen 2011n
Talde alemaniarrak 8,2 milioi auto saldu zituen, 2010ean baino milioi bat gehiago.