Volkswagenek bi milioi auto saldu ditu aurten, iaz baino % 5,3 gehiago
Volkswagen talde alemaniarrak 1,91 milioi auto saldu ditu urteko lehenengo lauhilekoan mundu osoan zehar. Iazko epe berean baino % 5,3 gehiago saldu du kotxeen markak, enpresaren datuen arabera.
Apirilean, Volkswagen Passenger Carsek 480.000 auto saldu zituen, hau da, aurreko urtean baino % 5,4 gehiago.
Christian Klingler Volkswageneko Salmenta eta Marketin arduradunak aitortu du Europako egoera "zaila" dela, baina euren produktuen indar-gunea eta Txinan erregistratutako joera positiboa azpimarratu ditu.
Volkswagen etxeko salmentak Europan % 7,5 murriztu dira apirilera arte; guztira 545.300 ibilgailu saldu dira bertan. Hala ere, Asia-Pazifikoa eskualdean % 17,9ko hazkundea izan dute, 855.100 auto saldu baitira; horietako 783.900 Txinan saldu dituzte.
Gainera, talde alemaniarrak 196.200 kotxe merkaturatu ditu urtarrila eta apirila artean AEBetako merkatuan, 2012ko epe berean baino % 4,4 gehiago. Hego Amerikan, berriz, % 4,5eko beherakada izan du, 235.200 ibilgailu saldu baititu.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko arrantzaleek antxoa-kuota ia osoa agortu dute eta hegaluzearen kosteraren buru dira
Esleitutako antxoa-kuotaren %98,4 harrapatu du dagoeneko, eta Estatuan arrantzatutako hegaluzearen hamar kilotik sei euskal ontziek lehorreratu dituzte.
Azkoyen enpresa erosteko 244,5 milioi euroko eskaintza egin du Ohmnia taldeak
Eskaintzaren sustatzaileen ustez, operazioa ezagutza partekatzeko eta industria-irtenbide aurreratuagoak eta balio erantsi handiagokoak garatzen laguntzeko aukera bat da.
ELAk mobilizazioak iragarri ditu udazkenerako, Osakidetzako kolektibo guztien lan-baldintzak negoziatzeko
Sindikatuak 17 urte baino gehiago dituen Lan Baldintzak Arautzeko Akordio zaharkitua berritzeko exijitu du, eta diskriminaziorik gabe negoziazioak hasteko deia egin du.
Guardiak turismo tasari buruzko lehen ordenantza onartu du Euskadin
Arabako udalerriak foru arauak aurreikusitako tarteen erdi-goiko mailan kokatutako zenbatekoa aplikatuko du.
Euskadiko langabezia tasa % 6,9ra igo da bigarren hiruhilekoan, eta 74.500 langabe daude
Landunak 3.000 gutxiago dira, eta langabeak, berriz, 13.200 gehiago, aurreko urteko hiruhileko bereko datuekin alderatuta.
Tubacexek % 95 txikitu ditu etekinak lehen seihilekoan, 900.000 euroraino
Hodiak egiten dituen Arabako enpresaren salmentak % 10,5 jaitsi dira aurtengo lehen seihilekoan iazko epe bereko datuekin alderatuta, 361,6 milioitik 323,6 milioira.
Europako Banku Zentralak euro-billete berrietarako aurrez hautatutako diseinuak aurkeztu ditu
Diseinu berriari buruzko behin betiko erabakia urte amaieran hartzea aurreikusten du Gobernu Kontseiluak. Orduan hasiko dira billeteen garapena eta ekoizpena, baina urte batzuk igaro beharko dira herritarren artean zabaldu arte.
Repsolek 2.201 milioi euroko irabaziak izan ditu urteko lehen seihilekoan
Energia-konpainiak irabazi gehiago izan ditu, neurri batean, bere biltegietan zituen petrolio eta produktu finduen balioa handitu delako. Petrolioaren prezioa igo denez, konpainiak aurretik erositako edo gordetako produktu horiek gehiago balio dute orain. Horrek 823 milioi euroko eragin positiboa izan du emaitzetan.
Mercedes-Benzek tenperatura altuekiko duen jarrerak langileen osasuna arriskuan jartzen duela salatu dute ELA, LAB eta ESK sindikatuek
Sindikatuek tenperatura altuetarako protokolo bat eskatu dute. Kritikatu dutenez, enpresak "ez du nahikoa neurri hartzen" beroagatiko alerta-egunetan "pertsonentzako ingurumen-baldintza egokiak ziurtatzeko".
EBZk interes-tasak % 2,25ean mantenduko ditu, inflazioak ekainean behera egin ostean
Finantzaketa-eragiketa nagusien tasak (% 2,4) eta kreditu-erraztasun marjinala (% 2,65) ere aldatu gabe utzi ditu.