Nafarroako Volkswagenek 10.000 autotan jaitsiko du produkzioa
Nafarroako Volkswagen enpresako zuzendaritzak aurrez ikusi baino 10.000 auto gutxiago egingo dituztela esan dio enpresa-batzordeari. Erabakia eskaerak behera egitearen ondorioz hartu behar izan dute, eta behin-behineko 300 langileri eragin diezaieke.
UGT sindikatuak bere webgunean argitaratu duenez, Polo autoen produkzioa 295.130etik 285.180ra jaitsiko da, eta, ondorioz, otsailaren 10etik aurrera, bigarren muntaketa-katean lan egiteari utziko diote.
Bertan, behin-behineko 300 langilek egiten dute lan, eta horiek lanean udaberrira arte egotea aurreikusi zuten; izan ere, 20 milioi euroko inbertsioa egin dute bertan.
Orain, enpresa-batzordea Volkswagenek murrizketari aurre egiteko hartuko dituen "beste neurrien" zain dago. Alemaniako multinazionalak egoera ekonomiko orokorrari egozten dio erabakia.
Enpresak gaineratu duenez, "salmenta jaitsiera oso handia izan da", eta datuak ikusita, "ez da espero datozen hilabeteetan joera aldatzerik".
Nafarroako Volkswagen enpresako zuzendaritzak aurrez ikusi baino 10.000 auto gutxiago egingo dituztela esan dio enpresa-batzordeari. Erabakia eskaerak behera egitearen ondorioz hartu behar izan dute, eta behin-behineko 300 langileri eragin diezaieke.UGT sindikatuak bere webgunean argitaratu duenez, Polo autoen produkzioa 295.130etik 285.180ra jaitsiko da, eta, ondorioz, otsailaren 10etik aurrera, bigarren muntaketa-katean lan egiteari utziko diote. Bertan, behin-behineko 300 langilek egiten dute lan, eta horiek lanean udaberrira arte egotea aurreikusi zuten; izan ere, 20 milioi euroko inbertsioa egin dute bertan. Orain, enpresa-batzordea Volkswagenek murrizketari aurre egiteko hartuko dituen "beste neurrien" zain dago. Alemaniako multinazionalak egoera ekonomiko orokorrari egozten dio erabakia.Enpresak gaineratu duenez, "salmenta jaitsiera oso handia izan da", eta datuak ikusita, "ez da espero datozen hilabeteetan joera aldatzerik".
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko arrantzaleek antxoa-kuota ia osoa agortu dute eta hegaluzearen kosteraren buru dira
Esleitutako antxoa-kuotaren %98,4 harrapatu du dagoeneko, eta Estatuan arrantzatutako hegaluzearen hamar kilotik sei euskal ontziek lehorreratu dituzte.
Azkoyen enpresa erosteko 244,5 milioi euroko eskaintza egin du Ohmnia taldeak
Eskaintzaren sustatzaileen ustez, operazioa ezagutza partekatzeko eta industria-irtenbide aurreratuagoak eta balio erantsi handiagokoak garatzen laguntzeko aukera bat da.
ELAk mobilizazioak iragarri ditu udazkenerako, Osakidetzako kolektibo guztien lan-baldintzak negoziatzeko
Sindikatuak 17 urte baino gehiago dituen Lan Baldintzak Arautzeko Akordio zaharkitua berritzeko exijitu du, eta diskriminaziorik gabe negoziazioak hasteko deia egin du.
Guardiak turismo tasari buruzko lehen ordenantza onartu du Euskadin
Arabako udalerriak foru arauak aurreikusitako tarteen erdi-goiko mailan kokatutako zenbatekoa aplikatuko du.
Euskadiko langabezia tasa % 6,9ra igo da bigarren hiruhilekoan, eta 74.500 langabe daude
Landunak 3.000 gutxiago dira, eta langabeak, berriz, 13.200 gehiago, aurreko urteko hiruhileko bereko datuekin alderatuta.
Tubacexek % 95 txikitu ditu etekinak lehen seihilekoan, 900.000 euroraino
Hodiak egiten dituen Arabako enpresaren salmentak % 10,5 jaitsi dira aurtengo lehen seihilekoan iazko epe bereko datuekin alderatuta, 361,6 milioitik 323,6 milioira.
Europako Banku Zentralak euro-billete berrietarako aurrez hautatutako diseinuak aurkeztu ditu
Diseinu berriari buruzko behin betiko erabakia urte amaieran hartzea aurreikusten du Gobernu Kontseiluak. Orduan hasiko dira billeteen garapena eta ekoizpena, baina urte batzuk igaro beharko dira herritarren artean zabaldu arte.
Repsolek 2.201 milioi euroko irabaziak izan ditu urteko lehen seihilekoan
Energia-konpainiak irabazi gehiago izan ditu, neurri batean, bere biltegietan zituen petrolio eta produktu finduen balioa handitu delako. Petrolioaren prezioa igo denez, konpainiak aurretik erositako edo gordetako produktu horiek gehiago balio dute orain. Horrek 823 milioi euroko eragin positiboa izan du emaitzetan.
Mercedes-Benzek tenperatura altuekiko duen jarrerak langileen osasuna arriskuan jartzen duela salatu dute ELA, LAB eta ESK sindikatuek
Sindikatuek tenperatura altuetarako protokolo bat eskatu dute. Kritikatu dutenez, enpresak "ez du nahikoa neurri hartzen" beroagatiko alerta-egunetan "pertsonentzako ingurumen-baldintza egokiak ziurtatzeko".
EBZk interes-tasak % 2,25ean mantenduko ditu, inflazioak ekainean behera egin ostean
Finantzaketa-eragiketa nagusien tasak (% 2,4) eta kreditu-erraztasun marjinala (% 2,65) ere aldatu gabe utzi ditu.