Estatuak 1.513 milioi eskatu dizkio Nafarroari Volkswagenen BEZagatik
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernu presidenteak kazetarien aurrean hitz egingo du goizean, atzo Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroarekin izandako "tentsio handiko" bileraren ondotik. Izan ere, bileraren atarian Gobernuak Nafarroaren kontrako beste helegite bat aurkeztu duela jakin zuen Nafarroako buruzagiak. Volkswagen enpresa Nafarroan BEZa ordaintzetik libre izan zen 2007 eta 2011 urteen bitartean, eta erabaki horren kontra Espainiako Gobernuak helegitea aurkeztu du Auzitegi Gorenaren aurrean. Hala, 1.513 milioi euro itzultzeko eskatzen dio Gobernuak Nafarroari.
2007 eta 2011 urteen bitartean Nafarroan egin eta Bartzelonan helbideratutako sozietate baten bitartez esportatutako autoengatik Estatuak BEZari zegokion dirua itzuli zion Volkswagen enpresari. Zerga Administrazioko Estatu Agentziak zalantzan jarri zuen aipaturiko sistema eta 2012an Estatuak aldatu egin zuen.
Nahiz eta sistema aldatu, 2007 eta 2011 urteen bitartean Espainiako Ogasunak Alemaniako multinazionalari itzulitako dirua Nafarroak Ogasunari itzul diezaion nahi du Estatuak, eta hori dela eta gaia Auzitegi Gorenera eraman du.
Bestalde, atzoko bileran Montorok Barcinari adierazi zion foru legeen kontra jarritako helegite bat atzera botatzea aztertuko duela, hain zuzen ere, herri erakundeen zorpetzeari dagokiona. Halaber, Estatuak banku gordailuen gaineko zergaren kontra helegiterik aurkezteko asmorik ez duela nabarmendu zuen.
Helegitea atzera botatzeko eskatu dio UPNk Gobernuari
Carlos Garcia Adanero UPNk Nafarroako Parlamentuan duen bozeramaileak ohartarazi duenez, Espainiako Gobernuak ez zuen helegiterik aurkeztu behar Volkswageni itzulitako BEZa dela eta, eta Espainiako Gobernuari erabakia "zuzentzeko" eskatu dio.
"Espainiako Gobernuak ez zuen helegiterik aurkeztu behar, eta are gehiago, ez zuen errekurtsorik aurkeztu behar aurrez Nafarroako ordezkaritzarekin bilerarik egin gabe", azpimarratu du.
PSNk zail ikusten du egoera iraultzea UPN Gobernutik bota ezean
Santos Cerdan PSNko Antolaketa idazkariaren iritziz, "zaila izango da egoera honetatik irtetea behingoz UPN Gobernutik botatzen ez badugu". Gainera, helegite horrek Nafarroan eragin ditzakeen ondorioak direla eta, arduratuta agertu da.
"Nafarroa porrot teknikoko egoeran dago", salatu du. Sozialistek Barcinaren agerraldia eskatu dute, eta "ematen dituen azalpenen arabera"-ko jokabidea hartuko dutela gaineratu dute.
Buruzagi sozialistak Espainiako Gobernua gogor kritikatu du, izan ere, helegite horren aurkezpena "PPren Gobernuak UPNren eta Barcinaren Gobernuaren babesarekin bizkarretik emandako labankada" dela iritzi dio.
Bilduk eta Aralarren Mahaiaren eta Parlamentuko Bozeramaile Batzordearen premiazko bilera eskatu dute
Bildu eta Aralar talde parlamentarioek Mahaiaren eta Parlamentuko Bozeramaile Batzordearen ezohiko bilera eskatu dute Espainiako Gobernuak Volkswagenen aurkako helegitea jartzea erabaki ostean.
Aralar eta Bildurentzat helegite hau "Espainiako Gobernuak Nafarroako herritarren eskubideen eta etorkizunaren kontra egindako muturreko eraso bat da", eta hori dela eta bi taldeek erregistratutako adierazpen instituzionala eta beste taldeek aurkeztu ditzaketenak eztabaidatzea nahi dute.
Koalizioak ohar bidez jakinarazi duenez, Estatuak Volkswageni BEZari zegokion dirua itzultzearen kontra helegitea jartzeak Nafarroako Foru Erkidegoaren bideragarritasun ekonomiko eta soziala "salbuespen egoerara eramango du".
I-Ek ez du helegiterik jartzeko oinarririk ikusten
Jose Miguel Nuin I-E alderdiak Nafarroako Parlamentuan duen bozeramaileren iritziz, Estatuak Volkswagenen kontra jarritako helegiteak ez dauka "oinarri sendorik", eta "PPren eta UPNren eszenaratzea" denaren susmoa agertu du.
Salatu duenez, orain erreklamatzen duten sistema 18 urtez egon da indarrean eta "Estatuak oso ongi ezagutzen zuen, eta horregatik harrigarria da orain aurkeztea helegitea". "Horren atzean itxurakeria politikoa edo mugimendu arraroak daudela uste dugu. Estatuak sistema ezagutzen zuen eta onartu egiten zuen gainera", nabarmendu du.
Nuinen iritziz, UPNren eta PPren arteko itxurakeria izan daiteke guztia "hemendik aste batzuetara Estatuak helegitea atzera botatzeko eta Barcina Nafarroako banderadun gisa aurkezteko". Dena dela, helegiteak aurrera eginez gero, Nafarroa egoera ekonomiko larrian utziko lukeela ohartarazi du.
Espainiako eta Nafarroako Gobernuek gatazka "konpontzeko ados jarri behar dutela" esan du PPNk
Amaya Zarranz Nafarroako Alderdi Popularreko parlamentariak adierazi duenez, Espainiako eta Nafarroako Gobernuek "ados jarri behar dute" BEZaren gatazkari konponbidea emateko.
Halaber, Nafarroako Alderdi Popularra (PPN) Espainiako Gobernuaren harremanetan jarriko dela azpimarratu du, gertaturikoa lehenbailehen argitzeko, bi Gobernuen arteko bitartekari lanak egiteko eta "Nafarroaren onerako kontua konpontzeko". "Gaurtik irailaren 30era bitartean, Hitzarmenaren koordinazio batzordea elkartu bitartean, guretzat garrantzitsua den gai hau konpontzeko lan egingo dugu", gaineratu du.
BEZari buruzko helegitea "zentzugabekeriatzat" jo du Geroa Baik
Manu Ayerdi Geroa Baiko parlamentariaren iritziz, Volkswagenen BEZaren auzia "zentzugabekerien pilaketa bat da".
Ayerdiren esanetan, UPN kontraesanetan erori da, izan ere, "UPNk kontua bideratuta eta kontrolpean zegoenaren mezua bidali du hiru urtez, eta orain bere bazkideak helegitea aurkeztu du".
Bestalde, Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoko ministroa gogor kritikatu du aurkeztutako helegitearen kontuan erantzukizunik ez zuela adierazi zuelako. Bestalde, egoera iraultzeko lan egiteko eskatu du: "1.500 milioi euro asko dira gure aurrekontuetan eta hori horrela ez izateko aukera daukagu. Ezin dugu amore eman".
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak uste du posible dela 500 neska Penintsulara eramatea "aste gutxi barru"
Gazteria eta Haurtzaro arloak adierazi du astebete daramala gai honetan lanean Ceutako agintariekin, eta proposamen zehatz bat egingo duela.
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.
Ceutan bakarrik dauden adingabeak euren familiekin bueltatzearen beharra azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak
Horretarako aukera guztiak agortzeko eskatu dio Lakuak Espainiako Gobernuari, horiek autonomia erkidegoetan banatu aurretik.
Nafarroak adingabeen banaketa "beteko" du, baina beste erkidegoen "elkartasunik eza" ordaindu gabe
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroak "araudia beteko du" eta inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketari eta harrerari men egingo die, baina ez du ordainduko "beste autonomia-erkidego batzuen elkartasunik eza".
Ceutako 500 neska migratzaile penintsulara eramateko lanean ari da Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua lanean ari da bakarrik dauden 500 bat neska migratzaile penintsulara eramateko, uztailaren amaierako sarrera masiboaren ondoren Ceutan daudenak. Gazteria eta Haurtzaro Ministerioa aztertzen ari da adingabeak babesteko erakundeek baliabide egokituetan har ditzaten, haien tutoretza autonomia-erkidegoei transferitu beharrik gabe.
Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko
Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.
Ceutako adingabe migratzaileak beren familiekin bueltatzearen alde eta, ezin den kasuetan, hartzearen alde egin du Jaurlaritzak
Txema Ezkerra Haur, Nerabe eta Familia zuzendariaren ustez, "onartezina" da Voxek arlo hori kudeatzen duen erkidegoetan legea ez betetzea, eta Estatuari esku-hartzeko eskatu dio.