Kontzertu ekonomikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroarekiko 'errespetua' eskatu dio Barcinak Madrilgo Batzordeari

PPk eta UPyDk Batzordean hitzarmen ekonomikoa ezabatzearen bozkatu ostean, Yolanda Barcinak esan du ez dela Batzordeko presidenteari errespetua eskatzen dion lehen aldia izango.
Yolanda Barcina
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. EiTB

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak “koherentzia eta errespetua” eskatu dio Madrilgo Batzordeari, foru erregimenarekin, “ez delako pribilegio bat, Espainiako Konstituzioak aitortutako eskubide bat baizik”.

PPk eta UPyDk Batzordean hitzarmen ekonomikoa ezabatzearen bozkatu ostean, Yolanda Barcinak esan du ez dela Batzordeko presidenteari errespetua eskatuz deitzen dion lehen aldia izango.

“Ez da hau gertatzen den lehen aldia, ez da Madrilgo Batzordeko presidenteari egin beharko diodan lehen deia izango, legealdi honetan gehiagotan egin izan dudalako”, azaldu du.

“Hitzarmen ekonomikoari eta foru erregimenari eragiten dion guztia negoziatuko” duela nabarmendu du, “legearekin eta erabakitasunez”.

Ana Beltran Foru Parlamentuan PPNren bozeramaileak esan duenez, alderdia ez dator bat Madrilgo Batzordean batzuek hartutako erabakiarekin, eta “oportunistatzat” jo du.

Bestalde, EH Bilduren ustez, Madrilgo Batzordean izan den pasarteak PPren “birzentralizazio” estrategia agerian uzten du, “euskal gizartearen eskubideen aurkakoa”.

Gobernuak Konstituzioa errespetatzen du

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak ostiral honetan esan duenez, Konstituzioak Nafarroako eta Euskadiko Kontzertu Ekonomikoak oinarritzen diren eskubide historikoak errespetatzea lehenesten du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X