Volkswagen
2015/09/26 - 16:42
Gaixoaren Defendatzaileak Volkswagen salatu du
Elkartearen iritziz, Auzitegi Nazionalak berehala hartu behar du "osasunaren kontrako eraso larri" horren gaineko ardura
2015/09/26 - 15:24
Seatek ibilgailu eraginkorraren laguntzak itzuli beharko ditu
Industria ministroaren esanetan, Volkswagen taldeak bere horretan mantenduko ditu Espainian aurreikusita zituen inbertsioak.
2015/09/25 - 21:31
Makina bat zalantza sortu dira Volkswagen autoen jabeen artean
Zurea trukatutako edo manipulatutako auto horietako bat bada, oraingoz, markaren deiaren zain egon beharko duzu. Hortik aurrera hasiko da konponketa prozesua.
2015/09/25 - 17:02
Trukatutako ibilgailuen zerrenda plazaratuko du auto etxe alemaniarrak
Volkswagenek eskandalu honetan harrapatutako kotxeen zerrenda zehatza zabalduko du eta Matias Muller izendatuko dute president berri, aurrekoak iruzur honengaitik kargua utzi ondoren.
2015/09/25 - 14:02
Volkswagenen egoitza nagusian protesta egin du Greenpeacek
Greenpeaceko ekintzaile talde batek Volkswagenek Wolsburgen duen egoitza nagusian bilkura egin du 'gezur gehiago ez' lelopean.
2015/09/25 - 13:09
Katalunia eta Volkswagen auzia hizpide astearen errepasoan
Kataluniara begira hasi dugu astearen errepasoa; besteak beste, izua zabaltzeko mezuen eraginaz aritu zaigu Asier Etxenike soziologoa. Unai Brea eta Jurdan Arretxe kazetariek, hainbat gairen artean, Volkswagen auziaren ingurukoak ere aztertu dituzte.
2015/09/25 - 12:02
Volkswageneko iruzurrak Golf, Passat eta Tiguan modeloei eragiten die
Dena den, Volkswagen Taldeak ez du zehaztu Seat, Audi eta Skoda markako auto manipulatuak zein diren. Bestalde, Matthias Muller Porscheren burua izango da taldearen presidente berria.
2015/09/25 - 10:15
Ereduak
Volkswagen auto konpainiak uste zuen onenak zela; azkarrena, bizkorrena. Iruzurra ezagututa, orain aitortu beharko du agian besteen lekuan izan balitz bere jokaera ez litzatekeela hain ezberdina.
2015/09/24 - 23:08
Volkswagenek trukatutako 500.000 auto Europan saldu dira
Volkswageneko iruzurra ezagutu zenetik, erantzun gabe gelditu den galdera izan da non dauden auto horiek. Konpainiak gaur esan duenez bihar zerrenda bat plazaratuko du.
2015/09/24 - 11:10
Zer egin dezaket nire autoa Volkswagenen aferako bat bada?
Kontsumitzaileen elkarteak gomendio sorta kaleratu du gas isuriak faltsutzeko softwarea instalatuta izan dezaketen ibilgailuen jabeentzat.
2015/09/23 - 21:38
Volkswageneko aferak kezka handia eragin du Nafarroan
Izan ere, duela gutxi multinazionalak inbertsio handiak iragarri zituen Nafarroako lantegian, 900 milioikoak. Baina orain iruzurra ezagutu eta gero, Iruñean kezkaturik daude.
2015/09/23 - 19:38
Dimisioa eman du Volkswagenen presidenteak, eskandaluagatik
Datu faltsuak zabaldu dituztela ezagutu eta galera handiak izan eta gero, Alemaniako multinazionalaren buruak dimititu egin du.
2015/09/23 - 15:17
Volkswageneko langileek gertatua lehenbailehen argitzeko eskatu dute
Gertatutakoaren "ondorio pertsonalak" ikusi nahi dituzte, baina "langileengan inolako ondoriorik ez izatea".
2015/09/22 - 22:03
AEBko Justiziak ikertu egingo du Volkswagen multinazionala
Frantziako eta Alemaniako gobernuek ere ikerketa propioa hasi dute.
2015/09/22 - 10:59
Gas emisioen datuak faltsutu zituen Volkswagenek
Volkswagenen akzioak ia %20 jaitsi dira gezurretan aritu dela aitortu eta gero. AEBtan saldutako diesel motorren isuriak gezurtatzeko eta legea saiheste aldera, sistema jarria zuten autoek.
2015/09/22 - 10:53
Volkswagen ibilgailuen kutsadura faltsutzeagatik ikertzen ari dira
Ingurumena Babesteko AEBko Agentziak (EPA) eta Kaliforniako estatuak ia milioi erdi ibilgailu berrikusteko agindua eman dute.
2015/09/08 - 19:34
Volkswagenek 900 milioi inbertituko ditu Nafarroako lantegian
Inbertsioa bost urtetan egingo du taldeak. Inbertsioaren zatirik handiena datozen bi urteetan markaren lau modelo berri garatzera bideratuko dituzte.
2015/09/02 - 18:05
Kontzentrazio batekin amaitu da Volkswageneko 24 orduko lanuztea
Langilearen heriotza salatzeko eta segurtasuna aldarrikatzeko protestarekin bat egin dute langile gehienek. Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentea ere bertan izan da.
2015/09/02 - 16:39
Elkarrateratzea Volkswagenen, hildako langilearen heriotza gaitzesteko
Atzo 14:00etan familiari babesa erakusteko hogeita lau orduko lan uztea hasi zuten.
2015/09/01 - 18:22
24 orduko lanuztea atzoko lan-istripua salatzeko, Nafarroako VWen
Langileek protesta egitea erabaki dute atzo ibilgailu batek harrapatuta hil ela salatzeko eta lantokian segurtasuna aldarrikatzeko.