Ereduak
Handienak ginen, azkarrenak, bizkorrenak. Bagenekien zein zen gure bidea, gure helburua. Etorkizuna antolatuta geneukan eta bide urraketarik ez zen izango. Auto onenak egiten genituen, sendoenak. Beste inork baino kotxe gehiago ekoizteko gai ginen, eta gainera, gure soldatek eta lan baldintzek ez zuten munduan parekorik. Eskuzabalak ere izan gara lana, aberastasuna eta oparotasuna 45 herrialdetara eraman ditugulako eta herri horietako langileak gureak bezain lehiakorrak izatea lortu dugulako. Langileek zuzeneko parte-hartzea dute egitasmo eta erabakietan, jabeen artean erakunde publikoak ere badira, eta egiten dugunak arro sentiarazten gaitu elkartasuna eta aberastasuna zabaltzeaz batera herri oso baten izaera eta lana egiteko era ikur nagusitzat dugulako.
Eta orain zer? Zintzoenak, zuzenenak tranpa egin duenean norengana jo behar dugu? Alferrok, iruzurgileok zer esan genezake? Europako herri indartsuenaren oinarriek dar-dar egiten dutenean non dago babes lekua? Gure kontra esan zituztenak noren zerrendan erantsi behar ditugu?
Volkswagen munduko auto konpainia handienetakoa da, 600.000 langile ditu, 45 herrialdetan ditu lantegiak eta beretzat beste bi miloi langilek lan egiten dute. Greziak baino aberastasun handiagoa sortzen du. Baina, itxuraz ez zen nahiko. Munduko lehenak izan nahi zuten, eta horretarako, Estatu Batuetako merkatua ezinbestekoa zuten. Han, gainera, beste konpainia batzuk arazoak zituzten, kili-kolo zebiltzan eta egoera aprobetxatuta, Volkswagen nagusi bihurtu zitekeen. Eta ataka horretan baten batek erabaki zuen ordura arteko bidetik ateratzea zilegi zela, helburuak merezi zuelako. Orain ohartu dira behar ez zituzten irabazi horiek, inork eskatu ez zuen erabateko nagusitasun horrek hondamendira eraman lezakeela konpainia osoa. Urtetan egindako lana eta ahalegina arriskuan daudela eta batez ere irudia, ukitu eta neurtu ezin daiteken konfiantza eskuartetik joan zaiela.
Uste genuen onenak ginela. Goian, iparraldean gaudenok munduaren ikuspegi egokiena genuela eta behekoek, hegoaldekoek, gauzak gaizki egiten zituztela, alferkeriaz edo ezjakintasunez. Orain aitortu beharko dugu agian ez garela hain ezberdinak, eta agian beste horien lekuan izan bagina gure jokaera ez litzatekeela hain ezberdina.
Zure interesekoa izan daiteke
Zentro-ezkerreko oposizioaren edo egungo eskuineko gobernuaren artean erabakiko dute gaur Suediarrek
Zentro-ezkerrekoak faborito dira inkestetan, alde txikiarekin. Azkenean, eskuinak irabaziko balu, ultraeskuina sar daiteke gobernuan.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
25 urte, I-11tik : Horrela gertatu zen mundu osoa dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 25 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.