Volodimir Zelenski
2023/02/24 - 15:29
Defentsa Ministerioak uste du Errusiak espero baino hilabete gehiago beharko duela Donbass kontrolatzeko
Ukrainan, ekialdeko fronte osoan egin dutela gaur eraso esan du eguneroko agerraldian Errusiako defentsa bozeramaileak. Euren tropak Donbassetik kanpo, Kharkiveko lurraldean dagoen Kupiansken ere borrokan ari direla gaineratuz.
2023/02/24 - 15:22
2023a garaipenaren urtea izango dela adierazi du Zelenskik lasaitasun urduriak markatutako urteurrenean
Santa Sofia plazan, inbasioaren urteurrenean, Ukrainako "heroiak" deitu dituenak omendu ditu Volodimir Zelenskik. "Ukraina bizirik dago", ospatu du presidenteak, 300 bat soldadu eta eroritakoen zenbait senide presente izan diren zeremonian.
2023/02/24 - 15:17
Xabier Usabiagak Ukrainako gerrako eszenatoki garrantzitsuenetako batzuk bisitatu ditu
Irpin, Borodyanka eta Butxa gerraren krudeltasunaren lekuko izan dira azken urtean. Xabier Usabiagak bertako bizilagunekin hitz egiteko aukera izan du.
2023/02/24 - 13:53
Txinak bake plana aurkeztu du Ukrainarako, su etena eta Errusiaren aurkako zigorrak kentzea eskatzen duena
Pekinek 12 proposamen biltzen dituen dokumentua aurkeztu du, gatazkari konponbide politikoa eman nahian. NATO eta Europako Batzordea mesfidati agertu dira Txinak egindako planaren aurrean.
2023/02/24 - 10:59
Inbasioak urtea bete du, Errusiaren erasoaldi handi baten susmoen artean
Putinek gerra azkar bat bezala abiatu zuen inbasioa, baina urtebete geroago gatazkak amaiera gertu duenik ez du ematen.
2023/02/24 - 09:51
Zelenskik Xi Jinpingekin biltzeko asmoa du, eta nazioarteko goi-bilera bat egitea proposatu du
Ukrainako presidenteak ez du xehetasunik eman balizko bilera horren lekuari edo uneari buruz. Gainera, "kontinente guztietako herrialdeekin" goi-bilera bat egitea proposatu du, NBEren Batzar Nagusian jasotako babesaren ostean.
2023/02/23 - 16:59
Sanchezek iragarri du 10 Leopard tanke igorriko dituztela Ukrainara, aurreikusitakoak baino lau gehiago
Bestalde, agintariak azaldu du "aztertu" egingo dutela hegazkinak ere bidaltzea, Zelenskik eskatu bezala. Hori bai, NATOko beste herrialdeekin koordinatuta.
2023/02/23 - 15:28
Ukrainako gerra hasi zenetik ia 1.000 haur iritsi dira Euskadira
UNICEFek emandako datuen arabera Ukrainan 7 milioi eta erdi ume daude arrisku bizian. Herrialdetik ihes egin dutenen artean ere umeak eta nerabeak dira gehiengo. Erbesteratzearen zama eramateaz gain gerra egoera bizi izanak utzitako zauri emozionalekin heltzen dira helmugara.
2023/02/23 - 15:18
Artilleria erasoak eguneroko bihurtu dira Khersonen
Ukrainako gerra hasi zenetik urtebete betetzear dela, herrialdearen hegoaldean dagoen Kherson hiria da eraso gehien pairatzen dituenetako bat. Errusiako armada ibaiaren beste aldean dago eta bertatik ia egunero jaurtitzen dituzte bonbak.
2023/02/22 - 15:39
Svetlana Vinogradenkok eta Gloria Vishnevetskak 8 seme-alabekin ihes egin zuten Ukrainatik iazko martxoan
Duela 11 hilabete heldu ziren Euskadira eta inoiz ez zuten pentsatu herbesteratzea hain luzea izango zenik. Bi emakume hauek euren alabekin Euskadiko boluntario batzuk utzitako etxeetan bizi dira. Esker oneko hitzak baino ez dituzte beraientzat.
2023/02/22 - 10:57
NBEko Batzar Nagusiak saio berezia egingo du gaurtik aurrera Errusiaren Ukrainako inbasioa aztertzeko
Josep Borrell Europar Batasuneko diplomaziaburua New Yorkera joana da euroguneko 25 ministrorekin batera.
2023/02/21 - 16:28
Kieven iritziz, errelitatearekin kontaktua erabat galdu du Putinek
Putinek Errusiako Parlamentuko ordezkarien aurren egin duen hitzaldia entzun ondoren, gezurretan aritzea leporatu dio Ukrainako Gobernuak. Harekin elkarrizketa ezinezkoa dela dio eta kaosa zabaltzen ari dela azpimarratu du, bai frontean, baita Errusian bertan ere
2023/02/20 - 13:45
Biden ezustean Kievera joan da, eta 500 milioi dolarreko laguntza gehiago iragarri ditu
Halaber, aste honetan bertan Errusiaren kontrako zigor gehiago jakinaraziko dituztela ziurtatu du presidente estatubatuarrak. Oraindik Ukrainara joan gabe zegoen mendebaldeko buruzagi bakanetakoa zen Biden.
2023/02/20 - 13:17
Iragarri gabeko bisita egin du Joe Bidenek Kievera
Segurtasun neurriz inguratuta hartu dute Volodimir Zelenskik eta haren emazteak. Beste 500 milioi dolarreko laguntza agindu dio Ukrainako Gobernuari.
2023/02/19 - 21:22
Errusiak eraso ugari egin ditu Ukrainako hornidura elektrikoan eta egunero pairatzen dituzte han ondorioak
Datozen egunetan, urteurrena dela eta, EITBk albistegi bereziak eskainiko ditu Ukrainako hiriburutik, Kievetik. Horren aurrerapen gisa, Ukrainan da, Odesan zehazki, ETBko nazioarteko arloburua, Mikel Reparaz. Han argindarrarekin dituzten arazoak ikusi ditu bertatik bertara.
2023/02/19 - 18:37
Kievek dio Errusia eskala handiko maniobra nuklearrak hastera doala
Bestalde, Errusiak Kievi egotzi dio bere lurraldean eraso nuklear bat simulatzeko asmoa duela, ondoren Moskuri leporatzeko.
2023/02/17 - 15:34
Ukrainako gerra izango dute hizpide nagusi Municheko Segurtasun Batzarrean
Errusiak hasitako gerraren lehen urteurrena betetzear dagoenean, Municheko Segurtasun Batzar hau inoiz baino garrantzitsuagoa dela esan du iritsieran Boris Pistorius, Alemaniako Defentsa ministroak.
2023/02/10 - 13:53
Errusiaren inbasioa hasi zenetik misilekin egindako eraso handiena salatu du Ukrainak
Esaterako, misilak erori dira Zaporizhia eta Kharkiv eskualdeetan eta Kiev, Odesa eta Lviv hirietan.
2023/02/09 - 13:59
Zelenskik Europako ganberari: "Ukraina Europar Batasuneko kide izango da"
Europako Parlamentuak txalo zaparrada batekin hartu du Ukrainako presidentea. Gerra hasi zenetik, erakundeari egin dio lehen bisita da honakoa.
2023/02/09 - 13:04
Zelenskik hunkituta hitz egin du Europako Parlamentuan
Europako Parlamentuan hitzaldia eman ostean, Europako Kontseilura joango da Ukrainako agintaria. Han hogeita zazpi herrialdeetako buruzagiekin bilduko da.