Volodimir Zelenski
2023/02/09 - 12:24
Volodimir Zelenski Europako Parlamentuan dago gaur
Roberta Metsola presidenteak egin dio harrera. Gerra hasi zenetik hirugarren aldiz hitz egingo du europarlamentarien aurreran.
2023/02/08 - 14:23
Volodimir Zelenski Erresuma Batura iritsi da Sunak lehen ministroarekin biltzeko eta Parlamentuan hitz egiteko
Oraingoz baieztapen ofizialik ez badago ere, oso litekeena da Zelenski Londresetik Bruselara joatea bihar Europar Batasuneko estatuburuek eta gobernuburuek egingo duten bileran parte hartzeko.
2023/02/08 - 13:57
Zelenski Erresuma Batura iritsi da Errusiaren inbasioa hasi zenetik herrialdera egin duen lehen bisitan
Volodímir Zelenski Ukrainako presidentea Londresko Stansted aireportuan hartu du lurra, besteak beste, Rishi Sunak lehen ministroarekin hitz egiteko eta Parlamentuaren aurrean hitz egiteko.
2023/02/06 - 15:19
Bihar abiatuko dira Bilbotik Poloniara 20 ibilgailu blindatuak
Bihar Grimaldi enpresaren itsasontzi batean sartu eta 7-8 eguneko bidaia egingo dute Poloniara iritsi bitartean.
2023/02/04 - 10:42
Bat-egitearen negoziazioen data zehazteari uko egin dio EBk, Ukrainak "lehenbailehen" egitea eskatu badu ere
Eskatutako erreformetan aurrera egiteko Ukrainaren "borondate politikoa" goratu du Charles Michel Europako Kontseiluko presidenteak, baina udaren osterako espero den Europako Batzordearen txosten ebaluatzailearen zain geratu behar direla nabarmendu du.
2023/01/26 - 15:50
Alemaniak bidalitako tankeak martxoaren bukaeran helduko dira Ukrainara
Zelenski presidenteak atzo bertan eskertu zuen erabakia eta azkar eta nahiko ematea eskatu zuen, baina irismen handiko misilak, artilleria eta hegazkinak ere behar dituztela nabarmendu zuen errusiarren erasoei aurre egin ahal izateko.
2023/01/21 - 21:53
Alemania aztertzen ari da Ukrainari Leopard tankeak eman ala ez
Egunotan hainbat herrialde euren armadetan dituztenak lagatzeko prest agertu dira, Kievek eginiko eskaerari erantzunez. Zelenski presidenteak, berriz, esan du gerra irabazteko beharrezkoak dituztela era horretako armak. Bidenek esan du "behar duen guztia" emango diola Kievi.
2023/01/18 - 18:19
Ukrainako Barne ministroa hil da helikoptero istripu batean
Oraingoz 18 hildako daude, tartean Barne ministroa, ministrordea eta Estatu idazkaria. Bi haurren heriotzaren berri ere eman dute.
2023/01/18 - 11:44
Ukrainako Barne ministroa hil da Kieven, bera zihoan helikopteroak lurra jo ostean
Ukrainako Brovary hirian, Kiev eskualdean, helikoptero bat haurtzaindegi batetik gertu erori da eta hildakoen balantzea 18koa da. Hildakoen artean Denis Monastyrsky Ukrainako Barne ministroa dago.
2023/01/16 - 11:50
Nazioarteko auzitegi baten aurrera eraman dezakete Putin?
Vladimir Putin nazioarteko auzitegi baten aurrera eramatea eta gerra krimenak egiteagatik betiko kartzela-zigorra ezartzea nahiko lukete milioika ukrainiarrek.
2023/01/11 - 09:22
Zelenski, Urrezko Globoen ekitaldian: ''Ez da hirugarren mundu gerrarik egongo, ez da trilogia bat''
Volodimir Zelenski Ukrainiako presidenteak Urrezko Globoen sari banaketa ekitaldian hartu du parte, bart, grabatutako bideo baten bidez. "I. Mundu Gerran milioika persona hil ziren, II. Mundu Gerran dozenaka milioi. Ez da hirugarren mundu gerrarik egongo, ez da trilogia bat", esan du
2023/01/06 - 16:07
Ez Ukrainak ezta NATOk ere, ez dute Putinek iragarritako su-etena babesten
Zelenskiren arabera, estalki bat da Dombas aldean Ukrainar tropen aurrerapena gelditzeko, eta ez du su-etena betetzeko konpromisorik hartu.
2023/01/06 - 12:14
Indarrean da Putinek Ukrainako frontean iragarritako su-etena
Erabakia Errusiako Eliza ortodoxoaren patriarkak, Kirilek, Gabonetako su-eten bat ezartzeko egindako deiari erantzuna da, fededun ortodoxoek urtarrilaren 7an ospatzen baitute. Su-etena hasi bezain pronto, Ukrainak erasoak egin ditu Donetsken.
2023/01/06 - 11:48
Putinek iragarritako 36 orduko su-etena indarrean sartu da
Erabakia Errusiako Eliza ortodoxoaren patriarkak, Kirilek, Gabonetako su-eten bat ezartzeko egindako deiari erantzuna da. Errusiak okupatutako lurraldeak uzten dituenean su-etena izango dela erantzun du Ukrainak.
2023/01/04 - 15:55
Errusiar ofizialen aurkako kritikak ugaritu egin dira, hildako soldaduak behar bezala babestuta ez zeudelako
Donetskeko urtarrilaren 1eko erasoan dozenaka soldadu errusiar hil ziren: 89 izan omen ziren Moskuren azken datuen arabera. Kieven arabera, berriz, 400 izan ziren hildako soldaduak.
2022/12/25 - 12:27
Zelenskiren Gabonetako mezua: "Ukrainar guztiei askatasuna itzuliko diegu"
Errusiako presidenteak, bestalde, Ukrainarekin negoziatzeko prest dagoela esan du, baina gaineratu du herrialde horrek eta bere Mendebaldeko aliatuek uko egin diotela.
2022/12/21 - 21:45
Zer da Patriot misil sistema?
Patriot misilak gurutzaldi-misilak, irismen laburreko misil balistikoak eta aireontziak botatzeko gai dira, aurreko defentsa-sistemek ematen zutena baino altuera askoz handiagoan.
2022/12/21 - 19:24
Ukrainara Patriot misil sistemak bidaliko dituela iragarri du Washingtonek
Antony Blinken Estatu idazkariak iragarri duenez, 1.850 milioi dolarreko laguntza militarra emango diote: "Ukrainari laguntza ematen behar den denbora jarraituko dugu". Bestalde, Putinek ohartarazi du ez dagoela mugarik Errusiako Armadaren finantzaketan.
2022/12/21 - 14:41
Zelenski, Washingtonera bidean
Ukrainako gerra hasi zenetik Volodymir Zelenski presidentea herrialdetik aterako den lehen aldia da gaur. Laguntza militarrik handiena ematen ari zaion herrialdera joango da: Estatu Batuetara eta han batzartuko da Joe Biden presidentearekin.
2022/12/21 - 10:24
Zelenski AEBra joango da gaur, Ukrainako gerra abiatu zenetik atzerrira egingo duen lehen bidaia ofizialean
Besteak beste, Joe Biden Estatu Batuetako presidentearekin bilduko da, eta Kapitolioan egingo den saio berezi batean hartuko du parte.