Volodimir Zelenski
2025/02/15 - 12:35
Zelenskik "harago" joateko eta "Europako Armada" sortzeko eskatu du
Ukrainako presidenteak ez du baztertzen Trumpek Europari laguntzeari uko egitea mehatxuren bat balego.
2025/02/14 - 17:10
Vance eta Zelenski Municheko Segurtasun Konferentzian bildu dira
Gaur izan da lehenengo bilera, baina iragarri dute ez dela azkena izango, gerrari amaiera ematea helburu.
2025/02/13 - 19:57
Zelenski: "Ez dugu onartuko Ukrainari buruzko edozein negoziazio gu gabe egitea"
Trumpek asteazkenean Putini deitu eta Errusiako presidentearekin gerrari amaiera emango dion negoziazioekin aurrera egitea adostu zuela zabaldu ostean egin ditu adierazpen horiek Ukrainako presidenteak.
2025/02/13 - 12:11
Pentagonoaren buruak ukatu egin du Errusiarekin bake elkarrizketak abiatzea Ukrainari traizioa egitea dela
Pete Hegseth AEBko Defentsa idazkariaren arabera, gerrari amaiera emateko Ukrainak jarritako baldintza batzuk ez dira "errealistak", NATOn sartzea edota 2014ko mugetara itzultzea, kasu.
2025/02/13 - 08:50
Albiste izango dira: Ukrainari buruzko negoziazioak, Labrazako parke eolikoa eta salaketa EHUn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/13 - 08:16
Albares, Ukrainako gerrari buruz: ''Gerra bidegabe bati ezin zaio amaiera eman bake bidegabe batekin''
Ostegun honetan, "Teleberri"aren ondoren, Jose Manuel Albares Atzerri ministroa ETB-2ko "12 Minutos" saioan izango da, Arantxa Ruizekin. Ukrainako gatazkari buruz arituko da, beste gai batzuen artean.
2025/02/12 - 19:45
Trump Putinekin eta Zelenskirekin mintzatu da, "berehala" Ukrainako gerrari buruzko negoziazioak abiatzeko
AEBko presidenteak telefonoz deitu die bi buruzagiei. Errusiako presidentearekin izan duen hizketaldian, aurrez aurre biltzea adostu du Trumpek. Horren aurrean, Europar Batasunak ohartarazi du Kievek eta Europak berak negoziazioetan parte hartu behar dutela.
2025/01/13 - 21:57
Bidenek ziurtatu du Gazan su-eten akordioa "lortzear" daudela
Astelehen honetan, AEBko presidenteak azken hitzaldia eman du, Donald Trumpi bide eman aurretik.
2025/01/08 - 21:59
Gutxienez 13 pertsona hil dira Errusiak Zaporiyia hirian egindako eraso batean
Tokiko agintarien arabera, gutxienez 18 pertsona zauritu dira erasoan, horietako lau egoera kritikoan daude. Erasoan Rusiak aireko bonba gidatuak erabili ditu, duten potentzia handiagatik eta zehaztasun faltagatik ezagunak.
2025/01/06 - 10:21
Zelenski prest legoke Errusiak okupatutako lurraldeei uko egiteko gainerako lurraldea NATOn sartuz gero
Ukrainako presidentearen arabera, aukera hori posible izango da baldin eta armamentu gehiago bidaltzea adosten badute. Halaber, Errusiari zigor gehiago jartzeko beharra defendatu du.
2024/12/30 - 19:17
Errusiak eta Ukrainak alde bakoitzeko 150 preso trukatu dituzte
Azken trukea joan den urriaren 18an egin zen. Orduan, 95 presoren trukea egin zen. 2022tik, 45 gerra-preso baino gehiago trukatu dituzte Errusiak eta Ukrainak, eta alde bakoitzak 3.000 militar inguru berreskuratu ditu.
2024/12/25 - 12:47
Errusiak 70 misil eta drone baino gehiago jaurti ditu Ukrainako energia azpiegituraren aurka
Kremlinek baieztatu egin du abenduaren 25eko goizean Ukrainako energia azpiegituraren aurkako eraso handia egin duela.
2024/12/01 - 18:58
Costa eta Kallas EBko ordezkari berriek Kieven, Ukrainari babesa emanez, hasi dute agintaldia
Antonio Costa Europako Kontseiluko presidente berriak eta Kaja Kallas EBko Atzerri Politikarako goi-ordezkari berriak igande honetan hasi dute agintaldia, Kievera egindako bisita batekin. Han, Ukrainari laguntza militarra eta finantzarioa emateak lehentasuna izaten jarraituko duela berretsi dute.
2024/11/21 - 21:09
Putinek misil balistiko hipersoniko batekin egin dutela Ukrainaren aurka zehaztu du
Errusiako presidenteak adierazi duenez, Ukrainak irismen luzeko armak erabiltzeari eman dioten erantzuna da. Ukrainako iturriek, bere aldetik, geldiarazi ezin izan duten "kontinente arteko misil" bateekin egindako erasoaren berri eman dute.
2024/11/20 - 12:25
AEBk eta Espainiak Kieven dituzten enbaxadak itxi dituzte, Errusiaren aire eraso handi baten beldur
Asteazken honetan (azaroak 20) Ukrainako hiriburuan aire eraso handi bat gertatuko dela ohartarazi dute Ameriketako Estatu Batuek.
2024/11/19 - 19:50
Mila kandela piztu dituzte Kieven, gerraren mila egunak oroitzeko
Adin guztietako ukrainarrak gerturatu dira iluntzean Kieveko aberriaren monumentura, borrokan eroritako soldadu guztiak eta Errusiak hildako zibilak omentzeko.
2024/11/19 - 14:03
Zelenskik babesa eskatu dio Europar Batasunari, Errusia bultzatzeko Ukrainan "bake justua" lortzera
Ukrainako presidenteak Europako Parlamentuaren aurrean egin duen agerraldian azpimarratu duenez, Errusiari presio gehiago egin behar zaio, uste baitu Putin ez dela bere kabuz geldituko.
2024/11/19 - 08:38
Albiste izango dira: Lehendakariaren bidaia, Ukrainako gerrak 1.000 egun eta EHUko hauteskunde eztabaida
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/19 - 06:00
Ukrainako gerrak 1.000 egun bete ditu: Moskuk etengabe aurrera egiten du eta Kievek soldadu gehiago behar ditu
Testuinguru horretan, Bidenek AEBko ATACMS misilak Errusian erabiltzeko aukera eman dio Kievi. EBko goi diplomazialariek adierazi dutenez, orain inoiz baino laguntza handiagoa eman behar zaio Ukrainari, Trumpek urtarrilean Etxe Zurira itzulitakoan erabakitzen duenaren zain.
2024/11/18 - 18:39
Gutxienez 10 hildako eta 40 zauritu Odesan, Errusiak egindako bonbardaketa batean
Gutxienez hamar pertsona hil dituzte, tartean zazpi polizia eta osasun-langile bat, Odesan, misil errusiar batekin hiriko bizitegi-auzo baten aurka egindako erasoan.