UKRAINAKO GERRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pentagonoaren buruak ukatu egin du Errusiarekin bake elkarrizketak abiatzea Ukrainari traizioa egitea dela

Pete Hegseth AEBko Defentsa idazkariaren arabera, gerrari amaiera emateko Ukrainak jarritako baldintza batzuk ez dira "errealistak", NATOn sartzea edota 2014ko mugetara itzultzea, kasu.
Pete Hegseth AEBko Defentsa idazkaria, NATO osatzen duten herrialdeetako Defentsa ministroekin
Pete Hegseth AEBko Defentsa idazkaria, NATO osatzen duten herrialdeetako Defentsa ministroekin. EFE

Ukrainako gerrari amaiera emateko asmoz Donald Trumpek Errusiarekin "berehala" negoziazioak hasiko dituela iragarri berritan, Pete Hegseth AEBko Defentsa idazkariak ukatu egin du Ameriketako Estatu Batuak Ukrainari traizio egiten ari zaiola. Dena den, argi utzi du Ukraina 2014ko mugetara itzultzea eta NATON sartzea ez dela "errealista". 

"Egiaz ez da traizioa", adierazi du Pentagonoaren buruak Bruselan, NATO osatzen duten herrialdeetako Defentsa ministroek egingo duten bileraren atarian.

Halaber, Hegsethek defendatu du ez dagoela Ukrainako misioarekin Ameriketako Estatu Batuak baino gehiago "konprometitu" den inor.

Hala ere, nabarmendu du negoziazioaren bidez bakea lortzeko bi aldeek gauza batzuetan "amore" ematea ezinbestekoa izango dela.

Atzo, AEBko Defentsa idazkariak adierazi zuen Ukrainak ezarritako baldintza batzuk ez direla "errealistak", NATOn sartzea eta 2014ko mugetara itzultzea kasu.

Trumpen iragarpenak lurrikara politikoa eragin du NATOren goi bileran, eta Europar Batasuneko hainbat herrialdeetako Atzerri ministroek nabarmendu dute ezinbestekoa dela negoziazio horietan, Ukrainak ez ezik, Europak ere parte hartzea.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X