VOX
2023/03/21 - 16:56
Pedro Sanchezen aurkako zentsura mozioaren lehen egunean Ramon Tamames hautagaia itzaletan gelditu da
Proposamenetik urrun, kritikaz eraiki du diskurtso apala, eta ahaztu ere egin du hauteskundeak deitzeko eskaera. Hasieratik jakinda zentsura mozioa antzua dela, ez du inork benetako seriotasunez hartu. Are gehiago, alderdi guztiek baliatu dute norberaren aldarrikapenen erakusleiho gisa.
2023/03/21 - 13:32
Ramon Tamamesek Pedro Sanchezi: ''Zure Gobernuak ez du botere banaketa errespetatzen''
Ramon Tamamesek Pedro Sanchezi esan dionez, "gauza asko egiten ari zarete, eta Botere Judizialaren Kontseiluarekin ikusi dugu, botere-banaketa horren aurka eta justiziaren boterearen kontrola bereganatzeko".
2023/03/21 - 12:22
Pedro Sanchez: ''Vox eskuineko glutamatoa da, muturreko zaporearen sustatzaile soila''
Pedro Sanchezek Voxen kudeaketaren aurka egin du. "Eskuinaren glutamatoa" dela esan du; eta gorrotoa, kaleetan asaldura, Parlamentuan irainak eta zentsura-mozio antzuak besterik ez dituela ekartzen uste du.
2023/03/21 - 10:45
''Aberriak bizi duen egoera larria'' azpimarratuz hasi du Santiago Abascalek zentsura mozioa
Santiago Abascal Voxeko presidenteak eman dio hasiera Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aurkako zentsura-mozioari. Bere hitzetan, "aberriak bizi duen egoera larriaren aurrean" eta "legealdi suizida" batekin amaitzeko aurkeztu dute zentsura-mozioa.
2023/03/20 - 12:39
Bihar hasiko da Voxen zentsura mozioa, Sanchezen aurka
Eztabaida asteartean abiatu, eta biharamunean egingo dute bozketa. Aurrekoan bezala, ultraeskuinak Sanchezen aurka aurkeztutako mozioak ez du bide egingo, baina oraingoan kontrako boto gutxiago egongo dira, PPk abstentziora joko baitu.
2023/03/14 - 08:39
'Mozal legea'ren erreforma bozkatuko dute gaur Kongresuan, horren onespenerako babesik bermatu gabe
Testua akordiorik gabe iritsi da Herrizaingo Batzordera. EH Bilduk eta ERCk dagoeneko iragarri dute aurka bozkatuko dutela ezin dutelako "desobedientzia eta errespetu faltak zigortu eta gomazko pelotak eta migranteen itzulketa azkarrak onartzen dituen lege bat babestu".
2023/03/13 - 13:52
Voxen zentsura mozioa martxoaren 21ean eta 22an egingo dute
Eztabaida datorren asteartean abiatu, eta biharamunean egingo dute bozketa. Aurrekoan bezala, ultraeskuinak Sanchezen aurka aurkeztutako mozioak ez du bide egingo, baina oraingoaz kontrako boto gutxiago egongo dira, PPk abstentziora joko baitu.
2023/02/27 - 14:32
Voxek Tamamesen zentsura-mozioa erregistratu du Kongresuan
Demokraziaren seigarren zentsura-mozioa da, lehena hautagai independente batekin, eta Voxek legealdi honetan bultzatzen duen bigarrena.
2023/02/22 - 20:03
Voxek astelehenean erregistratuko du zentsura-mozioa, Ramon Tamames hautagai dela
Ekonomialari, historialari eta idazleak 90 urte beteko ditu azaroan. Haren iragan komunistak bere hautagaitza erabat bideraezina egiten zuen eskuin muturreko alderdi batek bultzatutako mozio batean.
2023/02/18 - 12:43
Oposizioak neurri "mugatu, labur eta elektoralistatzat" jo ditu emantzipaziorako laguntzak
EAJk eta PSEk neurria defendatu dute Radio Euskadiko Parlamento en las Ondas saioan, egoeraren araberakoa denik ukatu dute eta "limosna publikoa" dela esatea deitoratu dute.
2023/02/10 - 22:03
Fermin Muguruza zuzendari irundarrari babesa adierazi diote, ultraeskuinaren jazarpenaren aurrean
Zinema munduak elkartasuna helarazi dio 'Black is Beltza 2: Ainhoa' animaziozko filmaren zuzendariari, Voxek Goya sarietan egongo dela salatu eta gero. Besteak beste, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiaren zuzendariak babesa adierazi dio.
2023/01/28 - 12:29
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek azpimarratu dute tankeak Ukrainara bidaltzeak "gerra areagotzen" duela
Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten gainerako alderdiek, ostera, babestu egin dute neurria, 'Parlamento en las Ondas' saioan.
2023/01/21 - 15:34
Pedro Sanchezen politikaren aurkako aldarriak Madrilen, Espainiaren eta Konstituzioaren aldeko manifestazioan
Espainiako nazioa eta konstituzioa defendatzeko manifestazioa egin dute Madrilen, eskuineko alderdi eta plataformek deituta. PP, VOX eta Ciudadanos alderdiek babestu duten ekitaldian, Pedro Sanchez egiten ari den politikaren kontrako aldarriak izan dira.
2023/01/17 - 11:59
Gaztela eta Leongo abortuaren protokoloa Justiziaren aurrera eramateko bidea zabaldu du Espainiako Gobernuak
Abortuaren Legea urratu dezaketen neurrien aurreko Juntaren gaitasun ezari buruzko errekerimendua egingo du Ministroen Kontseiluak. Voxek, bere aldetik, protokoloa betetzen ez bada, Gaztela eta Leongo Gobernua uzteko mehatxua egin du.
2023/01/16 - 15:48
Medikuak eta emakumeak ez direla ezertara behartuko esan du Gaztela eta Leongo presidenteak
Fernandez Mañuecok agerraldia egin du abortuaren aurkako planak sortutako eztabaidaren harira. Gobernukide duen VOXek, ordea, berretsi egin du osasun langileek protokolo guztiak bete beharko dituztela.
2023/01/16 - 13:29
Garcia-Gallardo (Vox) tematuta: "Medikuek derrigorrez bete beharko dute abortuaren aurkako protokoloa"
Espainiako Gobernuko bozeramaile Isabel Rodriguezek Gaztela eta Leongo Gobernuari ohartarazi dio ez duela "atzerapauso bakar bat" onartuko emakumeen eskubideen defentsan.
2023/01/15 - 22:55
Abortuak saihesteko araurik ez onartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuak Gaztela eta Leoni
Pedro Sanchezen Gobernuak adierazi du ordenamendu juridikoaren mekanismo guztiak erabiliko dituela emakumeen abortatzeko eskubidea defendatzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzetan. Gaztela eta Leonek haurdunei protokoloa aplikatzeko autonomia defendatu du.
2023/01/15 - 21:30
Espainiak Gaztela eta Leoni ohartarazio dio Justiziara joko duela abortuaren kontrako neurriak ezartzen baditu
Ostegunean Voxeko presidente ordeak iragarri zuen moduan, Gaztela eta Leongo gobernuak bihartik aurrera abortuaren kontrako neurriak jarriko ditu martxan. Moncloak, ordea, haurdunaldia borondatez eteteko araudia zehatz-mehatz errespetatu ezean, tresna legal guztiak erabiliko dituela adierazi du.
2023/01/13 - 15:42
Gaztela eta Leongo Gobernuak abortuaren kontra ezarri nahi duen neurri batek kritika andana eragin du
Voxek Gaztela eta Leonen ezarri nahi duen arau polemikoak abortatu nahi duten emakumeei euren fetuen bihotz taupadak entzutea eskaintzea ezarri nahi du, abortatzeko asmoa bertan behera utz dezaten helburuarekin.
2022/12/23 - 20:03
PPk eta Voxek oker bozkatu dute Gaztela eta Leonen, eta PSOEren zuzenketak babestu dituzte
Biek ala biek, azkenean, beren Zerga Neurriei buruzko Legearen aurka bozkatu dute. Egoerak PPren protesta eragin du, eta bozketa errepikatzea eskatu dute; PSOEk, berriz, ezin dela errepikatu gogorarazi die, eta Carlos Pollan Gorteetako presidenteak etenaldia egin du.