VOX
2024/09/11 - 00:18
Kongresuak Edmundo Gonzalez aitortuko du Venezuelako presidente gisa, PP, EAJ, UPN, Vox eta CCren botoekin
Gonzalez onartzeko proposamenaren eztabaidan, inbestidurako taldeak kontra agertu dira, ez delako egokia. EH Bilduk ez du eztabaidan hitza hartu.
2024/09/10 - 14:15
EAJk babestu egingo du Gonzalez Venezuelako presidente hautatu gisa aitortzea eskatzen duen PPren ekimena
Hala, Alderdi Popularraren ekimenak aurrera egingo du ziurrenik, EAJren, Voxen, UPNren eta Coalicion Canariaren botoak batuta. Denera, 177 aldeko boto. Eztabaida gaur egingo bada ere, bihar izango da bozketa.
2024/09/09 - 17:42
Akordiorik ez Valentziako Gobernuaren eta Aita Mariren artean
Erreskate-itsasontziak 63.000 euro ordaindu beharko ditu hango portuetan izateagatik, Generalitateak ez du atzera egin.
2024/08/16 - 15:54
'Aita Mari'ren misioa arriskuan dago, PP-Vox Valentziako Gobernuari 63.000 euro ordaindu behar dizkiolako
SMHk adierazi duenez, "Voxen aspaldiko erreklamazioa zen laguntza humanitarioko ontziak Valentziako portuetatik kanporatzea", eta "lehen ekintzetako bat" izan da "araudia aldatzea, tasa salbuetsiak kobratzeko".
2024/07/31 - 12:29
Voxek kereila aurkeztu du Pedro Sanchezen aurka, Peinado epaileari prebarikazioa leporatzeagatik
Presidenteaz gain, kereila Felix Bolaños ministroaren eta Estatuko abokatu nagusiaren aurkakoa ere bada.
2024/07/23 - 23:14
PPk, Voxek eta Juntsek etorkin adingabeak banatzeko erreforma bertan behera utzi dute Kongresuan
Kontrako 177 botorekin, aldeko 171rekin eta abstentzio 1ekin, Behe Ganberan proposamen hori tramitatzeko saiakerak porrot egin du, azkenean ez baitu PPren eta Juntsen babesik izan.
2024/07/22 - 19:01
PSOEk Peinado epailearen erabakiari helegitea jarriko dio, eta PPk dimisioa emateko eskatu dio Sanchezi
Sozialistek uste dute azken erabakiak auziaren izaera "politikoa" agerian uzten duela. Bestalde, Feijook Bidenen erabakia azpimarratu du eta bere buruari galdetu dio "zenbat emango genukeen hori Espainian gertatzeagatik?".
2024/07/13 - 22:10
Feijook, Voxi: "Kosta ahala kosta, PPk ez du inolako mehatxurik onartzen"
Era berean, PPk bidaiderik gabeko adingabe migratzaileen banaketaren inguruan duen jarrera defendatu du, Espainiaren izaerarekin estuki lotutako elkartasunari uko egingo ez diotela argudiatuta.
2024/07/12 - 23:06
PPk bere gobernuak berrantolatu ditu sei erkidegotan, Voxek akordioak hautsi ostean
Feijook "erkidegoetako gobernagarritasuna eta Espainiako aldaketa politikoa ez oztopatzeko" eskatu dio Voxi. PPk Voxen botoak edo beste alderdi batzuen babesa beharko du gobernatzen jarraitzeko.
2024/07/12 - 16:53
Voxeko bi kontseilarik PPren gobernu autonomikoetan jarraituko dute, Abascali entzungor eginez
Extremadurako Gobernuko ordezkariak eta Voxek Gaztela eta Leongo Juntan zituen hiru kontseilarietako batek karguan jarraitzea erabaki dute. Eskuin-muturreko alderdiak PPrekin partekatzen zituen bost gobernu-koalizioetako gainerako ordezkariek, berriz, karguari uko egin diote.
2024/07/12 - 16:36
Feijook esan du PPk ez duela Voxen xantaiarik onartuko
PPren egoitza nagusian emandako prentsaurrekoan, Alberto Nuñez Feijook esan du PPk "arduratsu" izaten jarraituko duela zuzentzen dituen gobernu autonomikoetan, eta "ez du arreta milimetro bat ere desbideratuko".
2024/07/12 - 14:20
De Andres: ''Abascalek Euskadiko PP ere urratu zuen interes pertsonalengatik''
Javier de Andres Voxek PPrekin hausteko hartutako erabakiaz aritu da lehendakariarekin izan duen bileraren amaieran. Gertaturikoa Voxen "ikuskizuna" dela esan ondotik, EAEn aurretik gertatu zela nabarmendu du. "Pertsonalismo horrek proiektu politiko bat baldintzatu zuen", adierazi du.
2024/07/12 - 12:29
Sanchezek pozik hartu du PPren eta Voxen arteko haustura: "Espainiarentzat egun handia da"
Bi alderdiek bost autonomia erkidegotan zituzten koalizio gobernuak hautsi ondoren, Espainiako gobernuburuak PPri galdetu dio ea prest dagoen Voxen politikak albo batera uzteko.
2024/07/12 - 09:57
Albiste izango dira: PP-Vox haustura, lehendakariaren bilera sorta, eta Marta Rovira, Kataluniara
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/11 - 23:57
Vox gobernu autonomiko guztietatik aterako da eta PPri babesa kendu dio
Hala adierazi du PPk adingabe migratzaileen banaketari oniritzia eman ostean Voxek urgentziaz deitu zuen Batzorde Exekutibo Nazionalaren bileraren amaieran bideoz emandako adierazpen batean.
2024/07/11 - 23:44
Abascalek baieztatu du Voxek PPri babesa kenduko diola adingabe migratzaileen banaketagatik
Ultraeskuineko alderdiko buruzagiak Feijoori "mugak irekitzeko politikak inposatu" nahi izatea leporatu dio. PPko buruzagiak ostiral honetan agerraldia egingo du Voxen erabakia baloratzeko.
2024/07/11 - 10:34
Albiste izango dira: Lehendakariaren bilera sorta, bidaiderik gabeko adingabe migratzaileen harrera, BBK Live
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/10 - 17:11
Feijook berretsi du 400 adingabeak onartuko dituela, Voxen mehatxuak gorabehera
Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak ez dio jaramonik egin Voxen ohartarazpenari, eta baieztatu du PPko arduradunek Gobernuak proposatzen dizkien 400 adingabeak hartuko dituela.
2024/07/10 - 14:49
PPk ez du migrazio politikan duen jarrera aldatuko Voxen "mehatxuengatik", Semperren arabera
PPko bozeramaile nazionalak azpimarratu duenez, Voxekin dituzten akordio autonomikoak hausten badira Vox izango da erantzulea.
2024/07/10 - 13:51
Elma Saizek "enpatia falta" aurpegiratu dio PPri, bidaiderik gabeko adingabe migratzaileak hartzerako orduan
Gainera, Espainiako Gobernuko Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazioen ministroak PPri eskatu dio Voxen "diskurtso xenofoboak" albo batera uzteko.