Zaldibar
2020/04/07 - 00:10
Lapikoak jo eta kandelak piztu dituzte, Joaquin eta Albertoren oroimenez
'Zaldibar Argitu 'plataformak deituta, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran gogoratzeko lapikoak jo dituzte, eta bi kandela piztu dituzte haren oroimenean.
2020/04/06 - 22:05
Txaloak Zallan, Alberto eta Joaquinen omenez
Emoziozko txaloak Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze oroitzeko. Herritarrek leiho eta balkoiak hartu dituzte, lurjausiak harrapatutako bi langileak gogoratzeko.
2020/04/06 - 16:16
Esperantza txikia piztu du Alberto Sololuzeren autoa aurkitu izanak
Lekukoen arabera, Alberto ez zegoen bere autoan luizia gertatu zen unean, baskulan baizik. Kostata, lurra ez dagoelako egonkor, baina makinak baskularen gunera iritsi dira.
2020/04/06 - 16:08
Naia Sololuze: ''Gorpua aurkitu eta deskantsatu egin nahi dugu''
Albertoren eta Joaquinen senitartekoak bi hilabeteko gurutzebidea bizitzen ari dira. Naiarekin, Albertoren alaberekin, hitz egin dugu. Telebista bati eskaini dion lehen elkarrizketa da.
2020/04/06 - 12:44
Alberto Sololuzeren autoaren arrastoak aurkitu dituzte Zaldibarren
Erreskate taldeak ibilgailura iritsi dira, baina, momentuz, ez dute gorpurik aurkitu.
2020/04/06 - 12:13
Zaldibarko luizitik bi hilabetera, protesta egiteko eta biktimak oroitzeko deia
Gaur bete dira bi hilabete Alberto Sololuze eta Joquin Beltran desagertu zirenetik, eta 20:30ean balkoietan eta leihoetan protesta zaratatsua egiteko deialdia zabaldu dute haien omenez.
2020/04/06 - 01:04
Alberto Sololuzeren autoa aurkitu dute Zaldibarko zabortegian
Ibilgailuaren arrastoak aurkitu dituzte, baina ez langileen gorpurik, momentuz. Erreskate taldeek grabatutako eta EiTBri utzitako irudiak.
2020/04/02 - 18:58
Balkoietan mobilizatzeko deia egin dute, Zaldibarko luizitik 2 hilabete igaro ondoren
Zaldibar Argituk aprilaren 6an balkoietan zarata eginez eta kandelak piztuz mobilizatzeko deia egin du.
2020/04/02 - 02:06
Zaborra pilatzeko zelda ostegun honetan hasiko dira betetzen
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze otsailaren 6ko lurjausian desagertu ziren eta harrezkero milaka tona hondakin toxikoren azpian harrapatuta daude.
2020/03/30 - 23:09
Zaldibarren lurperatutako langileen bilaketak "erritmo berari" eutsiko dio
Osasun ministroak eskutitz bat bidali du langileak bilatzeko lanekin jarraitu dezaketela baieztatzeko.
2020/03/27 - 20:27
Alberto eta Joaquinen bilaketa lanek aurrera jarraitzen dute Zaldibarko zabortegian
Gaur dira 50 egun Zaldibarko zabortegian luizia izan zela. 50 egun zabortegia behera etorri eta Alberto Soroluze eta Joaquin Beltran bertan desagertu zirela.
2020/03/24 - 16:25
Lau hondeamakina, Joaquin eta Albertoren gorpuen bila
Eguraldi onarekin, bi langileak bilatzeko lanetan "aurrerapen askoz azkarragoak" egin daitezkeela aurreikusi du Eusko Jaurlaritzak.
2020/03/21 - 21:40
Bizilagunek balkoietatik egin dute protesta Zaldibarko zabortegiaren egoera salatzeko
Zaldibarko zabortegiaren gatazka gertatu zenetik hilabete eta erdi bete dira gaur. Lanak ez dira gelditu baina Joaquin eta Alberto bertan daude oraindik.
2020/03/14 - 19:05
Ostiralean Urkullu zabortegira lagundu zutenik gezurtatu dute Beltranen senideek
Ostiralean lehendakariarekin izan zuten bilera utzi eta zabortegira joan ez zirela ziurtatu dute langilearen senitartekoek, Eusko Jaurlaritzak bisitaren berri eman zuela jakin ondoren.
2020/03/13 - 22:35
Zaldibarko bilaketa lanetan laguntzeko eskatu dio Jaurlaritzak Verter Recyclingi
Bestalde, lehendakariak gaur goizean bisitatu du zabortegia, Segurtasun sailburuarekin eta desagertutako langileen senideekin batera.
2020/03/13 - 22:34
Jauraritzak errekerimendu bat egin dio Verter Recycling enpresari lanetan lagun dezan
Lehendakaria eta Segurtasun sailburua Joaquin Beltran eta Alberto Sololuzeren senideekin bildu dira. Guztira, gunean 42.000 metro kubiko arakatu dira, emaitzarik gabe.
2020/03/12 - 21:53
Bilaketa lanen eraginez kea atera da Zaldibarko zabortegian, baina ez da suterik izan
Zabortegitik kea ateratzen hasi da gaur. Ertzaintzak esan duenez, ez da suterik piztu eta kea Alberto eta Joaquinen bilaketa lanetan erabiltzen ari diren makinena da.
2020/03/12 - 19:20
Zaldibarko zabortegiaren inguruko bizilagunek ''gertatutakoa argitzeko'' eskatu dute
Zaldibar Argitu plataformak deituta, berriro atera dira kalera herritarrak. Otsailaren 6tik desagertuta dauden langileak aurkitzeko eta bizilagunen osasuna zaintzeko neurriak hartzeko eskatu dute.
2020/03/12 - 18:49
Zaldibarko zabortegiaren inguruko bizilagunek "gertatutakoa argitzeko" eskatu dute
Zaldibar Argitu plataformak deituta, berriro atera dira kalera herritarrak. Otsailaren 6tik desagertuta dauden langileak aurkitzeko eta bizilagunen osasuna zaintzeko neurriak hartzeko eskatu dute.
2020/03/12 - 08:57
Zaldibarko bizilagunek mobilizazioak deitu dituzte gaurko, ardura politikoa eskatzeko
Zaldibar Argitu! elkarteak deitutako mobilizazioekin eta lanuztearekin bat egiteko eskatu diete inguruko herrietako bizilagunei, "hondamendi honen erantzuleak mugi daitezen".