Zaldibar
2020/03/10 - 08:12
Arriolak Bizkaiko Batzar Nagusietan azalpenak ematea galarazi dute EAJk eta PSEk
Ingurumen sailburuak azalpenak emateko eskaeraren alde bozkatu du EH Bilduk, "beharrezkoa eta egokia" dela iritzita, eta "ezinbestekoa" da, PPren ustez, erantzukizunak argitzeko.
2020/03/08 - 20:55
Bilaketa-eremuetako bat hondakinez hustu dute, bi desagertuak aurkitu gabe
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, B-3 eremuko hondakinak husteko lanak amaitu dituzte, zirkulazioa etetera behartu zuen eta AP-8 autobidea zaborrez bete zen zonaldea, hain zuzen ere.
2020/03/07 - 20:19
Beltranen familia: "Gure heroia diru-goseagatik eta praxi txarragatik hil da"
Ehunka pertsonak elkarretaratzea egin dute Zallan, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak gogora ekartzeko. Aurrenaren senideek deitu dute protesta.
2020/03/07 - 14:43
"Oso kezkatuta gaude, gure senideen bilaketa bigarren mailan geratzen ari delako"
Gorpuak aurkitzea eta Zaldibarren gertatutakoa argitzea, besterik ez dutela eskatzen esan dute Alberto Sololuze eta Joaquin Beltranen senitartekoek.
2020/03/07 - 12:58
''Kezkatuta gaude gure senideen bilaketa bigarren mailan geratzen ari delako''
Zaldibarko luizian desagertutako Alberto Sololuze eta Joaquin Beltranen gertukoek agerraldia egin dute Eitzagan. Haserre eta kezkatuta daude. Helene Alberdik (Sololuzeren iloba) irakurri du agiria.
2020/03/06 - 23:33
Familiakoek eta auzokoek loreekin gogoratu dituzte Zaldibarren lurperatutako langileak
Hilabete igaro da luizitik eta Zaldibar Argituk deituta, Joaquín Beltrán y Alberto Sololuze gogoratu dituzte lore eskaintza batekin.
2020/03/06 - 18:10
Eusko Jaurlaritzak ez du bilaketa etengo bi langileak aurkitu arte
"Topatzea da aukera bakarra, baina horretarako denbora behar dugu", adierazi du Ernesto Martinez de Cabrero URAko zuzendariak, luiziaren lanak kudeatzen dituen mahai teknikoaren bileraren ostean.
2020/03/06 - 15:40
Sindikatuek Zaldibarren luizia salatzeko martxoaren 12ko mobilizazioa babestu dute
ELA, LAB, ESK, Steilas, HIRU eta Etxalde sindikatuek Zaldibar Argitu! plataformak martxoaren 12an 12:00tik 15:00etara antolatutako mobilizazioa babestu dute.
2020/03/06 - 14:50
Duela hilabete gertatu zen Zaldibarko hondakindegiaren luizia
Otsailaren 6ko arratsaldeko 16:00tan zaborrez betetako mendi magal oso bat behera etorri, eta aurrean zuen guztia eraman zuen, tartean baita bi langile ere.
2020/03/06 - 11:50
Zaldibarko krisiak hilabete egin du bi desagertuak topatu ezinda
Hondakindegia behera etorri zenetik, otsailaren 6an, jazotako gertakari garrantzitsuenak bildu ditugu.
2020/03/05 - 21:50
Hondakinak jasotzeko toki falta ikusita, birziklatzea eskatu du Jaurlaritzak
Birziklatze enpresei Euskadin sortzen diren hondakinak lehenetsi ditzatela agindu die, gutxienez datozen 12 hilabeteetan.
2020/03/05 - 21:33
Duten gaitasuna muturrera eramateko agindua eman die Jaurlaritzak zabortegiei
Gainera, Iñaki Arriola Ingurugiro sailburuak eskatu die EAEko materialei emateko "lehentasuna", Zaldibarkoaren eta Mutiloakoaren itxierak konpentsatzeko.
2020/03/05 - 20:14
'Zaldibar Argitu' plataformak hiru orduko lanuztera deitu du martxoaren 12rako
Herri erakundeei gardentasun-ezaz jardutea leporatu diete eta onartezintzat jo dute oraindik ere inork ere ez dimititu izanak.
2020/03/05 - 18:29
Ekologistak Martxanek kereila aurkeztu du Verter Recyclingen aurka
Plataforma ekologistak ez du baztertzen administrazio publikoetako arduradunen aurka ere jotzea, ikerketan delitu zantzuak aurkitzen badituzte.
2020/03/05 - 17:48
Ahalik eta hondakin gehien hartzeko agindu dio Eusko Jaurlaritzak Gasteizi
Jaurlaritzak hurrengo 12 hilabeteotarako egin du eskaera hori; epea luzatzeko aukera dago.
2020/03/05 - 15:25
Hasierako deskoordinazioa salatu dute Joaquin Beltranen familiak eta lankideek
Rodolfo Martin, Joaquinen lagun-mina, eta Txisko Beltran anaia, zabortegian ziren otsailaren 6an luizia gertatu zenean. Geroztik egunero joaten dira gorpuen bilaketa lanetara.
2020/03/05 - 15:25
"Gure nahia da zabortegi batera lore sorta bat ez eramatea"
Txisko Beltranek eta Rodolfo Martinek, Zaldibarren lurperatutako bi langileetako baten anaiak eta lagunak, EiTBrentzat hitz egin dute luizia gertatu eta hilabetera.
2020/03/05 - 14:00
''Ez ditugu loreak zabortegi batera eraman nahi''
"Gaur Egun"-ek Rodolfo Martin eta Txisko Beltran Zaldibarko zabortegian desagertutako Joaquin Beltranen lankide eta anaiari egindako elkarrizketa eskainiko du 14:00etan.
2020/03/05 - 09:02
Zaldibarren desagertutako bi langileen senideei babesa adieraziko diete etzi Zallan
Joaquin Beltranen familiak deitutako elkarretaratze isila larunbatean egingo dute, 17:00etan, herriko Euskadi Plazan.
2020/03/04 - 22:06
Joaquin Beltranen familiak koordinaziorik eza salatu du erreskate lanetan
Bilatze lanetan koordinaziorik ez dela egon deritzote, eta hauteskunde kanpaina giroan funtsik gabeko antzezpena egin izana leporatu diote Jaurlaritzari.