Zamudio
2021/09/28 - 15:45
Zamudioko ITP lantegiaren salmenta adostu ondoren xehetasunak hitzartzeko unea da
Salmentaren ondoren hainbat zalantza zortu dira. Batetik, zein enpresa sartuko diren, eta bestetik zein izango den langileen etorkizuna.
2021/09/27 - 16:04
Rolls Royce enpresak Zamudion duen ITP plantaren salmenta sinatu du
Estatu Batuetako funts batek erosiko du, eta euskal sozio industrial batek ere parte hartu du operazioan.
2021/08/28 - 21:11
Hauek dira Hego Euskal Herriko gasolindegirik merkeenak
Gaur-gaurkoz, Araban dago erregairik merkeena. Bertan, 1,285 euroan eros daiteke Gasolina 95 litroa; eta, Gasolio A litroa, berriz, 1,009 euroan.
2021/08/25 - 18:30
Zamudioko enpresa bateko jabea atxilotu dute langileak esplotatzeagatik
Langileek salatu zuten kontraturik ez zutela eta, noizean behin, 26 orduko lanaldia eginarazten ziela, goizeko 07:00etatik hurrengo eguneko 09:00ak arte.
2021/06/11 - 13:03
Jaurlaritza prest agertu da ITP Aeron akziodun moduan sartzeko
Aernnovak eskaintza loteslea egin du, eta horren harira, Jaurlaritza berarekin bildu da "proiektuak ITP hemen mantentzea badakar parte hartzeko prestutasuna berresteko", Tapiak baieztatu duenez.
2021/05/18 - 11:32
Sutea izan da Zamudioko etxebizitza batean eta pertsona bat Gurutzetara eraman dute
Gertakaria 01:45 aldera jazo da Zamudioko Lekunbiz auzoan. Pertsona bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute kea arnasteagatik.
2021/05/18 - 11:20
Pertsona bat ospitaleratu dute Zamudion izandako sute batean kea arnasteagatik
Sua 01:45 aldera piztu da Lekunbiz auzoko etxebizitza familiabakar batean.
2021/03/29 - 12:40
Zupiria: "Lehendakariak ondo deritzo MasMovilek Euskaltel erosteari"
Bingen Zupiria Jaurlaritzaren bozeramailearen esanetan, "operazio honek Euskadi teknologiaren lehen lerroan egoten jarraitzeko balio badu, albiste ona izango da".
2021/03/21 - 23:09
Sute bat piztu da produktu kimikoak gordetzen dituen pabilioi batean, Zamudion
Dagoeneko sua itzali dute suhiltzaileek. Agintariek Parke Teknologikoaren inguruko etxebizitzetan bizi direnei leihoak ez irekitzeko gomendioa diete.
2021/03/21 - 15:30
Azurmendi jatetxeak berriz zabaldu ditu ateak, urritik itxita egon ostean
Eneko Atxa sukaldariaren jatetxea irekitzeko urratsa ematen lehenengoa izan da da hiru Mitxelin izar dituzten euskal establezimenduen artean.
2021/03/17 - 21:52
Siemens Gamesaren egoitzak Zamudion jarraituko du aurrerantzean ere
Miguel Angel Lopez presidenteak esan du ez dutela lantegirik itxi nahi, baina ohartarazi du konpainiaren etorkizuna bermatzeko "ezinbestekoa" dela "hainbat neurri hartzea".
2021/03/12 - 18:05
Pandemiak kaltetutako enpresentzako 430 milioiko diru-laguntza plana iragarri dute
Eusko Jaurlaritza egitasmoaren edukia prestatzen ari da, gehienbat diru-laguntzak, Iñigo Urkulllu lehendakariak Nueva Sibol Zamudioko (Bizkaia) enpresa bisitatu ondoren azaldu duenez.
2021/03/11 - 00:44
Auzitegiarentzat ez dago GTS ixteko arrazoi objektiborik
Hala ere, ez ditu kaleratzeak baliogabetu. ELAren ustez, ebazpenak agerian uzten du "inoiz baino beharrezkoagoa" dela "lan erreformak bertan behera uztea".
2021/01/14 - 15:22
350 egoiliar daude kutsatuta Bizkaiko zahar-etxeetan
Koronabirus agerraldiak izan dituzten egoitzetan jarraipen berezia egiten ari da Bizkaiko Foru Aldundia.
2021/01/13 - 15:26
98 pertsona kutsatu dira Zamudioko adinekoen egoitza batean izandako agerraldian
Gainera, beste agerraldi bat izan da Bilboko Erruki-etxean: 13 egoiliar eta bost langile kutsatu dira. Nafarroako bi zahar-etxetan ere izan dira kutsatzeak.
2021/01/08 - 13:22
Berunaren emisioak eragin handia izan zuen Getxoko Punta Begoñako zonaldean
EHUk metal astunek eragindako kutsadura atmosferikoa ebaluatu du Bizkaiko sei udalerritan, eta Grimmia goroldioak kutsadura mota horren adierazle gisa balio duela zehaztu du.
2020/12/03 - 21:47
Test serologiko azkarra ari da garatzen Zamudioko Biolan enpresa
Laborategi baten beharrean, test hori norberak egin dezake etxean eta berehala esaten digu covida pasatu dugun ala ez. Antigorputzak ditugun ala ez. Urtarrilerako ekoizten hasi nahi dute.
2020/11/26 - 00:59
Kaleratzeak eta lekualdatzeak biltzen dituen akordioa egin dute GTS enpresan
Lan-erregulazio espedientearen baldintzak negoziatzerakoan ez zuten itunik lortu eta Gestampek lantegia ixteko asmoa berretsi zuen.
2020/11/24 - 19:27
Aurre-erretiroak eta lekualdatzeak biltzen dituen ituna egin dute Matriceria Deuston
Lan-erregulazio espedientearen baldintzak adosteko negoziazioak porrot eginda eta konpainiak kaleratzeak gauzatuko dituela jakinda, langile-batzordeak akordio transakzionala egin du zuzendaritzarekin.
2020/10/21 - 01:53
CCOOk, UGTk eta ITPk adostutako aurreakordioa berretsi dute langileek
Akordioaren arabera, Zamudioko lantegian aldi baterako kontratua duten 121 behargin kaleratuko dituzte, eta beste 42 langilek aurretiko erretreta hartuko dute. ELAk ez du akordioa sinatuko.