Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute bat piztu da produktu kimikoak gordetzen dituen pabilioi batean, Zamudion

Dagoeneko sua itzali dute suhiltzaileek. Agintariek Parke Teknologikoaren inguruko etxebizitzetan bizi direnei leihoak ez irekitzeko gomendioa diete.

Sute bat piztu da produktu kimikoak gordetzen dituen Zamudioko Parke Teknologikoaren pabilioi batean, Bizkaian. Zamudioko eta Artazako suhiltzaileek sua itzali dute jadanik.

Segurtasun Sailak esan duenez, sutea 21:00ak aldera piztu da. Segurtasun indarrek erretako industria-nabearen inguruan bizi direnei etxeko leihoak ez irekitzeko gomendatu diete.

Esan bezala, suhiltzaileek sua itzali dute dagoeneko, eta gunea aireztatzen ari dira.

Azkenean sugarrek ez dituzte produktu kimikoak gordetzeko tangak harrapatu.

Hala ere, sua itzali ondoren, suhiltzaileetako teknikariak pabiloiko barnealdea aztertzen ari dira, suteak eragindako toxikotasun maila egiaztatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X