Gestamp
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegiarentzat ez dago GTS ixteko arrazoi objektiborik

Hala ere, ez ditu kaleratzeak baliogabetu. ELAren ustez, ebazpenak agerian uzten du "inoiz baino beharrezkoagoa" dela "lan erreformak bertan behera uztea".
Gestampen lantegia Zamudion (Bizkaia). Argazkia: Wikimedia
Gestampen lantegia Zamudion (Bizkaia). Argazkia: Wikimedia

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du ez dagoela arrazoi objektiborik Gestamp taldeak Zamudion (Bizkaia) duen lantegia ixteko, baina ez ditu baliogabetu kaleratzeak egiteko Lan Erregulazio Txostena, ELAk, itxieraren aurkako salaketa jarri zuenak, jakitera eman duenez.

Ebazpenak atzoko data du, eta enpresaren zuzendaritzak eta LABek, gehiengoa zuen sindikatuak, azaroaren 25ean egin zuten lantegiaren itxiera onartzeko akordioa.

ELAk azaldu duenez, Auzitegiaren erabakiak preseski aitortzen du GTSren zuzendaritzak ez zuela arrazoirik enpresa ixteko; eta 54 langileak kaleratzeko Lan Erregulazio Txostenerako argudiorik ez zegoela ere jasotzen du.

Sindikatuak atsekabez hartu du txostena baliogabetu ez izana, hori "kolpea" izango litzatekeelako "enpresak lanpostuak suntsitzeko zuen asmoarentzat", eta aurreratu du ebazpenaren aurkako helegitea sartzeko aukera aztertuko duela, baliogabetzeko arrazoiak daudela iritzi diolako.

ELAren ustez, ebazpenak agerian uzten du "inoiz baino beharrezkoagoa" dela "lan erreformak bertan behera uztea, enpresen esku uzten baitu kaleratze kolektiboak egiteko erabakia".

Zure interesekoa izan daiteke

Lore Bilbao Osakidetzako zuzendaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ebakuntza kirurgikoetarako itxaron-zerrenda 77-78 egunera igo da medikuen grebaren ondorioz, Osakidetzaren arabera

Medikuek aurtengo 5. greba asteari ekingo diote datorren astean, ekainaren 15etik 19ra. Lore Bilbao Osakidetzako zuzendariak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak akordioa lortzeko ahaleginean jarraituko du, baina argi utzi du Estatutu Markoak bere horretan jarraitzen duen bitartean medikuek grebari eutsiko diotela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X