Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat ospitaleratu dute Zamudion izandako sute batean kea arnasteagatik

Sua 01:45 aldera piztu da Lekunbiz auzoko etxebizitza familiabakar batean.
18:00 - 20:00
Sutea izan da Zamudioko etxebizitza batean eta pertsona bat Gurutzetara eraman dute

Pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute bart Zamudioko etxebizitza batean izan den sutean kea arnastu baitu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sua 01:45 aldera piztu da Bizkaiko udalerriko Lekunbiz auzoko etxebizitza familiabakar batean.

Suhiltzaileak eta osasun langileak bertaratu dira, eta bizilagunetako bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute anbulantziaz, kea arnastuta intoxikatu baita.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X