Zarautz
2020/07/16 - 22:54
PCR probak egitea eskatu diete Zarautzen ikasturte-amaierako jaietan egondakoei
Uztailaren 8an eta 12an jaietan izan ziren gazteei eskatu die Osasun Sailak etxean geratzea eta osasun-zentrora deitzea, testak egiteko.
2020/07/16 - 22:30
Zarautzen agerraldia ekidetiko PCR probak egingo dituzte
Osasun Sailak eta Zarauzko alkateak uztailaren 8an eta uztailaren 11an malekoiko tabernetan egon zirenei PCR probak egiteko deia egin diete.
2020/07/16 - 19:01
Zarauzko Talai Mendi kanpina berriro ireki dute agerraldirik ez dagoela berretsita
Egindako PCR probetatik bik bakarrik eman dute positibo, eta gaixoak jada isolatuta daude. Horrenbestez, agerraldi bat dagoela baztertu du Osasun Sailak.
2020/07/16 - 16:27
Bi positibo baieztatu dituzte Zarauzko kanpinean, eta fokurik ez dagoela dio alkateak
Bertan dauden bezero guztiei egiten ari zaizkie PCR probak. Atzo hasi eta gaur ere horretan jarraitzen dute Osakidetzako langileek kanpinean bertan.
2020/07/16 - 15:33
Hildako bat eta 58 kasu gehiago zenbatu dituzte EAEn azken orduetan
Bestalde, Nafarroan 22 kasu gehiago baieztatu dituzte azken orduetan, horietako bi Iruñerrian atzemandako agerraldi berri bati lotutakoak (lau kasu zenbatu dituzte jada).
2020/07/16 - 14:50
Osasun Sailak Tolosa, Zarautz eta Eibarrera zabaldu ditu ostalaritzako neurriak
Herri horietan, ostalaritza-establezimenduen edukiera % 50era mugatu dute, barran kontsumitzea debekatuta dago, eta establezimeduek, gehienez ere, 23:30ean itxi beharko dute.
2020/07/16 - 13:23
COVID-19aren agerraldiari aurre egiteko neurri berriak iragarriko ditu gaur Tolosak
Bestalde, Zarauzko Talai Mendi kanpinean hiru dira jada orain arte positibo eman dutenak, hirugarrena ostegun goizean baieztatu ondoren.
2020/07/15 - 21:20
Zarauzko kanpin bat konfinatuta, 250 bezero barruan daudela, COVID-19ko bi kasugatik
Talai Mendi kanpina da. Osasun Saila PCR probak ari zaizkie egiten barruan dauden 250 lagunei.
2020/07/15 - 12:49
Getariako taberna bateko bezeroei PCR probak egiten hasi zaizkie
Hain zuzen ere, uztailaren 9tik eta 12ra bitartean Politena tabernan izan ziren herritarrei egingo diete PCR proba, agerraldi baten erdigunea izan dela uste baitute osasun arloko agintariek.
2020/07/15 - 12:43
63 urteko bikote bat zauritu da N-634 errepidean, Zarautzen, izandako istripu batean
Astearte arratsaldean gertatutako istripuan 63 urteko bi pertsona zauritu ziren eta Donostia Ospitalera eraman zituzten.
2020/06/24 - 15:55
Bi sute piztu dituzte Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan
Suak lau edukiontzi eta egurrezko banku bat kiskali ditu, eta eraikinaren aurrealdea eta ikasgeletako altzariak belztu ditu.
2020/06/24 - 15:25
Bi sute piztu dituzte Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan
Suak lau edukiontzi eta egurrezko banku bat kiskali ditu, eta eraikinaren aurrealdea eta ikasgeletako altzariak belztu ditu.
2020/06/13 - 22:59
Eulen txirrindulari taldeak COVID-19aren biktimak gogoan hartu ditu
Elkartasun martxa egin dute, Arantzazuko Santutegiraino, eta bertan lore eskaintza egin diote Ama Birjinari.
2020/06/08 - 15:33
"Pintaketak puztuta, olatuarena egin eta elikatzen dituzte"
Arkaitz Rodriguezek politikari eta hedabideek pintaketei emandako erantzuna kritikatu du, ATA ezker abertzalea ahultzeko saiakeran elikatzen duelakoan.
2020/06/05 - 23:26
Sortu: "Ez da egia erasoa ezkutatzen edo erasotzailea babesten saiatu garenik"
Ildo horretan, lehenago argitu ez bazuen, biktimak eskatuta izan zela gaineratu du.
2020/06/05 - 11:16
Euskotrenek ekainaren 8ra aurreratu du tren, metro eta tranbien udako ordutegia
Tren zerbitzua indartuko du uda garaian, hondartzak dituzten kostako herrietara joatea errazteko.
2020/06/04 - 23:52
500 bat lagunek babesa eman diote Zarauzko sexu erasoen biktimari
Danba Gazte Asanblada gazte taldeak, elkarretaratzea deitu duenak, joan den abenduan Herriko Tabernan gertatu zen erasoa salatu du.
2020/06/04 - 01:11
Zarauzko ezker abertzaleko kide batek emakume bati abusuak egin zizkiola salatu dute
Erasoa abenduan gertatu zen, herriko tabernan. Ostegunerako, gaitzespen-elkarretaratzea deitu dute.
2020/06/02 - 12:37
1600 marihuana landare zituen plantazio bat desegin dute Zarautzen
Kalamu elkarte baten bi pabiloitan atzeman ditu Ertzaintzak landareak, eta bi pertsona inputatu ditu osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta.
2020/05/31 - 16:06
Kanpinera joateko lehen asteburua izan da honakoa eta bertakoekin bete dira
Oraingoz lurraldez ateratzea ezinezkoa badugu ere, Euskadiko kanpinak bertakoekin bete zaizkigu. Hori bai, garbitasun eta segurtasun neurri zorrotzak baztertu gabe.