Zarautz
2025/01/21 - 21:28
Hezkuntza Sailak 140.000 euroko isuna jarri dio Zarauzko Ikastolari matrikulazio-mugak ez betetzeagatik
Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolak azaldu duenez, 2023an bertan matrikulatu nahi zuten zortzi familiari ezezkoa eman zien Hezkuntza Sailak, baina ikastetxeak guztiei "ateak irekitzea" erabaki zuen. Isuna ordaindu beharko dute ikasle horiek eskolan jarraitzearen truke.
2024/12/31 - 12:21
Gizon bat atxilotu dute Getarian emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Emakumea astero joaten zen ustezko erasotzaileak Zarautzen duen terapia naturaleko kontsulta batera, eta, beraz, Ertzaintza ikertzen ari da ea kasuarekin lotutako biktima gehiago egon daitezkeen.
2024/12/12 - 13:06
Zarauzko hondartza klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko jarduketa
Zarauzko hondartzan, euskal kostaldeko hondartzarik zabalenean, ingurune naturala eta hiri-azpiegiturak babesteko esku-hartzeak egingo dira, klima aldaketari aurre egiteko asmoz.
2024/12/12 - 11:40
Zarauzko hondartza klima-aldaketaren aurka egokituko da, olatuen eragina murriztu eta pasealekua babesteko
Euskal Autonomia Erkidegoan ekintza klimatikoari dagokionez egingo den proiekturik handiena da. Olatuen eragina murriztu, sarbideak hobetu eta itsas pasealekua babestea izango du xede; izan ere, lanok egingo ez balira, 2050erako, azaleraren % 30 galtzea ekarriko luke.
2024/12/04 - 23:56
Manifestazioa Zarautzen, ''kritika politikorako eskubidearen'' eta Hiruputzu gaztetxearen alde
Protestak herriko kaleak zeharkatu ditu, Inaxio Illarramendi zinegotzi sozialistak azaroaren erdialdean kontatu zuena gezurtatzeko. Zinegotziaren arabera, bi gaztek errieta egin zioten eta gaztetxetik bota zuten. Gertakari horiengatik salaketa jarri zuen.
2024/11/24 - 10:30
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n
Sei bertsolari hauek arituko dira kantuan: Alaia Martin Etxebeste, Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Peritz Manterola 'Euzkitze', Eneko Araiztegi Agirre, Eneritz Artetxe Eizagirre eta Unai Mendizabal Jauregi.
2024/11/20 - 10:17
Zarauzko PSE-EEko zinegotzi batek herriko gaztetxean jazarpena jasan izana salatu du
Hiruputzu gaztetxeak gezurtatu egin du Inaxio Illarramendiri eraso edo jazarpena egin zitzaionik. Zarauzko udal gobernuak, bere aldetik, "eraso onartezina" gaitzetsi du.
2024/10/28 - 21:11
Lau solairuko eraikin bateko bizilagunak etxetik atera dituzte Zarautzen, sute baten ondorioz
Sutea etxe baten sukaldean piztu da.
2024/10/27 - 19:43
N-1a ireki dute Iruran, Donostiako noranzkoan, baita N-634a Zarautz eta Getaria artean
Iruran, kamioi bat irauli da, eta N-634 errepidea luizi baten ondorioz itxi behar izan dute 11:00k arte. Bilbon, A-8an, Errekalde parean, auto batek istripua izan du, eta auto-ilara luzeak sortu dira Donostiako noranzkoan.
2024/10/27 - 13:26
N-1 errepidea itxi dute kamioi baten istripuagatik, eta N-634a Zarautz eta Getaria artean luizi baten ondorioz
Garabia behar izan dute Iruran kamioia errepidetik kentzeko. 11:00etarako ireki dute Zarautz eta Getaria arteko errepidea, eta ordura arte Meagatik bideratu dute trafikoa.
2024/10/03 - 17:17
Zabalik da Zarautz eta Getaria arteko errepidea, atzoko luiziak eragindako kalteak konpondu ondoren
Bi noranzkoetan itxi zuten errepidea, eta Meagatik bideratu zuten trafikoa. Behin bidea garbituta, ibilgailuen joan-etorria bere onera etorri da.
2024/10/02 - 23:24
N-634 errepidea itxita dago Zarautz eta Getaria artean, baina zabaldu dute Usurbilen
Bi luizik eragin dute errepidearen itxiera bi puntu horietan. Usurbilgo lur-jauzia garbitu dute eta trafikoa normaltasunera itzuli da inguru horretan.
2024/09/18 - 22:04
Itsasgorak irudi ikusgarriak utzi ditu euskal kostaldean
17:41ean izan den itsasgorak ez du aparteko arazorik eragin kostaldeko herrietan, baina asko izan dira fenomeno hori galdu nahi izan ez dutenak.
2024/09/18 - 16:26
Marea biziak: itsasbehera Gipuzkoako kostaldean, airetik ikusita
Itsasbeherak irudi hauek utzi dizkigu Deba, Zumaia eta Zarautz inguruetan. Aurreikuspenen arabera, marea oso bizia izango da, eta, beraz, itsasgoraren inguruan (17:41ean), mareek jotzen dituzten ohiko eremuetan, olatuak alde batera utzita.
2024/09/09 - 12:51
Euskal Jaien 100. urteurrena ospatuko dute astelehen honetan, Zarautzen
Euskal jaiek 100 urte betetzen dituzte aurten eta, horren harira, egitarau betea dute goizean goizetik: dantzariak, herri-kirolak eta bertsolariak, besteak beste. Mendeurrena ospatzeko ekitaldirik nabarmena euskal jaien inguruko argazki erakusketa bat izango da.
2024/09/06 - 13:37
Lehendakariak guztien inplikazioa eskatu du kalitate goreneko hezkuntza sistema lortzeko
Imanol Pradales lehendakaria eta Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua Zarauzko Orokieta ikastetxe publikoan izan dira gaur goizean, 2024-24 ikasturteko lehen egunean.
2024/09/06 - 10:19
Albiste izango dira: Ikasturtearen hasiera, Osasun bileraren erreakzioak eta Zinemaldiaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/31 - 21:44
Terrazak hutsik geratu dira Orion, Zarautzen eta Donostian euria dela eta
Gogotik egin du euria larunbat arratsaldean euskal kostaldean. Taberna atarian zerbait hartzen harrapatu ditu bat baino gehiago baina laster hustu dira terraza guztiak.
2024/08/30 - 23:15
Ortuzarrek EAJren suspertze eta eguneratze prozesuan parte hartzeko deia egin dio militantziari
EBBko presidenteak Zarautzen azpimarratu duenez, "EAJ indartsu bat eraiki behar da, zapatak ondo lotuta izango dituena, antolakuntza biziberritua eta eguneratua izango duena, gure helburu abertzaleak berretsi eta horiek lortzeko ibilbidea markatuko duen proiektu politiko batekin".
2024/08/29 - 21:25
Zortzi kilometroko auto-pilaketak AP-8an, Irunen, Frantziarako noranzkoan
Biriatutik hasi eta Oiartzunera arteko auto-ilarak daude AP-8 autobidean. Gaunera, 3-4 kilometrotako auto-ilarak daude Zarauzko peajean.